Barrubiak: Sebastian Muñoa

Alaia Martin esatariaren eskutik dator Euskadi Irratiko “Barrubiak” saioa. Bizi ibilbideak kontatuko dituzte gonbidatuek. Gai eta herri desberdinetako pertsonak.

Barrubiak izenaren hitz jokoa bi hitzen nahasketatik dator: barrua eta marrubia. Mokadu batean jateko elkarrizketak dira: txikiak, laburrak eta zaporetsuak. Gutiziak.
Barrubiak saioan entzungo diren elkarrizketetan aniztasuna da nagusi.

Saio honetako protagonista: Sebastian Muñoa.

 

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Alaia Martin. Astelehen goiz batean elkartu gara, Bretxa inguru honetan, eta nortzuk elkartu gara. 

Sebastian Muñoa. Elkartu gara Alaia Martin eta Sebastian Muñoa. Ni Lyonekoa naiz. Lyon ba Frantziako ekialdean. Eta Donostian bizi naiz, ba daramatzat 15 urte hemen bizitzen. Bizitza osoa, ia-ia.     

Alaia Martin. Lehenego urte haietan, haurtzaroan zu nolakoa zinen edo zer oroitzapen dauzkazu zure haurtzarotik?   

Sebastian Muñoa. Ni haurtzaroan oso zintzoa nintzen. Gogoratzen dudana da igual nire gurasoen jatetxea. Etan han pasatzen nuen denbora dezente. 14-15 urterekin jada hasi nintzen kañak jartzen, eta halako gauzak, eta gustuko nuen unibertso, unibertso hau. Eskolan ba normal, zintzoa eta hizkuntzetan, ez bereziki ondo.   

Alaia Martin. Zuk zerbait ikasi zenuen edo zerbaitetan hasi zinen lanean?  Zer egin zenuen erabakitzeko aukera eduki zenuen momentuan?  

Sebastian Muñoa. Ni hasi nintzen unibertsitatean, jende gehiena bezala oso ondo jakin (gabe) zer,zer nahi nuen ez nekien, eta egun batean batek saldu zidan Erasmus egitera joan nahi zuela, eta polita iruditu zitzaidan. Eta apuntatu nintzen eta oso erraz izan nuen joateko. Dublinera joan nahi nuen, baina ez zen posible izan, eta bakarrik Bilbo gelditzen zen eta hara joan nintzen, Bilbora.    

Alaia Martin. Zer ikasten ari zinen momentu horretan?  

Sebastian Muñoa. Historia. 

Alaia Martin. Zer iritzi zenuen Bilbori buruz, edo zer pentsatzen zenuen Bilbori buruz?   

Sebastian Muñoa. Nik bi gauza ezagutzen nituen Euskal Herriaz eta, eta Bilboz. Lehenengo gauza Athletic de Bilbao eta bai bere taldean bakarrik euskaldunak zirela. Hori banekien. Eta gero, ba, ETAren gaia ere bai azaltzen zen telebistan eta zedozer ezagutzen nuen, baina oso urrutitik.     

Alaia Martin. Eta Bilbora joan eta lehenengo hilabeteak edo egunak nola gogoratzen dituzu?  

Sebastian Muñoa. Ondo. Ondo. Oso ondo. 20 urterekin Erasmus, Bilbo, ba ederki pasatu nuen. Oso, oso, oso ondo zegoen. Lehenengo aldia familiatik urrun eta beste bizitza batean ibiltzen nintzen. Orduan ba, ondo, gustura.   

Alaia Martin. Eta urtebete eta gero itzuli egin zinen berriz? 

Sebastian Muñoa. Ez. Ez nintzen inoiz itzuli. Orduan, Bilbon ezagutu nuen nire, orain dena nire emaztea. Dublinera joan ginen, urtebete ingelesa ikastera edo praktikatzera. Edo edozer gauza egitera. Eta ondo pasatu genuen han, eta gero Donostiara bueltatu ginen. Orduan ba Lyonetik ba bakarrik oporretan bueltatu naiz hara geroztik.      

Alaia Martin. Dublinera joan nahi zenuen eta Bilbora joan zinen, baina ondoren erabaki zenuen joan behar zenuela Dublinera. Beti izan duzu horrelako argitasun eta hala, esateko: " hau nahi dut eta hau egingo dut".   

Sebastian Muñoa. Igual izan daitezke kasualitateak, pixka bat forzatzen dituzunak, zeren ametsak baino beti jarri ditut helburu, helburu batzuk eta normalean bai, saiatzen naiz betetzen, edo bai, ahalegintzen naiz: hori egia da. Kulturan lan egin nahi nuen eta lan egin nuen kulturan. Dublinekoa baita. Bai. Polita da helburuak jartzea, eta saiatzea.    

Alaia Martin. Historia ikasi zenuenean, zer zeneukan buruan, ez? Hau da, gero zertan egin nahi zenuen lan, edo egin zenuen besterik gabe jakinmin hutsez edo...    

