• Mota: Zopak

FIDEO-ZOPA

OSAGAIAK

+ Haragi gaztea, eltzerakoa
+ Ura
+ Porru bat
+ Garbantzu-ale batzuk
+ Oilokia
+ Perrexila
+ Fideoa
+ Azenarioak

Ontzi batean haragia (gaztea) eltzerakoa, porru bat, azenarioa, garbantzu-ale batzuk, perrexila, eta oilokia. Ur hotzez estali, gatza bota, eta espresean itxi. Su fuertean irakin arte, tutuak jo arte, eta orduan jaitsi pixka bat, eta ordu-erdi bat. Dena kendu, eta berriro urak irakiten duenean, fideoa bota. Ondo nahastu ez pegatzeko, eta orduan jaitsi, erdi-parean (4) pil-pilean, 10-15 minutu, fideo fina bada.


B1
2004-12-31
16259303
390