Nellie Melba, opera kantatzen irratian

Irrati bidezko lehenengo zuzeneko emankizuna entzuteko aukera izan zen 1920ko ekainaren 15ean. Opera emanaldia izan zen, Nellie Melba sopranoak kantatua.

Gertaera hari buruzko eta soprano australiarraren bizitzari buruzko audioa duzu Euskadi Irratiko hau. Ainhoa Garmendia soprano gipuzkoarraren laguntzaz osatu dute efemeridea.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Jaun-andreok, zuekin guztiekin lehenengoz zuzen-zuzenean irrati bidez Nellie Melba dama handia.   

Ez dakit horrela aurkeztu zuen 1920ko hartan soprano australiarra, baina orduko lehenengo abesti hartatik  Home, sweet home-tik, urruti izan zen, irrati bidezko historiako lehenengo zuzeneko kontzertua, Melbournetik 16.800 kilometrora, Erresuma Batuko Chelmsford hirian. Erabili zuen mikrofonoa, zigarro puru kaxa baten zurarekin egindakoa, ikusgai dago British Museoan.  

Leipzig hiritik Ainhoa Garmendia soprano gipuzkoarrak kontatu digu ez dela asko ezagutzen Nellie Melba.

Ainhoa Garmendia sopranoa. Melba izena entzunda neukan baina ez nuen Nellie Melba abeslari bezala, ez nuen ezagutzen. Ezagunak ja aurrerago egin zirela, ez?, ba Calas eta hori, en lo años 50 edo (50eko hamarraldian), baina en los años 20 (20ko hamarraldian) opera aldetik oso, oso abeslari ezagun gutxi daudela esango nuke.  

Esataria. Bere garaian bai, ospe handia lortu zuen. Bruselan jokatu zuen 1887.ean Verdiren Rigoletto operan Gildaren papera eta bere egin zituen baita ere Traviatako Violeta edo Romeo eta Julietarenean, Julieta.    

Ainhoa Garmendia. Fisikoki potenteak (indartsuak), energia asko eskatzen duten rolak dira. Eta adibidez, Violeta bat. Teknikoki da pasada bat (demasa), zergatik 3 akto (ekitaldi) dira baina 4 izango balira bezala. Esaten da behar direla ia 4 ahots desberdin, akto bakoitza (bakoitzean), ahotsak behar dituen karakteristikak (ezaugarriak), teknikoak, desberdinak direla.  

Karakter (izaera) aldetik eta ere oso fuerteak (indartsuak), dramatikoki bizitzen direnak, diven pertsonaia hauek bai, hil egiten dira, gaixotasun fuerte bat dago eta sentimendu aldetik ere oso, oso fuerteak direnak.  

Esataria. Berak ere izaera indartsua, genioa (izaera bizia) alegia omen zuen. 1888an Londresko Covent Gardenen aritu zen Luccia di Lammermoor-en…

Ainhoa Garmendia. Da paper (rol) bat oso, dramatikoa da baina oso, oso, bastante (nahiko) agudoa eta arintasun bat eduki behar da ahots horretan, arintasun extremo (muturreko) bat, nota oso agudoekin (altuekin) eta abar. Oso pertsonaia berezia da, fuerte da, momentu batean erotu egiten da, dago El aria de la locura (eromenaren aria).

Esataria. Diva bilakatuta, 1900.enean kapa bat josi zioten Parisen, La Traviatan erabiltzeko. Gaur egun gordeta daukate Melbourneko Arte Eszenikoen Zentroan, Melbaren beste hainbat jantzi ikusgarrirekin batera.  

Ainhoa Garmendia. Garai hartan, eta gerora ere bai, Maria Callasen epokan (garaian) eta horrela, divak zeudela oraindik. Gaur egun badaude, baina ja oso gutxi.  Garai hartan zen, divek exigitzen zutena askotan… Gaur egun abeslariak ez du gauza gehiegi esaten, ze tipo telak (oihal motak) nahi dituen edo hola. Eta garai batean ba bai izaten zen gehiago hola, ez?, exigentzia gehiago diva aldetik, eta hola.

Zeozer berriak direnean nire neurrira egin dizkidate trajeak ere. Opera bakoitza, obra bakoitza egiten dena, mundu bat da. Hau da, desberdina da konpainia batek alkilatzea (alokatzea) arropa batzuk, edo kreazioa (sormena) baldin bada bertan egitea. Askotan produkzio (sorkuntza) hori berriro erabiltzen da, eta arropa hori ja eginda dago, eta hurrengo abeslaria etortzen denean handik bi urtera, edo beste teatro (antzoki) batean edo lo que sea (beste zernahi), adaptatu (egokitu) egiten da.   

Esataria. Hellen Porter Mitchell izenarekin jaioa, bere herrialdeko hiriburuari zor dio izen artistikoa, Melbourneri. Baina inori mertxikak, muxikak, tuaxak edo melokotoiak etorri bazaizkio gogora Melba entzunda, ez dabil oker.

Ainhoa Garmendia. Egia esan, Melba izena ezaguna egin da horregatik, ez? Ikusten da Parisen abesten ari zenean hango kozinero famaturen (sukaldari ospetsuren) batek bere (haren) izenean postre bat inbentatu (asmatu) zuela, eta melokotoiarekin, eta oraindik existitzen den postre bat da.                 

B2
2020-06-15
22244586
00:04:23
445