Sebastian Muñoa. Kazetaria izan nahi, izan nahi nuen. Aurkeztu nintzen ere bai Frantzian funtzionatzen duten lehiaketa batzuekin. Hurbil izan nintzen, baina ez nuen lortu. Hau da helburu bat bete ez nuena.   

Alaia Martin. Eta bide horretan zenbat lanbide izan dituzu edo zein lanbide izan dituzu? Bueltatu zinen Dublinetik Bilbora...   

Sebastian Muñoa. Eta garai honetan izan nituen 15 lan ezberdin, ofizio ezberdinak. Ja 15 urtetik jatetxean, nire gurasoen jatetxean laguntzen. Gero, gurasoek ezagutzen zituzten gremio guztiak eta batzuetan andamioak jarri ditut, beste batzuetan fontanero (iturgin) moduan ibili naiz... Orduan, denetarik egiten saiatu nintzen... Gero egin nuen... Beti baietz esaten, esaten dut.     

Alaia Martin. Eta lanbideren batek eman zizun, hola, arreta berezia? Gustatu zitzaizun? 

Sebastian Muñoa. Futbolean ibili nintzen 15 urte, eta bai, oso, oso gustura ibili nintzen. Kulturan lan egiteko ikasi, ikasi nuen, gero, historia-proiektu polit honetan parte hartzeko. Interesgarria, amets bat betetzea bezala da. Giroa, lagunak, oso jende gutxi hasiera batean eta zerbait ezinezkoa lortzea oso polita izan zen niretzat.     

Alaia Martin. Hizkuntza, adibidez, noiz hasi zinen lantzen?  

Sebastian Muñoa. Euskera ulertzea izan zen, behin Donostiara bizitzera etorri nintzenean, ba sei hilabetera hasi nintzen, hasi nintzen ikasten. Eman nuen izena euskaltegian, hemen, Ilazkin, Parte Zaharrean. Eta bueno, tratu bat egin genuen emaztearekin. Bera hasi zen frantsesa ikasten eta ni euskera. Jada baneukan gaztelania gutxi gorabehera menperatuta. Orduan, antza, hemen bizitzeko ondo zetorrela euskera, eta gero konturatu nintzen baietz, ondo, ondo zegoela, egunerokotasunean. Eta gero, bai, lagunak egiteko zen. Kanpotar bat frantsesez, euskeraz hasten denean ba lagun asko egiten dituzu.         

Alaia Martin. Zer oroitzapen daukazu lehenengo klase haietaz?  

Sebastian Muñoa. Nik eman ditut sei urte euskaltegian eta, eta hezkuntza-eskola artean. Batzuek egin dezakete bi urtetan eta beste batzuek hogei urtetan. Lehenengo klase horiek dibertigarriak ziren, zeren han denetarik zegoen. Euskaltegi honetan oso lagun mina egin dut, belga (belgiar) bat. Igual afariak eta holako gauzak egiten nituen, dezente. Gero hau joan zen galtzen, baina lehenengo urtean, bai, ja jendea gogotsu zegoen.       

Alaia Martin. Pentsatzen dut hizkuntza bat ezagutzen denean, ezagutzen direla hizkuntza horretako abeslariak, edo lanak, edo pelikulak, edo... 

Sebastian Muñoa. Euskaltegian  oso gutxi, oso gutxi ematen zen. Eta hori falta nuen. Zeren nik frantsesezko klaseak ematen ditut eta errekurtso (baliabide) hau asko erabiltzen dut. Eta euskara ikasterakoan, ez nuen izan. Gero, nire kabuz, nire kabuz joaten nintzen eta nik, niri komikiak gustatzen zaizkit eta uste dut oso bide aproposa da ikasteko, eta gogoratzen dut Xabiroi, eta oso ondo pasatu nuen horrekin. Beste iturri kulturala edo ez dakit, kulturala ere izan daiteke, izan zen Goenkale. Engantxatu nintzen Goenkalerekin eta horrekin asko ikasi nuen. Gero, liburu batzuk ere irakurri, irakurri nituen. Kirmen Uribe irakurri nuen euskeraz: Bilbao, New York, Bilbao. Eta beste batzuk, baina igual ez zitzaidan hainbeste... Baina musika, adibidez, ba nik Mikel Laboaren disko batzuk nituelako, Ruper Ordorika ere bai, baina ez zen euskal, euskaltegitik pasatu transmititzeko kanal hau.        

Alaia Martin. Bestetik, esan duzu frantsesezko klaseak eman izan dituzula, ematen dituzula... Zer egiten duzu gehiago gaur egun?    

