Polboroiak

 

Osagaiak:

- 600 g irin

- 250 g azukre

- Limoi bat

- Kopa bat pattar

- 200 g txerri-gantz

- Kanela

 

Nola egin:

Irina labean eduki tenperatura ertainean. Gorritzen hastean, atera eta hozten utzi. Irinarekin tontorra egin; gantza, azukrea, kanela, pattar kopa, limoi ura eta azal birrindua jarri erdian. Nahastu eta bola bat egin; zapi batekin tapatu eta ordubetez utzi.

Mahai gainean irina ipini, eta masa zabaldu arrabol baten bidez, zentimetro bateko lodierakoa utzi arte. 5 zentimetroko diametroa duen edalontzi edo moldearekin zatitu.

Labean eduki tenperatura ertainean gorritzen hasi arte. Hozten utzi eta gainetik azukrea bota.


B1
2003-12-09
16234244
2173