detalle-recetas

  • Mota: Barazkiak

BABA ZURIAK ARROZAREKIN ETA ZERBEKIN

OSAGAIAK (8 lagunentzat)

- Kilo erdi baba zuri
- 2 kikara arroz
- Zerba-orriak: 12
- Berakatz-atalak, piper beltza eta gatza
- Olioa
- Ura

NOLA PRESTATU

Batetik, babak egosten ipini. Baba-sikua baldin bada ur hotzetan jarri eta berria edo "potxa" izenekoa baldin bada, ur epeletan. Bestetik, zerba-orriak egosi txiki-txiki eginda beste ontzi batean. Egosten direnean, ura kendu eta babekin nahastu. Aldi berean, babok saldatsuak egon daitezen behar duten beste ur gehituaz joan. Mahaira atera baino ordu erdi lehenago, erantsi arroza eta olio errea berakatz-atalekin. Ontzeko, piper beltza bota eta beste irakin aldi bat eman arroza bigundu bitartean.

Kendu berakatz-atalak lapikotik eta zerbitu.


detalle2

Dokuteka

B1
2004-12-31

x61pRelaContWAR

16259222

x61pViewCountWAR

815

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR