• Mota: Postreak

SAGAR PUDINA

OSAGAIAK (6 lagunentzat)

- Kilo bat errege-sagar eta limoi zatitxoak
- 5 arrautza
- Masusta gorri mermelada
- Ron kopa bat
- Esnegaina
- Kanela

NOLA PRESTATU

Sagarrak zuritu eta zatitu ondoren, egosten jarriko ditugu kanela eta ur apur batekin. Molde batean azukrea karamelo eginik, arrautzak azukrearekin irabiatu eta sagarrekin nahastu. Ron kopa eta limoi zatitxoak bota eta esnegaina gehitu. Hau guztia nahastu eta moldean egosi maria bainuan ordu betez. Hoztu eta masustagorri mermeladarekin apaindu behar da.


B1
2004-12-31
16258750
547