- Mota:
MUTURRAK SALTSAN
OSAGAIAK
- Muturrak eta txorizoa
- Porruak, tipula, azenarioak eta eginiko tomatea
- Erramua eta piperrautsa
- Oliba-olioa
- Gatza
NOLA PRESTATU
Muturrak garbitu eta uretan egosi berdurekin (porruak, azenarioak, tipula, berakatza, erramua eta gatza). Hauek egosi eta gero, muturrak zatitu, jarri tartera batean olioa eta tipula txikitua, txorizo-zatiak eta piperrautsa eta dena biguntzean, bota muturrak eta muturren eta barazkien salda apur bat eta baita eginiko tomate apur bat ere.