Sebastian Muñoa. Orain frantsesezko irakaslea naiz Zarauzko institutuan. Bi urte daramatzat horretan klaseak ematen. Albaola utzi eta gero, mundu honetan sartu nintzen, eta horrek laguntzen dit pixka bat bizitza normal bat edukitzen, eta familiarekin egoteko. Hiru alaba ditut, 7 urtekoa, 4 urtekoa eta urtebetekoa. Orduan horrek ba, eguna bai, betetzen, betetzen dizu. Eta, eta ondo pasatzen dut frantses-klaseak ematen. Niretzat da pixka bat, ba hori, nire, nire kultura, nire background, (aurrekariak) nire atzean daukadan guztia transmititzeko modu bat, eta bai, gustatzen zait.  

Alaia Martin. Eta faltan botatzen duzu zure herria?  

Sebastian Muñoa. Melankolia dator lagunak, eta batez ere familia ez edukitzea gertuegi. Ikusten gara, ba hiru hilebetero. Beti astebete pasatzen dugu elkarrekin. Orduan, ba ondo dago. Herrimina ez daukat, zeren hemen, telebista ikus, ikus dezaket. Daukat, daukagu antena eta edozein erreportaia badaukat aukera. Saltxitxoia edo halako gauzak, edo gazta,  jan nahi badut, joaten naiz hemendik 30 kilometrora, eta topatzen dut. Egunkariak ba baita: hemen daukat kioskoan. Orduan, herrimina ez daukat.      

Alaia Martin. Esan duzu hiru alaba ere badauzkazula. Pentsatzen dut horrek ere sustraitzen laguntzen dizula oraindik gehiago orain zauden lurrean, ez? Beraiek nola ikusten dute? Hau da, frantsesa ere jakingo dute edo euskera ere bai edo... Nola bizi dute hori?    

Sebastian Muñoa. Bai. Beraiek nirekin hitz egiten dute frantsesez. Hitz egiten dugu frantsesez eta amarekin ba euskeraz. Eta ondo. Beti esaten du bi herri dituela, bi ikurrina dituela... Entzuten dute norbait frantsesez hitz egiten, ba esaten du, dute "a! gu bezala". Orduan, polita, bi mundu horien artean  mugitzea. Eta bueno, bere egunerokotasuna normalean euskera-ingurukoa da.  

Alaia Martin. Ikusten duzu berriz ere... Esan duzu, bueno, ibili zara batetik bestera azkenean. Eta bidaiak eta, pixka bat munduan. Posible  ikusten duzu beste nonbaitera joan eta berriz hutsetik hastearen aukera hori, edo...?        

Sebastian Muñoa. Ez. Ez dut, ez dut posible ikusten. Han astebete pasatzen dugunean, Frantziara... Frantzian hemengo dinamika faltan botatzen dugu. Ba hemen, oso herri atsegina; denetik daukagu: mendia gertu, bizitza soziala... Horrek garrantzia asko dauka. Eta bueno, Alde  Zaharrean bizitzea herri txiki batean bizitzea (da). Eta ni herri oso handi batetik nator, eta pixka bat egin naiz hemengo dinamikara, eta oso, oso gustura nago.     

Alaia Martin. Ilusio eta helburu asko jarri izan dituzu, eta asko bete ere bai. Zein ilusio, zein amets, zer darabilzu buruan aurrera begira? Badauzkazu ilusio berezi batzuk?   

Sebastian Muñoa. Bai. Ba helburua daukat ekainean Hezkuntzako oposaketak gainditzea. Orduan, ba prestatzen ari naiz, eta gogotsu hartu dut erronka hau. Etorkizunean, pixka bat gauzak baretzen direnean ba igual San Juan bidaia honetan parte hartzea. Ez dakit, prozesua oso zaila izango da, zeren gauza asko ikasi behar dira bidaia honetan parte hartzeko. Baina bai. Saiatuko, saiatuko naiz momentu batean edo beste batean.   

Alaia Martin. Eta bukatzeko, azken galdera. Barrubiak elkarrizketetan beti galdetzen dut ea bizitzan garrantzitsuena zer den. Zuretzako bizitzan garrantzitsuena zer da? Edo zerk ematen dizu irribarrea egunerokoan, edo indarra? Zer da zuretzako oinarria?  

Sebastian Muñoa. Hori zaila da e!, erantzutea. Gosaria. Gosaria. Kristoren gosaria egiten dut goizero, eta horrek ematen dit ondo hasteko indarra. Eta gazia eta gozoa jaten dut, eta, eta bai. Eta gero ba... 

Alaia Martin. Orduan ondo gosaltzea, zuretzako oinarrietako bat.  

Sebastian Muñoa. Bai. Ondo gosaltzea. Eta metodo onena gauzak ondo bideratzeko.  

Alaia Martin. Eskerrik asko, goiz honetan tarte bat hartzeagatik, zure barruaz eta barrubiez hitz egiteko. Eskerrik asko, Sebas.  

Sebastian Muñoa. Ez da ezer. Plazer bat izan da.               

B2
2018-04-03
  • Alaia Martin
21912277
12:54
670