• Mota: Arrainak-itsaskiak

MIHIARRAINA GANBA-SALTSAREKIN

OSAGAIAK (2 lagunentzat)

- Mihiarrain bat (300 gr.) lagun bakoitzarentzat
- 3 berakatz ale eta perrexila
- 3 goilarakada esnegain
- 3 goilarakada ardo zuri
- Olioa eta gatza

NOLA PRESTATU

Mihiarraina nahi den moduan gertatu daiteke: frijitua, plantxan...

Saltsa egiteko, kazuela batean olioa ipini eta su bizitan berakatzak eta ganbak egin. Gorritzen hasten direnean, ganbak atera eta gorde plater batean geroko. Kazuelak duen olioak ganben gustua hartu du dagoeneko. Litro erdi ur eta hiru goilarakada ardo zuri gehitu eta 10 minututan egosten utzi. Gero, apurka-apurka, esnegaina gehituz joan eta, eten gabe, eragin. Saltsa puntuan dagoenean, mihiarrainaren gainean bota eta, dena, perrexilarekin eta gordeta utzi ditugun ganbekin apaindu.


B1
2004-12-31
16258840
329