Mapak erabiltzen jarraitzen duzu?

Zer egiten duzu toki ezezagunetan batetik bestera joateko? Eskuko telefonoa erabili, bertako jendeari galdetu, mapa erabili?... Eta zer egiten ote dute bidaiatzen ohituak dauden Ura Iturraldek, Ramon Olasagastik eta Agurtzane Belauntzaranek?

Tolosaldeko Ataria irratiko  Postalak saioko audioa osorik entzun nahi izanez gero, egin klik hemen

 

 

 

 

 

 

Irudia: Gregory Roose, Pixabay

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Nire kasuan. Niri dagokidanez.   

Beti izan naizelako galdetzekoa. Beti izan naizelako galdetzen duen horietakoa. Beti izan dudalako galdetzeko joera.

Euskarri digital. Gailu edo tresna digitala.  

Gu baino zaharragoen eskutik. Gu baino zaharragoen bidez jasoa, ikasia...

Gure kabuz jakin. Gure kasa jakin, laguntzarik gabe. 

Isolatu egiten naiz. Besteengandik aldendu egiten naiz, bakarrik gelditzen naiz.  

Ez naiz batere abila neure burua kokatzen mapetan. Ez dut erraztasunik mapa batean ni non nagoen esateko. Ez naiz trebea.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria 1. Bueno, gaur iritsi zaigun postala, edo argazki honetan ikusten da neska bat motxila batekin, mapa bat eskuan duela, hiri batean. Zer ikusi duzue argazki horretan? Zer etorri zaizue burura? Edo... Nor hasiko da? Ura.  

Ura Iturralde argazkilaria. Ba bueno. Bai. Ni. Bai ikusi dut argazki horretan nire (neure) burua bakarrik d(ih)oalako neska, baina mapa sobran daukat nire kasuan.  

Esataria 1. Bai? 

Ura Iturralde. Sekula ez detelako (dudalako) erabili, sekula, inoiz (ez). Beti izan naizelako galdetzekoa, ba jendea… Nahiz eta jakin non nengoen edo nora n(ih)oan, ba gutxienez galdetu, jendearekin hitz egiten saiatu, pixka bat ikusi nolakoa den jendea… Orduan, egia esan, ez, ez, ez dut inoiz erabili, eta gaur egun ja(da) mobila daukazula eta google maps eta dena, ba oraindik gutxiago, ez?  

Esataria 1. Urak bere burua ikusi du hor irudikatuta. Ramon? Zu?  

Ramon Olasagasti mendizalea. Nire kasuan bai, nik mapak asko erabili izan, erabili izan ditut, gehienbat mendian, eta bueno, garai batean ez zegoelako ezta ere euskarri digital eta teknologiko hauen laguntzarik, ez? Eta orduan ba mendira joan eta ez bazenuen lehendik ezagutzen lekua ba mapa bat oinarrizkoa zen, eta bueno ba, gu baino zaharragoen eskutik eta ikasi genuen pixka bat mapak ere irakurtzen, ba orientatzen mapekin, eta nik uste hori ba gerora oso lagungarria izan dugula baita ere  orientatzeko, kokatzeko lekuetan, eta bai… Niri mapak asko gustatzen zaizkit. Edozein lekutara joan eta beti gustatzen zait, ez?, turismo-bulegoa dela, edo bueno, bertako euskarri paperezko bat edukitzea kokatzeko, batetik bestera mugitzeko… Hala ere, Ura bezala, ni ere galdetzekoa naiz, e!, ez dit batere lotsarik ematen… Garai batean bai igual pixka bat, gure harrotasuna edo autosufizientzia zera horrekin, ba bueno, galdetzeko horrekin pixka bat atzera egiten nuen, baina ja(da) gaur egun ez. Iruditzen zait, gainera, bertako jendearekin eta hartu-emanetan sartzeko eta aukera oso ona dela, eta, eta guk geuk gure kabuz jakingo ez genituzkeen mila lekuren berri ematen digute, mendian gaudenean bidezidor, leku ezezagunen berri ematen digute. Eta horiek askotan mapa batean ez ditugu ikusten, ez?, esan egin behar digute bertakoek. 

Esataria. Um. Um.  

Ura Iturralde. Niri egiten zait oso lagungarria bakarrik joatea, ni, ba ni moldatu behar naizelako eta, eta kito! Horregatik etortzen naiz, uf!, etxera oso zeratuta. Bai.  

Esataria. Zeure buruaz harro.  

Ura Iturralde. Bai. Harro. Gero ere bai, argazkiak ateratzeko bakarrik joan beharrean zaude. Ni oso kontzentratuta joaten naiz. Eta ja(da) beste norbaitekin baldin bazoaz ba ja(da) bai, hizketan, ez dakit zer… Ja(da) ez zait iruditzen nire lana ondo egiten nagoenik (ari naizenik). Orduan, bakarrik, bakarrik joaten naiz eta isolatu egiten naiz ere bai jendearengatik, hostaletan eta, ze(ren) bestela katxondeo bat da. Beti egiten dituzu lagunak bakarrik zaudenean. Zuk aukeratzen duzu bakarrik egon edo ez.  

Esataria. Agurtzane, zer esaten digun Agurtzanek?  

Agurtzane Belauntzaran kazetaria. Oraindik mapak irakurtzen ikasi beharra daukat eta… Baina mapak ikustea, eta nolako mapak egiten diren, ez? Batzuetan mapak oso, jo, diseinu aldetik eta politak, hirietako mapak eta hola ez?, askotan… Ez naiz batere abila nire (neure) burua kokatzen mapetan, orduan, galdu egiten naiz. Orduan, nik behar dut hori, mapa eta gero galdetzea ere, ez? Aipatu duzuen bezala, galdetze horrek ere, bueno, azkenean mapan ez dagoen informaziora eramaten zaituelako, ez?  



B1
2023-01-10
29984369
00:03:49
3470