Barrubiak: Maria Jesus Berrotaran

Alaia Martin esatariaren eskutik dator Euskadi Irratiko “Barrubiak” saioa. Bizi ibilbideak kontatuko dituzte gonbidatuek. Gai eta herri desberdinetako pertsonak.

Barrubiak izenaren hitz jokoa bi hitzen nahasketatik dator: barrua eta marrubia. Mokadu batean jateko elkarrizketak dira: txikiak, laburrak eta zaporetsuak. Gutiziak.
Barrubiak saioan entzungo diren elkarrizketetan aniztasuna da nagusi.

Saio honetako protagonista: Maria Jesus Berrotaran.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ALAIA MARTIN. Hondarribian elkartu gara. Puntal ingurua deitzen zaio honi. Emeki elkarteko mahai borobil baten bueltan gaude. Eta zure izena eskatuko dizut.  

MARIA JESUS BERROTARAN. Maria Jesus Berrotaran Etxeberria.  

ALAIA MARTIN. Elkarrizketak Barrubiak atalean ba jende bereziari egiten diogu. Zu horietariko bat. Eta beti berezitasunak haurtzaroan hasten direla pentsatzen dut nik, eta haurtzaroan nola gogoratzen duzu zeure burua? 

MARIA JESUS BERROTARAN. Nik haurtzaroan oso ondo pasatu nuen. Zergatik pila gauza ditut kontatzeko. Nire anaiak zituen lau urte gehiago, eta biak ginen piña bat. Eta oso-oso gauza, haurtzaro polita izan dut. Gero, baserrian, beste etxeetako [etxeekiko] desberdinak ginen, zergatik ama ari zen beti zelaian lanean, eta aitonak hazi gaitu eta hezi gaitu. Eta orduan, aitona niretzat da munduko pertsonarik, nire korreoan ere nire aitonaren izena daukat, nire korreo elektronikoak. Bai.  

ALAIA MARTIN. Eta gero, gaztaro hori garatu ahala, norberaren etorkizuna aukeratzeko garaiak iristen dira. Ikasteko aukerarik eduki zenuen, edo zer tentazio eduki zenuen aukera eduki zenuenean zeure kabuz? 

MARIA JESUS BERROTARAN. Ba nire amak nahi zuen ikastea. Orduan garai hartan, 12 urteetan, nire adineko neskak gelditzen ziren eskolara joan gabe, baina niri bidali zidan [ninduen] mojetara, eta ibili nintzen 17 urte arte. Orduan, ikasi nuen frantsesa ere. Eta izaten nituen arazo batzuk beste baserrietako neskekin, zergatik haiek 12 urteetan utzi, eta ni 17 urte arte eskolara, eta gero 18an [18rekin] ibili nintzen kontabilitatea eta takigrafia ikasten Irunen. Eta jada piska bat desberdina.  

ALAIA MARTIN. Garai horretan zer amets zeneuzkan? Zer izan nahi zenuen? Gogoratzen duzu?  

MARIA JESUS BERROTARAN. Nik ez nekien. Ni baserrian sentitzen nintzen oso libre, ez?, baina gure ama, elizaren eraginarekin, ba zen piska bat... Orduan iruditzen zitzaidan gogorra zela, zigorrak ematen zizkidan. Eta nik beti sentitu nahi izan dut pertsona libre, eta gauzak aurpegira esan. Eta orduan zer gertatzen da? Batzuetan min egiten duzula, eta amak pentsatzen zuen gainditu egiten nintzela, eta orduan zigortu egiten, egiten niduen. Eta nik nahi nuen jada 18 urterekin joan egin nahi nuen etxetik. Eta hola, maitemindu nintzen, eta pentsatu nuen: "Ba orain ezkontzen naiz eta askatasuna. Banoa". Baina izan zen nire kartzela. Zergatik baserrian ohituak ginen dena konpartitzen eta gauza denak egiten. Eta ni apartamentu batean, senarra joaten zen goizeko 7etan lanera eta gaueko 8ak arte ez zen itzultzen. Orduan, kartzela batean nengoen esperando a un señor, gizon baten zain. Eta hirugarren hilabetean jada urrikalduta nengoen, ezkondua. 

ALAIA MARTIN. Pentsatzen dut bizimodu-aldaketa horretara egokitzea gogorra izan zela, esaten duzun bezala.  

