Barrubiak: Joseba Etxebeste
Alaia Martin esatariaren eskutik dator Euskadi Irratiko “Barrubiak” saioa. Bizi ibilbideak kontatuko dituzte gonbidatuek. Gai eta herri desberdinetako pertsonak.
Barrubiak izenaren hitz jokoa bi hitzen nahasketatik dator: barrua eta marrubia. Mokadu batean jateko elkarrizketak dira: txikiak, laburrak eta zaporetsuak. Gutiziak.
Barrubiak saioan entzungo diren elkarrizketetan aniztasuna da nagusi.
Saio honetako protagonista: Joseba Etxebeste.
Alaia Martin. Irunen elkartu gara. Jetzi berritako esne-botila bat opari ekarri didazu gainera. Hasi aurretik, ondo hasi gara. Nor zara zu, eta nongoa zara?
Joseba Etxebeste. Ni Joseba Etxebeste naiz, irundarra, Katea auzokoa.
Alaia Martin. Pixkanaka kontatzeko ere, abiapuntu bat egoten da askotan. Zaila da pentsatzea historia nondik hasi. Baina niri gustatzen zait haurtzarotik hastea batzuetan, pertsonaren abiapuntu horretatik. Zuk haurtzaroko zer oroitzapen dauzkazu gaur?
Joseba Etxebeste. Bada, haurtzaroa, bada, kalea, kalea, eta kalea, eta... Gogoratzen naiz, astearte eta ostegunetan normalki, eskola-kirola egin nuen. Orduan futbola zen. Futboletik edo etxera etorri, eta kalera. Eta lagunekin jolastu, eta etxeko lanak zirenean etxeko lanak egin, baina gutxitan.
Alaia Martin. Eta gogoratzen duzu zer amets zeneuzkan?
Joseba Etxebeste. Oroitzapena daukat beti esaten nuela arotza izan nahi nuela. Arotza izan nahi nuen. Hori ikasi nuen: ebanista ikasi nuen Bidasoako institutuan edo. Gero, inoiz egurrik ukitu gabe, CAFen sartu nintzen lanean eta...
Alaia Martin. Eta CAFen sartze hori nola izan zen? Egurrarena garbi dago, umetatik, nahiz eta gero agian bide horri ez segi... Eta CAFerako abiapuntua nondik iritsi zen?
Joseba Etxebeste. Bada, bat-batean izan zen. Hemen, auzoko gizon bat etorri zitzaidan , bertan lanean zegoena, azterketak zirela CAFen sartzeko eta aurkezteko, eta bueno, egunean bertan gogoratzen dut, ez, hurrengo egunean azterketa egin, eta, eta barrura sartu. Eta primeran, primeran. Bueno, hasiera batean poliesterrarekin eta hasi ginen, arotza-kontuarekin eta poliesterrrarekin lan egiten, piezak eta montatzen, eta gaur egun, bada, CAF Irungo biltegian nago. Kamioiak deskargatzen edo materialari sarrera ematen. Así que, (beraz) [ez du zerikusirik] batere ikasi nuenarekin, baina bueno, kontent.
Alaia Martin. Baina bideak batzuetan, ez?, horrela gurutzatzen dira, eta jakin gabe ere horra iritsiko zinela, baina nahi duzun lekuan zaude, nolabait.
Joseba Etxebeste. Hori. Hori da. Hori da. Gero gauza batek bestea eman zuen eta arratsaldeak libre nituela hasi nintzen nire afizio, nire, nire kontuak... Burua lanean hasi zen. Eta zer gustatuko, eta animaliak eta txakurrak, eta orduan pixka bat hasi nintzen mundu horretan sartzen.
Alaia Martin. Zeren zu, berez, baserritarra ez zara izan, ez?
Joseba Etxebeste. Ez. Ez. Ni berez kalekumea eta beti... Familian ere inor ez baserrikoa. Halako gauza bereziak izaten dira eta betidanik izan ditut animaliekin holako lotura edo gustatu izana, eta aukera izan nuenean, bada, horretan hasi nintzen.
Alaia Martin. Eta naturarekin lotura baita ere, zeren esaten duzu umetatik, adibidez, kalea, hau da, espazio irekiak... Arotza ere izateak ere, bueno, egurra, material biziekin...
