Eltxoak, intsektu gogaikarri horiek

Batez ere uda sasoian ikusten ditugu eltxoak. Haien ziztaden beldur izaten dira asko.

Eltxoen presentzia ez da gustukoa izaten jende gehienarentzat. Zarata dela, ziztadak direla.... Baina zergatik ziztatzen edo heltzen diote eltxoek gizakiari? Horren inguruan ari dira Euskadi Irratiko entzungai honetan.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Igotz Alkorta esataria. Aspaldikoak diren intsektu batzuez hitz egin behar dugu. Esango nuke oso fama onik ez duten intsektuak: eltxoak. Etxe guztietan akabatu nahi izaten ditugun bitxo (zomorro) txiki horiek? Horiek gaur abiapuntu, zergatik Idoia?  

Idoia Mujika aditua. Ez dakit zein puntutaraino benetan frogatuta dagoen aurten inoiz baino eltxo gehiago daudela, baina behintzat nik hori aditu izan dut, ba urtero bezala edo ez bezala, baina bertan dauzkagu eta uda guztian izan ditugu eta gehiengoak seguru ibili garela gauetan…

Esataria. …sufritu ditugu.  

Aditua. …sufritu ditugu. Bai, eta gauetan “bzzzzz” hori entzuten duzunean hori entzuten duzunean, badakizu zer datorren…

Esataria. …amorragarria...

Aditua. …gogaikarriak dira, egia da, baina beste herrialde batzuetan, herrialde tropikaletan, garatzeko dauden herri horietan, gaixotasunak transmititu ditzakete ere. Orduan, ez da bakarrik esaten duzuna, “a ze gogaikarriak!” eta bihar ziztada bat edukiko dudala, baizik benetan arriskutsuak izan daitezkeela. Eta orduan, kontuz eltxo hauekin! Ze(ren) ez da bakarrik(an), hori, gure arerio bat txista ez egiteko, zerbait gehiago ere izan daitezkeelako.  

Galdera izan daiteke, adibidez:  Zergatik ezin gara intsektu hegalari batetik [batengandik] guztiz libratu, eta denetik garatu dugu, ez?  Ba, (er)raketa elektrikoetatik…

Esataria. Bai!

Aditua. …nik ez dakit zenbait produktu kimikoetara. Eta hor gaude beti gudan, eta, eta ezinean: ezin dugu. Zergatik(an)? Alde batetik, ugalketa-tasa. Horrek zer esan nahi du? Oso-oso azkar ugaldu egiten direla eta milaka eta milaka intsektu daudela munduan eta horren aurka ezingo dugula ezer egin.  Baina zenbakiak atera ditut eta gutxi gorabehera munduan 7 mila milioi pertsona…

Esataria. Lur planetan, bai.  

Aditua. Lur planetan. Ehunka milioi euli eta eltxo kalkulatzen zaizkigu bakoitzari…

Esataria. …pertsona bakoitzeko….

Aditua. …pertsona bakoitzeko.  

Esataria. Ehunka milioi.

Aditua. Bai. Orduan, pentsa ezazue. Haiek jarriko balira ados eta nahiko balute, haiek bukatuko lukete gurekin. Berdin dio zer egingo genukeen. Gerra hori, guda hori, galduta daukagu aldez aurretik.  

Es que (izan ere) beste arrazoi bat dago ere. Azken finean, guk beti sinisten dugu ba guk geure unibertsoan bizi garela gizakiak. Ez, baina gu katea trofiko baten barnean gaude eta ekosistema baten barnean gaude. Eltxo horiek badaukate zeregina. Beraiek dira narrasti askoren, animalia askoren jatekoa dira.  

Esataria. Gure entzule asko eta asko pentsatzen egongo dira kontu bat. Ohe berean lo egiten duen bikote bat, bat eltxo-ziztadaz josita esnatzen da eta bestea ez. Zergatik ziztatzen gaituzte pertsona batzuei besteei baino gehiago, Idoia?

Aditua. Ba beti esan izan da…

Esataria. Hola, gozoa eta holakoak, ez?

Aditua. Horrelakoak izaten dira. Eta horrek ez dauka inongo fundamentu zientifikorik. Baina bai da egia eltxoek usaitu (usaindu) egiten gaituztela, eta usain batzuk beste batzuk baino gehiago gustatzen zaizkie. Jakizue gu ez garela beraien lehenengo aukera inoiz. Aukeran animaliak nahiago izaten dituzte…

Esataria. Ya (jakina). Etxe barruan gu gara animaliak.  

Aditua. Hori da. Etxe barruan gu gara animaliak. Eta beraiek daukaten radarra edo, efektiboena da, guk karbono-dioxidoa botatzen dugula. Hau da, arnasa botatzen, arnasa hartzen dugun bakoitzean eltxoak erakartzen ari gara. Eta hori da beraiek jarraitzen duten arrastoa. Hori, eta gero behin topatu dutela arrasto hori, norbait dagoela bizirik, arnasa somatzen dutelako, erabakitzen dute usainaren arabera. Baita ere haurdun zauden edo ez. Hori ere frogatuta dago. Askatzen dituzun hormonak eta erakarri egiten dituzte…

Esataria. …haurdun dagoen emakumeari gehiago.

Aditua. Gehiago. Bai. Eta horiek dira arrazoi nagusienak, ezta? Baina kuriosoa da jakitea hori. Askotan pentsatzen dugu argia dela, argia piztu egiten duzula… Arnasa jarraitzen dute, eta zorionez, edo zoritxarrez, ezin dugu arnasa ez egin. Orduan, kondenatuta gaude nolabait.  

Esataria. Hiru mila eltxo-espezietatik 100ek edo egiten diela traba gizakiari. Beraz, berez portzentaje txiki bat da.  

Aditua. Bai. Portzentaje txiki bat da. Niri ere harritu egin zidaten [ni ere harritu egin ninduen] zenbakiak, es que (baina) are harrituago utzi ninduen jakiteak hasieran aipatutako bektore diren eltxo horiek, hau da,…

Esataria. …benetan kaltegarriak direnak eta gaitzak transmititu ditzaketenak…

Aditua. Hori da. Horiek hiru direla bakarrik, hiru mila horietatik hiru espezie bakarrik. Es que (baina) hiru horietatik, askok jakingo duten bezala, emeek txistatzen gaituzte bakarrik. Eta beraien arrazoia da gure proteinak behar dituztela, odolean topatzen ditugun proteina batzuk, beraien arrautzak jarri ahal izateko.   

Esataria. Beraz, ugaltzeko ziztatzen gaituzte.  

Aditua. Bai. 

B1
2020-09-23
22800861
00:04:11
733