Barraskiloak: gutizia ala nazka?

Apirilaren 28an, San Prudentzio egunez, Araban oso ohikoa izaten da barraskiloak jatea. Barraskiloen inguruan ordea, nahiko saltsa bada: batzuentzat gutizia dena, besteentzat nazkagarria da. Prestaketa zein garbiketari dagokionez ere, hainbat iritzi eta teoria jaso litezke.

Dani Lasa sukaldariak barraskiloen inguruko argibideak eman ditu.

Irratsaioa osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ARANTXA ARTZA. Eta gaur, barraskiloetara goaz! 

NAGORE TELLERIA KAZETARIA.Dani Lasa, kaixo! 

ARANTXA ARTZA. Beno, zer, San Prudentziotan barraskiloak jateko ohitura hori nondik eta nola datorren eta, Dani,  arrastorik bai batere? 

DANI LASA. Gure harremana janariarekin, pues, aspaldikoa izaki, eta hor atzera egitea ere ez da oso erraza izaten. Hona ekarri dutenak, esaten dutenez, agian izango zirela, galiziarrak edo mahastietara lanera etortzen zirenak edo... errezeta-errezeta agian, haiek ekar zezaketen, beste askok esaten duten bezala, ez? Baina, bai-bai, jan ditugula aspaldian. Nik, joe, txiki-txikitandik gogoratzen ditut, Gabonetan. 

NAGORE TELLERIA. Hala ere, barraskiloen eltzeari begira jarrita, esango genuke, mundua bi zatitan banatzen dela: itsuak direnak -izugarri maite dituztenak- eta ikusi ezin dituztenak! 

DANI LASA. Bai, grazia egiten dit niri, ze, munduan %7ari bakarrik gustatzen omen zaizkio barraskiloak. 

ARANTXA ARTZA. Hala eta guztiz ere, barraskiloak-barraskiloak, eta saltsak, eta kazuelak ari gara esaten baina barraskiloak-barraskiloak hasi-hasi bilketatik ez al dira hasten? 

DANI LASA. Bai, bai. Batzuk biltzen dituzte bakarrik(an) erabat itxita edo perkulatuta dauden barraskiloak, ez? Denbora askoan jan gabe egon(du) diren barraskiloak, beste batzuk, aizu, jan berrixeagoak direnak ere bai ... purgatzen eduki behar diren, ez diren, gatza erabili behar ote den purgatzeko edo ez, ozpina edo ez... makina bat lege edo teoria badaude, bai, barraskiloen inguruan. 

NAGORE TELLERIA. Eta  makina bat lan ere bai, ez? Biltzetik gero jatera... 

DANI LASA. Asko! 

NAGORE TELLERIA. Entzule batek idatzi digu eta zera dio: "Nik kazuela bat prestatuta, izozkailuan daukat -kongeladorean-. Asko gustatzen zaizkit! eta nire etxean beti jan izan ditugu. Saltsan, egosi aurrena, atera eta sukaldatu eta gero, berriz, oskolean sartu edo sartu gabe: bietara". 

DANI LASA. Ez da, ez da, ez da lan makala hori e! Lan asko da... 

ARANTXA ARTZA. Baina gero, jaterakoan, hori ederki antzematen da, ederki antzematen da. Eta gero beti, barraskiloaren haragiak ihes ez egiteko oskoletik, gure etxean behintzat amak hala egiten zuen, oparitxoa sartzen zion ondoren: txorizo edo urdai-azpiko mutur bat. Eta hala, tapoia ondo eginda geratzen da! 

DANI LASA. Amua! 

NAGORE TELLERIA. Ihesik egin ez zezan.. 

ARANTXA ARTZA. Hori da! 

NAGORE TELLERIA. Hori bai, ongi-ongi garbitu behar dira. 

ARANTXA ARTZA. Bai, hori oso prozesu luzea izaten da e, Dani? Ongi egiteko behintzat... 

DANI LASA. Bai, baina egin beharrekoa. Egin beharrekoa, egin beharrekoa gero gustura jango baldin baditugu barraskiloak aurrez, lan asko egin behar da eta esan duguna: lehendabiziko eta behin bildu, bildu ondoren purgatu edo, esan dezagun, barruko zikin hori atera arazi. Atera arazi ondoren, jende askok egiten ditu purgatu uretan, ba, makina bat aldiz garbitu behar direla eta tamaina zein den? Ba, dirudienez, garbitzeko erabiltzen den ur horrek erabat, gardentasun erabatekoa erakusten duenean, ez? Eta gero ja, egosi.  

NAGORE TELLERIA. Makina bat kontu ari zaizkigu entzuleak idazten eta batek zera dio, hau ere kondairen zakuan sartu beharko genuke:  "Guri txikitan esaten ziguten onenak zirela kanposantuko paretetakoak".  

DANI LASA. Bai, bai, bai, bai!  

ARANTXA ARTZA. Kanposantuetako paretetan ezkutaleku asko barraskiloentzat, bai, bai! 

NAGORE TELLERIA. Aizue, geratu zaizkigu makina bat kontu aipatu gabe baina guk bukatzen joan beharko dugu. Ba al dakizue azkena zer mezu jaso dugun? "Guk urtean bitan jaten ditugu: Gabon gauean eta Urtezahar gauean. Hemen batzuek barkuan eramaten dituzte sare batean sartuta eta itsasoan aurrena atzera eta aurrera ibili eta oso gustura jaten ditugu". Hondarribitik eta beste batek ere hori bera dio. 

ARANTXA ARTZA. Ideia bikaina! 

NAGORE TELLERIA. Bai, entzun izan duela aurrena itsasoan buelta bat eman behar zaiela barraskiloei (barreak). Itsasora joateko aitzakia edo motibo ederra! Ba, Dani Lasa, eskerrik asko! 

 

Interesatzen zaizu



B2
2020-04-27
21908639
00:03:53
768