Zer da erromintxela?
Josune Muñoz euskal filologoa elkarrizketatu dute ETB 1eko Ahoz Aho saioan. Izan ere, orain urte batzuk berak ikertu zuen erromintxela izeneko hizkera, ijito euskaldunen hizkera berezia, ez hain aspaldi sortua.
Adituaren esanetan, badira 600 urte ijitoak Euskal Herrira iritsi zirela, eta erromintxelak mendeak behar izan zituen hizkera moduan biribiltzeko.
Bideoa osorik ikuste aldera, sakatu hemen.
HIZTEGI LAGUNGARRIA Adituengana jotzea. Norengana jo, norengana joan. Adituengana jotzea, joatea. Hori da dagokion hitz teknikoa. Hori da daukan hitz teknikoa. Hizkera. Hitz egiteko modua. Erromani. Gaztelaniaz, romaní, Ijito-herriaren hizkuntza. Bi hizkuntzen arteko hizkera dela. Hizkuntza batetik eta bestetik daukala. Payoengandik etor zitekeen. Payoa = ijitoa/motzailea/buhamea ez den(a). Beraz, ijito ez denarengandik etor zitekeen. Eskapo egiteko. Eskapatzeko, ihes egiteko. 8 hilabete baino ez ziren izan. 8 hilabete besterik ez ziren izan. Galdetegia ondo prestatu. Ondo prestatu galdera-sorta.
|
Esataria. Arratsalde on. Aitortu behar dut ezer gutxi nekiela erromintxelari buruz. Eta halakoetan onena badakizue zer izaten den, zuzenean adituengana jotzea. Gaur, Josune Muñoz euskal filologoa eta erromintxelaren ikertzailearekin egin dugu hitzordua. Ea zer kontatzen digun Josunek.
Arratsalde on, Josune.
Josune Muñoz filologoa. Arratsalde on.
Esataria. Bueno, irakurri dudanez, ez hizkuntza ezta dialektoa ere, pagodolekto bat omen da erromintxela.
Josune Muñoz. Bai. Aber, hori da dagokion hitz teknikoa. Baina, izatez, mundu guztiak ulertzeko, bada hizkera bat. Bai? Pagodolekto hitzak ekartzen du, bi hizkuntzen arteko hizkera dela, baina bada, bai, e, erromani hizkuntza gehi euskararekin sortutako bat, godolekto edo hizkera.
Esataria. Ijito euskaldunen hizkera ala…
Josune Muñoz. Ba bai. Ba bai. Ijito euskaldunen euskara. Bai.
Esataria. 600 urte baino gehiago badira ijitoak Euskal Herrira iritsi zirenetik. Baina noiz sortutakoa da erromintxela?
Josune Muñoz. Uf! Hori hasi? Urtetan ezin da, ezin da esan. Erromintxela bada, bueno, ba, haien buruak babesteko haien artean, haien arteko kode bat, bai? Payoengandik etor zitekeen arriskutik-eta salbu egoteko edo eskapo egiteko. Orduan, ba, imajinatzen dut hamarkada, baina seguruenik mende batzuk behar izango zirela erromintxela borobildu arte.
Esataria. Lehen aipamenak, oker ez baldin banago, XVIII. mendekoak omen dira.
Josune Muñoz. Erromintxelarenak bai. Ijitoenak askoz lehenagokoak dira. Baina bai. Beraiek “hizkuntza” bat zeukatela eta era ezberdin batean hitz egiten zutela eta ja irakurtzen da, bai, XIX. mendean. Bai.
Esataria. Eta Josune, noiz hasi zinen zu erromintxelarekin interesatzen edo erromintxela ikertzen?
Josune Muñoz. Aber. Erromintxelari buruzko informazioa jaso nebanetik (nuenetik), nik hori ikertu behar nuela garbi neukan. Bueno, kostatu zitzaigun, ikertzen baino ez aritzeko dirulaguntza lortzea. Baina ikasturte baten ikerketa izan zen, 1995etik 96era edo…
Esataria. Oker ez banaiz, Josune, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan ikertzera mugatu zara. Ez dakit ikerketa guztiz amaituta dagoen, Euskal Herrira, osora zabaltzeko asmorik baduzun. Non dago?
Josune Muñoz. Aber. Ez. Gure asmoa bai zen Hego Euskal Herri osotik mugitzea, baina ezin izan genuen, ze badinotsut, (esaten dizut) 8 hilabete baino ez ziren izan. Eta hasieran, bueno, ba, kontaktuak lortu behar ziren, eta galdetegia ondo prestatu… Ez. Azkenean Bizkaian baino ez genuen egin ikerketa, nahiz eta informanteak (informatzaileak) jaiotzez Gipuzkoakoak… Bat Gipuzkoakoa, nagusia Gipuzkoakoa zen, Bergarakoa, hain zuzen ere. Eta bestea bizkaitarra zen. Baina Araba, Gipuzkoa, Nafarroa, eta, zer esanik ez, Ipar Euskal Herria oraindino ikertu gabe daude.