• Mota: Postreak

Errusiar pastela

OSAGAIAK

- 10 arrautza
- 300 gr. almendra xehetu
- 600 gr. azukre
- 300 gr. gurin

NOLA PRESTATU

Zuringoak eta gorringoak bereiztu eta zuringoak elur-puntura eraman eta azukrea eta almendra erantsi. Labera sartu eta ordu laurden batean eduki.

Labetik atera eta 3 kapatan banatu. Hamar arrautzen gorringoak, azukrea eta gurina erabiliz krema bat egin. Krema hori zuringo kapen artean sartuko dugu. Azkenik, gainean almendra xigortua botako diogu.


A2
2004-12-31
16259051
687