- Mota:
Alkatxofak urdaiazpikoarekin
Osagaiak
- 16 alkatxofa
- 200 gramo urdaiazpiko zatitan
- Irina
- 2 limoi
- Gurina
- Gatza
Nola prestatu
Alkatxofei kanpoko hostoak kendu. Ez izan zuhurra: behar diren guztiak kendu. Gero, egosi limoi-zuku, irin eta gatzarekin. Zortzi bat minutu eduki irakiten.
Urdaiazpikoa gurinetan gorritu pixka bat. Ondoren, nahastu irina eta alkatxofen ura, eta eragin. Bi minutu eduki sutan saltsa loditzen. Bukatzeko, alkatxofa egosiak saltsa horretan berotu.
Irudia: Solución individual, Pixabay