• Mota: Arrainak-itsaskiak

LEGATZA EUSKAL ERARA

OSAGAIAK (2 lagunentzat)

- Bi legatz-zati
- Eskukada bat almeja
- 2 esparrago
- Arrautza egosi bat
- Eskukada bat ilar
- Oliba-olioa, berakatza, perrexila eta gatza

NOLA PRESTATU

Legatza gatza egin eta irinetan pasa. Lurrezko kazuela batean olioa eta berakatza txikitua egin poliki, gorritu arte. Jarri kazuelan legatz-zatiak eta su bizitan egin alde biak. Ez dute gorritu behar. Ur apur bat, esparrago-ura, almejak, esparragoak eta arrautza bota, eta baita perrexila eta ilarrak ere. Su motelean, poliki-poliki eragin kazuelari hamar minutuz.


B1
2004-12-31
16258897
476