• Mota: Haragiak-hegaztiak

TXAHAL- EDO ZEZEN-BUZTANA

OSAGAIAK (4 lagunentzat)

- Kilo t'erdi buztan
- Tipula handi bat, porru osoa eta 2 azenario
- Irina
- Oliba olioa
- Ura
- Gatza

NOLA PRESTATU

Buztana ornotarteetatik ebaki. Gatza egin eta irinetan pasata, zartaginean tostatu arte erre eta gorde. Ur dexente jarri irakiten, tipula, azenario, porru eta guzti. Irakiten dagoenean buztana bertan sartu eta 5 ordutan egosten eduki, poliki-poliki. Gero, buztan zatiak beste ontzi batera atera. Egosteko erabili dugun ura gordetzea komenigarria izango litzateke, gero saltsa egiteko. Tipula, azenario, porru eta guztia pasapurean jarri eta ura gehituz joango gara, saltsa sendotu arte.


B1
2004-12-31
16258723
440