• Mota: Arrainak-itsaskiak

LEGATZA SALTSA BERDEAN

OSAGAIAK ( 4 lagunentzat)

+ 8 medailoi ( mehegiak ez)
+ 200 gr. ilar egosi, edo latazkoak
+ Zainzuriak, latakoak
+ 1 baratxuri-ale xehetua
+ Perrexila, freskoa
+ Baso bat olio
+ Ura
+ Gatza

Lurrezko kazola batean olioa bota. Eta baratxuri xehetua. Berakatza erabat gorritu baino lehen, jarri legatza kazolan. Su motelean egin. Arrainak kolore zurixka hartzen duenean, buelta eman, gatza bota, eta arraina estali perrexila ugari botata. Zainzuri lodiak eta ilarrak erantsi, eta ura (ez jarri baltsa batean) ondo egite aldera. Kazola mugitu jakiak zoruan ez pegatzeko. Eta kazola horretan bertan atera mahaira. Eta kontuz, eskuak erre gabe kazolari heltzean.