Joseba Etxebeste. Bai. Material biziekin edo. Eta bai. Hemen nire, lehen ere oso etxe gutxi ziren, kalea beti ere, pues (bada) mendia zen, eta gauza onik ez egiten, baina beti kalean eta...
Alaia Martin. Esan duzu txakurrak gustatzen zitzaizkizula, animaliak. Eta arratsalde horiek betetzeko zer hasi zinen egiten? Zeren ez zeneukan baserri bat hasteko edo, ez?
Joseba Etxebeste. Ez. Ez. Ez. Ez. Ez neukan ezer (ez), eta hartantxe hasi nintzen arratsaldeak aprobetxatuz, mendira joaten, ibiltzea edo... Eta halako batean bururatu zitzaidan, zergatik ez, ardi batzuk hartu, eta probatzen hasi? Ez lurrik, ez nuen ezer ere, eta baserriz baserri galdetzen hasi nintzen ea terrenoren (lursailen) bat garbitzearen truke utziko zidaten eta bueno, hemen, auzoko gizon batek, edo baserritar batek, lur-puska bat utzi zidan, guztiz galduta zena, sasiz betea eta, eta esan zidan. "Bueno, garbitzen baduzu, bada, zuk ibili" eta, eta, kondizo (baldintza) horrekin, eta horrela hasi nintzen.
Alaia Martin. Nola gogoratzen duzu abiapuntu hori?
Joseba Etxebeste. Gogoratzen dut, bada, ilusio handiz, gogorra edo, ez dakit nola esan ere, baina mundu horretan sartzea... Jendea oso itxia zen, eta bat-batean inor zure etxera joan eta lur bat eske joan edo nolabait ere zure etxea irekitzea ezezagun bati, bada, arraroa izan zen. Bueno, arraro edo, ate asko itxi zizkidaten, baina, bueno, topatu nuen arte pertsona bat pixka bat konfiantzazkoa, eta har(e)k utzi zidan, eta horrek gero luzera ere ate asko ireki zizkidan egia esan, mundu horretan.
Alaia Martin. Sasiak hartuta zegoen lur hori...
Joseba Etxebeste. Bai. Bai. Bai. Bai. Guztiz galduta zegoen, kristoren malda zen, gogoratzen dut. Hura garbitzeko, ezjakintasunean desbrozadora txar bat erosi nuen, mila aldiz izorratu zena. Eta bueno, poliki-poliki garbitzen joan eta, ahuntz pare bat ere erosi nuen, eta ahuntzak nola desbrozadorak 24 orduz, haiek eta nik, pues (bada), garbitzen joan, eta azkenean, txukun jarri genuen. Gero, jada, pixkana galdetzen ondoko baserritarrei zer egin. Eta bueno, esan zidaten, hazia, belar-hazia bota behar zela, ongarria eta kontu guzti hori (kontu hori guztia), eta kasu eginda, hortik bi-hiru hilabete(ta)ra zortzi ardi erosi nituen eta haiekin hasi nintzen nire esperientzian, nire zera honetan.
Alaia Martin. Pentsa, ez? Denbora gutxi iruditzen zait horrelako aldaketa egiteko. Esan nahi dut, lurra prestatu, lanean egonda gainera, ardiak lortu, ahuntzak lortu, ezta? Guztia...
Joseba Etxebeste. Bai. Bai.
Alaia Martin. Hori ordu asko izango ziren, zure denbora libreko orduak.
Joseba Etxebeste. Bada, nik gogoratzen dudana da lanetik(an) atera, eta arropaz aldatu, mendiko arropa jantzi eta, edo garbitzea edo terrenoa (lur-saila) lortu arte galdezka etxe batean, bestean, eta gero , pues (bada), ez dakit, ilundu arte, gogoratzen dut askotan, desbrozadorarekin, frontalarekin, eta garbitzen. Eta kristoren ilusioarekin. Gogorra, baina polita. Kuadrillakoak flipatzen (zur eta lur). Jende asko harrituta, egia esan.
Alaia Martin. Eta zortzi ardi erosi zenituen. Hasteko, zergatik zortzi eta ez hamar, edo bi? Edo nola...?
Joseba Etxebeste. Bada, esan...
Alaia Martin. ...ergonimikoki aukeratu zenituen?
