• Mota: Haragiak-hegaztiak

ERBIA SALTSAN

OSAGAIAK

- 2 edo 3 tipula handi
- 2 txalota
- Berakatz buru bat
- Irina
- Porru baten zati zuria
- 3 azenario
- Piper berde bat
- Ardo beltza
- Ozpin apur bat

NOLA PRESTATU

Erbia beratu egun t'erdi batez hozkailuan. Horretarako, basokada bat ardo beltz, ozpina eta berakatza erabili. Lehortu, irinetan pasa eta zartagin batean gorritu.

Saltsa: Zartagin batean gradu bateko oliba-olioa jarri eta barazkiak bertan bigundu. Barazkiak bigundutakoan, irin apur bat gehitu eta su bizitan eduki minutu batzutan zehar. Erbi zatiak, haragi salda eta basokada bat Errioxako ardoa barazkiei nahastu.

Guzti hau ordu pare batez egiten utzi eta egina dagoenean saltsa iragaztontzian pasatu eta idarrak, alkatxofak eta txanpinoiak gehitu.


B1
2004-12-31
16259060
317