• Mota: Arrainak-itsaskiak

TXITXARROA PLANTXAN

OSAGAIAK (3 lagunentzat)

- Kiloko txitxarroa
- 2 berakatz atal
- Olioa
- Gatza
- Ozpina
- Pipermina

NOLA PRESTATU

Txitxarroa garbitu, eta bota gatza barrutik eta kanpotik; plantxa berotu eta olioa bota. Apur bat epeltzen denean, garbitu eta olioa berritu. Beroa dagoenean, txitxarroa jarri. 14 minutu alde batetik eta gero buelta emanda 10 minutu beste aldetik. Burua hartu eskuekin eta bihurtu; apurtzen bada, egina dagoen seinale. Gero, atera eta zabaldu. Zartagin batean jarri olioa, berakatza eta piperminarekin. Txitxarroari bota ozpin apur bat eta gero olio erre hori.


B1
2004-12-31
16258687
280