Joseba Etxebeste. Ez. Galdetuta ere, hura galdetuta ere... Nik asko galdetzen dut. Eta hura galdetuta ere, esan zidaten lurra, lur-puska hura 10 mila metro zirela eta gutxi gorabehera urtean ondo zortzi-hamar ardi ibiliko zirela eta badaezpada zortzi hartu nituen...
Alaia Martin. Kalekume-galdera da, baina bueno, zu ere kalekumea izandakoa zarenez... Izenak jartzen zaizkie ardiei?
Joseba Etxebeste. Bada, nik ez diet jartzen, egia esan. Badira asko jartzen dizkietenak, baina nik ez diet jartzen. Ez zait, ez zait ateratzen, niretzako...
Alaia Martin. Ardiak dauzkazu. Beste ezer egiten duzu?
Joseba Etxebeste. Orduz geroztik nire bizitza nahiko aldatu da ere, terreno-puska horrekin hasi nintzen, gero handik(an) bota edo, gizonak ere terreno hura behar zuela. Hura ibili, eta galdezka hasi nintzen berriz ere, eta ondoan beste terreno-puska bat topatu nuen, hura ere garbitu, hasieratik hasi, eta jada ardi gehiago jarri nituen, eta ja mundu honetan pikatzen (tematzen) hasi nintzen eta azkenean, bada, baserri bat erosi nuen, orain bi urte. Eta orain feliz (kontent). Orain kontent, oso kontent, oso kontent. Baserri... Ikasten. Baina baserria han bertan edukita, lanak errazago egiten dira, bertan zaude, eta dena erosoagoa da, egia esan. Hasi nintzenetik(an) pues, ezin, han egin nuen txabolaraino ezin materiala eraman, beti zeozer pentsatzen, gurdia montatzen edo desmontatzen edo... Eta orain dena bertan izanda, pues, ez dizut esango erraza dela baina errazago egiten zait, egia esan.
Alaia Martin. Beste jarduerarik badaukazu?
Joseba Etxebeste. Baratzetarako, begira: ez dut pazientziarik izan. Nik uste gauzak egitekoatn ondo egin behar direla, eta orduan, nik ardiekin kristoren afizioa daukat, eta baratzea alde batera utzi nuen. Inoiz izango dut seguru aski. Udarako baratze txiki horietako bat, tomateak eta, eta horrelakoak jartzeko... Denborako (sasoiko) produktuak edo... Eta gero pikatzen (tematzen) hasi nintzen eta gero euskal astoa erosi nuen, ya que (zeren) zerean ziren, galtzeko zerean, zorian edo... Astoa, gero euskal oiloak ere, marradunak, jarri nituen. Eta gero, txakur, txakur batzuk ere baditut etxean, eta katuak, eta bueno. Baserriko, baserriko animaliak, edo ez dakit.
Alaia Martin. Garbi dagoena da, esan duzun guztiarekin, aspertzeko tarterik zure bizitzak ez daukala.
Joseba Etxebeste. Ez dauka. Ez.
Alaia Martin. Nolakoa da gutxi gorabehera zure egun bat?
Joseba Etxebeste. Bada, orain, garai honetan, adibidez, orain martxo erdialdean edo 5ak laurden gutxitarako edo horrela jaikitzen naiz, 5ak eta laurdenetarako ja martxan jarri... Orain ardiak jetzi; ardiei bazka eman;, bai, ez, aldarea; pentsua edo belar-ondoa; bildotsek hartzen duten edo ikusi; horrelako zera... Ardiak jetzi eta prestatu, eta lantegira joan. Lantegian, han gure orduak egin, 3etarako atera, eta berriz ere martxa. Orain ardiak barruan ditut, orduan, arratsaldean kanpora bota... Bildotsak eguraldi txarrarekin eta badaezpada barruan utzi. Gero, sei eta erdiak aldera, ilundu aurretik(an) ardiak sartu, goizeko prozesu bera: ardiak jetzi, bazka pixka bat jarri, eta, eta oiloak 8ak arte edo.
Alaia Martin. Pentsatzen dut zure errutina erabat markatuko dutela, ez? Baita ere zure eguneko etapak eta momentuak ordulari batek eta animalia batzuek zeratzen dituztela, ez?
Alaia Martin. Bai. Azkenean, dena sistematizatua edo zera egiten dut. Badakit ilundu aurretik(an) barrura sartu behar ditudala. Orduan, horrek piska bat eguneko ordutegia ere markatzen dizu, gauzak zer, nola egin egin edo zein ordutan egin. Eta dena zentzu batean eta logika batekin.
