- Mota:
BILDOTSA SALTSAN
OSAGAIAK (10 lagunentzat)
- Bildots bat
- Berakatza eta tipula
- Piper berdea, alkatxofak eta ilarrak
- Irina, olioa eta gatza
- Eginiko tomatea
NOLA PRESTATU
Bildotsa txikitu eta gatza egin. Zartagin batean olioa bota eta berotzean bildotsa gehitu, gorritu arte.
Saltsa egiteko: Barazki guztiek zartagin batera bota irin pixka batekin eta biguntzen eduki. Gero, txinotik pasa. Bildotsari saltsa gehitu eta sutan eduki bildotsak barazkien zaporea hartu arte. Azkenik, alkatxofak eta ilarrak gehitu.