Zure etxea elektromagnetikoki garbia da?

Ekainaren 24a kutsadura elekromagnetikoaren aurkako nazioarteko eguna da. Telefono mugikorrak, etxetresna elektrikoak, tableta, telefonia antenak... eremu elektromagnetikoz inguratuta bizi gara. Etxe barruan ere ez gaude salbu baina zenbaterainoko kutsadura daukagu bertan?

Elektromagnetikoki garbiak gara?

Geobitek enpresako Asier Arregi eta Aikari Lizasok gaiari buruzko hainbat argibide eman dute eitbn.

 

 

 

 

 

Irudia: Gerd Altmann, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Gehien bat. Batez ere.
Egonaldi luzeko guneetan. Denbora asko pasatzen dugun lekuetan.
Zentzuz erabili. Zertan ari garen pentsatuz, modu kontzientean eta arduraz erabili.
Erdigunean jarrita. Lehenetsiz, garrantzia handiena horri emanez.

 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Asier Arregi (Geobiotek) nekazaritza ingeniaria eta geobiologoa. Neurketa elektromagnetikoak egiten ditugu gehien bat egonaldi luzeko guneetan, ez? Etxebizitza bate(a)n eta, oro har, pertsona baten bizitzan tokirik garrantzitsuena ohea da. Oso garrantzitsua da ohean dauzkagun balore elektromagnetikoak ahalik eta gutxiena, gutxien izatea, ez? Batzuetan oheburuaren atzetik pasatzen diren kableek eragiten dute eremu elektrikoa.
Aikari Lizaso. Geobiotekeko giza harremanen zuzendaria. Egia da gero eta neurketa gehiago egiten ari garela eskoletan, herrietan eta, ba kezkatuta daudelako gero eta kontzientzia gehiago (handiagoa) dagoelako. Etxe asko daude oso kutsatuak erradiazioetaz (erradiazioekin) eta beste batzuk askoz gutxiago. Hiriburuetan adibidez, etxeak topatzen ditugu erradiazio-maila oso altuekin. Bizilagunetatik(an) (bizilagunengandik) iristen zaizkigun wifia, beraien gailuetatik iristen zaizkigun baloreak ere etxe askotan oso altuak izaten dira. 
Guk hitz egiten dugu higiene elektromagnetikoari buruz. Ba gauza guztiak bezala, teknologia erabili bai baina zentzuz eta betiere osasuna eta zaintza erdigunean jarrita.
Asier Arregi. Dosi kontuaz ari gara, ez? Orduan oso garrantzitsua da dosi hori momentu (une) batekoa bakarrik den edo era jarraian dagoen, ez? Behar bada kaltegarriena routerra izan daiteke(ela), normalean ez delako itzaltzen eta baloreak oso altuak izan daitezke(elako) gela berdinean (berean) egonez gero. Pareta bat baldin badago ja baloreak asko jaisten dira eta gero gainontzeko wifia daukaten gailu guztiak ez? Gaur egun wifia jartzen diote baita sukaldeko estraktoreari (erauzgailuari) ere (bai) edo robot horiek, aspiradora (xurgagailu) robot horiek.
Tabletak, portatilak ba wifira konektatuta daudenean emisio dezente daukate eta horiek dira, gertu, gorputzetik gertu dauzkagunak ere bai, ez?
Aikari Lizaso. Guk etxeetan egiten ditugunean neurketak gero apantailamendurako neurriak hartzen ditugu. Norberak etxean hartu ditza(z)ke ere neurri batzuk: gauetan gailu horiek itzaltzea. Azkenean da gailu horiek erabili, ba adibidez, mikrouhina (mikrouhin –labea) erabili behar badugu gutxi erabili eta saiatu martxan dagoen bitartean gu sukaldetik ateratzen. 
B2
2024-03-05
30837221
00:02:20
2188