• Egilea: Irudia: Wow Pochiangrak, Pixabay
  • Mota: Pastak eta arroza

Espagetiak Carbonara eran

Osagaiak: (4 lagunentzat)

  • Olioa
  • 500 g espageti
  • 200 g hirugihar keztatu
  • 100 g txanpinoi laminatuta
  • Litro bat esnegain
  • 1/4 l tomate frijitu
  • Intxaur muskatu ehoa
  • Gatza
     

Nola prestatu

Egosi espagetiak ur gazitan olio tanta batzuekin.
Egosita daudenean,hoztu ur hotzetan.
Kazola batean ipini olioa, bota hirugiharra eta txanpinoiak eta frijitu.
Frijituta daudenean, bota esnegaina, tomatea, intxaur muskatua eta gatza. Pil-pilean eduki 5 minutu.
Dasta ezazu ea gatzean nola dagoen, eta ondo badago, bota espagetien gainera. Irabiatu eta listo.
On egin!


Amaia (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)