• Mota: Haragiak-hegaztiak

BILDOTSA LABEAN 3

OSAGAIAK (4 lagunentzat)

- Bildots erdia
- Gatza
- Berakatz berdea
- Baso erdi ur
- Oliba-olioa

NOLA PRESTATU

Labea berotzen jarriko dugu. Bitartean, bildotsa zatitu eta gatza, berakatz berdea, oliba olio hondar bat eta baso bat ur botako diogu. Gero, labe beroan sartu. Egiten den bitartean, hondarrean ur gabe gelditzen bada, gehitu egingo diogu.

Kontu handia eduki behar dugu erre ez dadin, horretarako suak ez du oso bizia izan behar, bestela kanpokaldea egingo zaigu eta barrukoa, berriz, gordina egongo da. Bildotsak ordu t'erdi edo 2 ordu inguru behar ditu egiten.


A2
2004-12-31
16259141
176