• Mota: Arrainak-itsaskiak

LEGATZA KOXKERA ERARA

OSAGAIAK (2 lagunentzat)

- Oliba-olioa
- 2 berakatz atal xehetuta eta perrexila
- Legatz freskoa (500 gr.)
- Almejak (4 bakoitzarentzat)
- Esparragoak (bina)
- Arrain-salda

NOLA PRESTATU

Oliba-olioa ontzian jarri, berakatz xehetua bota eta kolorea hartu arte eduki. Gero, legatza ontzian ipini. Su motelean, eta poliki-poliki mugitu. Ondoren, salda apur bat bota eta berriz ere poliki-poliki mugitzen jarraitu. Legatza ia eginda dagoenean, almejak gehitu eta bukatzeko, esparragoekin apaindu. Denbora denean, poliki-poliki mugitu behar da ontzia. Azkenean, perrexil apur bat gehitu. Guztira 20 minutu inguru behar dira.