• Egilea: Katy (Eibarko Udal Euskaltegia)
  • Mota: Barazkiak

Alberjinia beteak

OSAGAIAK:
Piper berde erdia
Tipula erdia
Gatza eta azukrea
Bi alberjinia
200 gramo haragi txikitu
Gazta birrindua
Tomate frijitua
Ura eta olioa

NOLA PRESTATU:
Lapiko batean tipula eta piperra sueztituko ditugu eta gatza gehituko dugu. Ondoren, tomateak botako ditugu eta gorrituko ditugu, gatza eta azukrea gehituko ditugu eta dena pixka bat nahastuko dugu. Alberjiniak erdibituko ditugu eta gatza botako diegu. Presio eltzean sartuko ditugu alberjiniak, baina azalik gabe (azalak gorde egingo ditugu). Presio eltzea itxiko dugu eta 10 minutu itxarongo dugu, ondo egosi arte. Alberjinien haragia zartaginera botako dugu, dena nahastu. Aurreko nahasketa gehituko dugu eta dena nahastuko dugu. Gero, nahasketa alberjinien azalen barruan sartuko dugu. Azkenik, gazta birrindua gehituko dugu eta labean sartuko dugu. Gratinatu 15 - 20 minutuz.

Katy (Eibarko Udal Euskaltegia)
 


A2
2018-01-15
16139838
4346