Zer da meme bat?

Denok ezagutzen dugu meme kontzeptua. Egunero ikusten ditugu horrelakoak sare sozialetan (Twitter, Facebook …), baina, zein da termino horren jatorria?

Guillermo Roa kazetariak aurkezten duen Norteko Ferrokarrilla irratsaioko atal honetan, meme hitzaren jatorriari buruzko hainbat kontu ezagutuko ditugu.  

 

 

 

Argazkia: Ikasbil

Hona jo jatorrizko audioa entzuteko: https://zientzia.eus/zientzia-irratia/norteko-ferrokarrilla-zer-da-meme-bat/ 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Guillermo Roa esataria. Zer da meme bat? Hitza azken urte hauetan ikasi dut nik, hitz xelebrea, fonetikoki ere xelebrea… meme. Eta kalean ikasitakoaren arabera definitu beharko banu, esango nuke meme bat dela internetez zabaltzen den txantxa, broma… txorakeria bat, azken batean. Denok daukagu horietako baten bat gogoan, ezta? Katu bat, demagun, politikari ospetsu baten buruarekin, zentzu gabeko esaldi bat … mota horretako gauzak, badakizue. Egunero iristen zaizkigu horrelakoak Whatsappa, Twitter, Facebook eta antzeko beste asko, neurri batean, horrelako memez osatuta daude. Ba, meme hitza zientzia dibulgazio liburu batetik dator… 

Liburu ospetsua da, gainera: Gene Berekoia (The Selfish Gene). Richard Dawkins biologo eta dibulgatzaile britainiarrak idatzia 1976an. Bazenekiten 1976tik datorrela meme hitza?  

Liburu hori iraultza bat izan zen, Dawkins eboluzioaren gaian da aditua eta testu horretan, hain zuzen, eboluzioaz idatzi zuen geneen ikuspuntutik, hori bueno, oso azkar kontatuta. Eta liburu horretan definitu zuen, lehen aldiz, meme hitza edo meme kontzeptua. Orduan, zer da meme bat Dawkinsek definitu zuen moduan?  

Bueno ba, izan gaitezen orain pixka bat aspergarriak, pixka bat teknikoak, ez? Dawkinsek asmatu zuena izan zen meme bat dela “pertsona batetik bestera transmititzen den informazioaren unitate bat”, alegia, “kulturaren esparruko edozein informazio hartuta, informazio horren unitate txikiena” da meme bat. Gene eta meme hitzak fonetikoki antzekoak dira baita ingelesean ere bai, eta horregatik, bueno, hortik abiatuta, jolastu zen hitzekin, eta, noski, eta kontzeptua asmatu zuen eta izendatu zuen. Azken batean, genea da “herentziak transmititzen dituen unitatea” eta memea gauza bera, baina kulturaren ideien arloan. Memetika hitza ere bota zuen genetika bezalakoa, ez… 

Tira ba, Dawkinsek meme hitzak berezko bide bat egin du eta gure kaleko hizkuntzaraino egin du salto. Bitxia da zientziak zer ekarpen egiten dituen kaleko hizkuntzan… birus hitza beste adibide bat da, ez? Birus ere sartu zen informatikaren erreinuan, birusek leku guztietan egiten dute salto, badakizue… Eta birus hitzetik biral hitza sortu zen informatikari esker. Erraztasun handiz, teknologiaren bitartez zabaltzen den zerbait birala da, ez?  

Hitzek esparru berriak kolonizatzen dituzte eta erraz konbinatzen dira, zergatik ez? Beraz, pozik nago, dibulgatzaileok, bueno nik ez, baina generikoki hartuta, bai, dibulgatzaileok hizkuntzan ere badugu nolabaiteko eragina. Gaur egun, zeinek ez du ulertzen zer den meme biral bat, ezta? Mikrobiologia informatikoa kaleraino eramanda, bitxia…  

B2
2020-11-05
23078782
00:03:21
2692