- Mota:
Lupia tipularekin 1
OSAGAIAK (4 lagunentzat)
- Lupia
- 2 tipula, berakatza, perrexila eta pipermina
- Oliba-olioa, ozpina eta gatza
NOLA PRESTATU
Tartera batean tipula zatitu eta gainean erditik zabaldutako lupia ipiniko dugu. Lupia labean sartuko dugu eta 15 minutu pasa ondoren lupia eginda egongo da eta tipula bigunduta. Zartagin batean oliba-olioa jarriko dugu, eta hau bero-bero dagoenean, berakatz xehetua han erreko dugu eta zuzenean botako diogu lupiari. Mahaira atera aurretik, perrexila eta ozpin txorrostada bat botako diogu.