- Mota:
Arrain-zopa
Osagaiak: kilo bat itsas-zapo, txirla batzuk, tomate-saltsa, ogi bat (zopako ogia hobe), porru bat, tipula-erdi bat eta oliba-olioa.
Nola egin: Arraina uretan jarri egosten, eta irakiten hasten denean, uretatik atera. Hor bertan egosi tipula eta porrua. Ondoren, nahastu tomate-saltsa eta olioa, eta xehatu turmixean. Amaitzeko arrain-zatiak, txirlak eta ogi-puskak salda horretan egosi apur batean.