Zimurrak
Zenbaitentzat zimurrak lotsagarri eta derrigor kendu beharreko markak dira. Ur Handitan saioko bideo honetan jende nagusiak zimurrez eta gorputzeko bestelako orbainez hitz egingo digu.
Ondo bizitako bizitzaren seinale al dira zimurrak? Loli Bilbaok, Manu Arrizabalagak, Jose Ramon Bilbaok eta Agueda Dominguezek beraien seinaleen errepasoa egin dute.
HIZTEGI LAGUNGARRIA: Handitxo naizela. Koskortutakoan, hazitakoan. Bigarren eta hirugarren mailako erredurak. Erreduren larritasuna adierazteko sailkapena: lehen, bigarren eta hirugarren mailako erre/erredurak daude. Zimurrak irten/atera. Azalean zimurdurak nabarmentzea. Ze gaztetan ez gen(d)uen edukitzen zimurrik. Ohitura handia dago euskaraz “zeren” partikularen ordez “ze” esateko eta idazteko. Izan ere moldea da ze horren pareko. Baina 75 urtez gero… Baina 75 urte bete eta gero. Argal-argaltxo. Hitz konposatua. Hitza bikoiztua. Oso argala, alegia. Era berean, mehe-mehe, lodi-lodi, txiki-txiki, txukun-txukun, mardul-mardul, gorri-gorri… |
Jose Ramon Bilbao. Gorputzeko markarik handiena izango da hauxe, hau, hau zikatrize (orbaina). Hemendik honakoa. Biruta batek jodidu eustan (txirbil batek izorratu zidan) buzoa (lan-jantzia) hemen, eta zabaldu eustan hau dena honaino.
Manu Arrizabalaga. Eta gero buruan ere bai, zikatriztxo (orbaintxo) bat. Hori bez peaz ; ja handitxo naizela; jausi egin nintzen, eta bueno.
Agueda Dominguez. Bat dekot (daukat) hemen, txikitatik. Eskorpioi bat ikusi dot (dut) beda(rre)tik, eta eskapat(z)en, jaust, jausi nat (naiz); hemen egin dot (dut) hori…
Loli Bilbao. 24 urtegaz (urterekin), erre egin nintzen. Quemaduras de segundo y tercer grado. (bigarren eta hirugarren mailako erredurak). Aurpegi guztia, eta gero hemen eduki nuen asko. Orain dekot (daukat) gutxiago.
Gero, zimurrek, apurtxo bat disimulatzen dute. (barreak)
Esataria. Zimurrek laguntzen dute markak disimulatzen?
Loli Bilbao. Bai.
Jose Ramon Bilbao. Zimurrak ja urten (irten) nahiago da, ze gaztetan ez gen(d)uen edukitzen zimurrik. Orain hori normala da. Baina 75 urtez gero…
Agueda Dominguez. Únicamente (soilik) dekot (daukat) hau, eta beti pentsatzen nau (dut) hau apurtxo bat hola gelditzen badau (bada), ni pozik egongo naiz.
Manu Arrizabalaga. Zimurrak apurtxo bat lodi bazagoz ganera (bazaude gainera), zimurrak kendu egiten direz (dira). Argal-argaltxo daudeneri (daudenei) zimurrak urteten deutseez (zaizkie), baina apurtxo bat loditxo bazagoz, betetu (bete) egiten da aurpegia. Eta hori eta… (barreak)
Loli Bilbao. Nik markak ikusten dodazenean (ditudanean) pentsatzen dot (dut): “bueno, hau izan da nire bizitza”. Nik mis sellos de identidad (izaera-arrastoak), dekodaz (dauzkat) hor marka batzuk, baina ni, bueno, pozik nago, o sea, (alegia) ez lotsarik, ez, ez dodaz (ditut) ezkutatzen. Ondo bizitako bizitzaren seinaleak dira.