Alaia Martin. Eta gero asteburua iristen da. Eta asteburuan animaliak ez dira joaten oporretara...
Joseba Etxebeste. Eta bueno, pixka bat moldatzen dut ordutegia. 5etan edo joan beharrean 7etarako joaten naiz. Eta gero ardiak eta egin, eta gero ja goiza libre edo goizak libre, azpiak edo atera behar ez direnean, eta gero beste mila istorio ez direnean, eta bestela, bada, bizitza normala, arratsaldera arte. Arratsaldean berriz ere martxa hartu eta hango lanak egin. Eta normalean, larunbatetan eta, kuadrillarekin afaltzera. Hori impepinable (derrigorrez).
Alaia Martin. Askotan ofizioak eta afizioak jendeak ez ditu elkartzen. Zuk esan duzu CAFen gustura zaudela, esan duzu baserrian oso gustura zaudela.
Joseba Etxebeste. Oso. Oso.
Alaia Martin. Pereza (nagia, alferkeria) izaten duzu lanetik ateratzeko edo lanera joateko? Edo...
Joseba Etxebeste. Lanera joateko izaten dut pereza. Gusturago geldituko nintzen (nintzateke) baserrian... Beste erosotasun bat ematen du lantegiak: soldata finko bat duzu hilabetean, lan asko egin, gutxi egin... Eta baserriak edo, artzain ibiltzen direnak behintzat, horiek hilabeteko zera hori dute, lanaren arabera, bildotsaren arabera... Nik uste ere jendeak ausardia izan duela, batzuk jornada-erdia hartu adibidez, eta baserriko lanetan eta hastea. Eta nik uste batzuetan, askotan pentsatu dudala, baina ausardi-falta puntu bat ere izan(du) dudala pausu hori emateko ere. Gogoa bai. Baina nik uste ausardi-falta dela.
Alaia Martin. Bizitzak buelta asko ematen ditu.
Joseba Etxebeste. Bai. Bai.
Alaia Martin. Eta agian eman behar baditu emango ditu, edo egingo ditu.
Joseba Etxebeste. Bai noski! Emango ditu seguraski. Oraindik(an) gazte edo gara. Baina ez dakit nik hainbesterako ausartuko naizen.
Alaia Martin. Eta neurria, bakea ematen badizu, ez?...
Joseba Etxebeste. Bai horixe!
Alaia Martin. ...bien uztartzeak asteazkenean. Hori ere garrantzitsua da. Eta bueno, aurrera begirako kontuak aipatzeko garaia iritsi zaigu. Bukatzen hasi beharra daukagu Barrubiakeko atal hau, tamalez. Eta aurrera begira daukazu ilusiorik? Izan daiteke orokorra, edo izan daiteke beste animaliaren bat, beste lurren bat, beste...
Joseba Etxebeste. Ez dakit. Orain ere begira, ahaztu zait, baina txerria ere jarri dugu: Soraya. Eta horrenak ere, bueno, beste entretenimendu, beste, beste lan batzuk ditu, errazagoak, nire ustez. Eta beste ilusiorik edo? Ez dakit. Ez dakit. Oraintxe bertan, nagoen bezala ere, gustura nabil eta ez dut ere oso luze, oso epe luzera begiratzen. Momentuko zerak egin, ahalik eta ondoen, ahalik eta txukunen eta...
Alaia Martin. Eta beti galdera bat egiten dut. Ez naiz oso originala izaten. Bukaeran, zuretza(ko)t bizitzan garrantzitsuena zer den. Zuretzako...
Joseba Etxebeste. Oreka. Oreka. Nik uste orekarik gabe, ni behintzat, galbidean nagoela eta jende asko ere... Oreka behar da bizitzan, gehiegi... Tamainan lan egin behar dela. Hau da, nik 35 ardi baldin baditut eta 70 jarri nahi, baina oreka behar duela. Eta eguneko oreka, niretza(ko)t hori izaten da.
Alaia Martin. Oreka, beraz. Bada, eskerrik asko.
Joseba Etxebeste. Zuei.
Alaia Martin. Eta segitu dezazula orekan eta pozik urte askotan.
Joseba Etxebeste. Bada, mila esker.
Alaia Martin. Eskerrik asko, Joseba.