- Mota:
SAGAR-TARTA
OSAGAIAK (10 lagunentzat)
- Orea: 300 gr. gurin
- 150 gr. azukre
- Arrautza bat
- 500 gr. irin
Pastel krema egiteko
- 75 gr. maizena
- 0,75 l. esne
- 150 gr. azukre
- 4 arrautza
NOLA PRESTATU
Orea egiteko: Gurina bigundu eta gero, egin ore bat osagai guztiekin. Gau oso batean hozkailuan eduki eta ore-alperrarekin landu eta moldean jarri.
Pastel krema egiteko: Jarri egosten esnea, kanela zati batekin eta limoi azal zati batekin. Irakiten hasten denean, bota beste osagai guztiak turmixean nahastu eta gero, eta joan nahasten "plog-plog" egin arte. Bota orearen gainera, eta gainean jarri errezil sagarrak ahalik eta mehen ebakita. Labera sartu aurretik, azukrea eta koñak txurrustada bat bota gainera. Kolore egokia hartzen duenean labetik atera. Hotziketan utzi eta zerbitu.