MARIA JESUS BERROTARAN. Ba hurrengo urteak... Izan nuen urte eta erdira seme bat, eta handik 3 urtera beste seme bat, eta ni nengoen beti askatasunaren bila, ez?, eta esplikatzen nien... Ekartzen ginen.. Gu, emakume batzuk gelditzen ziren bakarrik, baina gu lau edo bost elkartzen ginen gure haurrekin eta. Eta hor nik besteei esaten nien: "Ni aspertuta nago", eta ez dakit zer, eta hola. Eta besteek esaten zidaten: "Zertarako hainbeste pentsatzen duzu?". "Pentsatu? Nik askatasuna nahi dut, eta lotuta nago". Eta hasi nintzen lanean. Eta hasi nintzen sukaldari etxe batean. Bost urte egin nituen. Eta han nengoela... Horretarako, hango etxeko andrea zen munduko pertsonarik onena. Oroitzapen  bat daukat! Eta hirugarren egunean esan zidan: "Begira: hemen,  etxe  honetan, sukaldaritza... Gustura 3 egun hauetan jan dugu eta hori, eta hemendik aurrera sukaldea bakarrik egingo duzu, bazuten beste neskame bat beste lanak egiteko". Bale. Eta niri esan zidan: "Ez dizut uniformerik erosiko zergatik zuk gure etxekoak baino gehiago balio duzu". Hori izan zen! Hori ez zait ahaztuko sekula.  

ALAIA MARTIN. Eta etxeko gisan sentitu zinen zeure etxetik kanpo.  

MARIA JESUS BERROTARAN. Bai. 

ALAIA MARTIN. Hori ere epe baterako lana izango zen, pentsatzen dut.  

MARIA JESUS BERROTARAN. Orduan gertatu zen, hori esan zidanean bere etxekoek baino gehiago balio nuela, pozik nengoen han lanean. Eta irakurtzen nuen egunero periodikua, eta egun batez ari nintzen irakurtzen, eta jartzen zuen periodikuan: Udarako udaltzain-laguntzaileak. Horrek eman zidan halako gauza bat, esanez: "Ui, ni apuntatu naiteke!" Eta holaxe egin nintzen, apuntatu. Eta plaza lortu nuen. Eta udaltzain izan naiz 35 urte.  

ALAIA MARTIN. Udaltzain izateko, pentsatzen dut, aurkeztu ziren pertsonen artean, emakume ez zirela asko izango, edo bai?  

MARIA JESUS BERROTARAN. Ez. Ez. Bakarra izan nintzen. Izan ginen 54 pertsona, eta 53 gizonezko. Gainera, hau beti oroitzen naiz. Ni Mobilette batean ibiltzen nintzen, eta euria ari zuen. Proba egitera joan behar zutenak, kirola egin behar genuen... Eta bati esan nion: "Aizu, kotxean eramango al nauzu?". Eta esan zidan: "Ez". Eta joan behar izan nuen motoan. Hark ez zuen atera, eta nik bai.  

ALAIA MARTIN. Lanean hasi zinela, pentsatzen dut. Lehenengo kontaktua jendearekin, lehenengo kontaktua uniformearekin. Nola gogoratzen duzu hasiera hura? Bai zu, eta bai jendearen erreakzioa... 

MARIA JESUS BERROTARAN. Ba hasi nintzen ostegun batez, eta igandean jarri ninduten Hondarribiak daukan bidegurutzerik gogorrenean eta gainera, nire zuzendaria eta politiko bat jarri ziren petrilean eserita nik nola egiten nuen begira. Baina haiek ez zekiten ni aspalditik joaten nintzela Donostiara eta irunera ikustera nola lan egiten zuten. Eta orduan,  lehenengo ordu-erdia ez diot inori desiratzen, baina handik aurrera corte de mangas egiten nituen eskuak aldatzen nituenean. Izorrai, izorrai, eta segi! Eta hortik aurrera, ba hor indartu egin nintzen, zergatik bat-batean hor jartzen dizutenean [zaituztenean], ba esaten duzu: "Hau nik aterako dut" . Eta ateratzen duzu. Eta gero, jendearen erreakzioa ba nahiko gogorra izan zen, baina hilabete bat edo hola, e! Gero jada egin dugu labor social (gizarte-lan) pila bat, pila bat. Udaltzainen lana ez da multak jartzea, da jendeari laguntzea. Eta orduan niretzat... Berriz ere egingo nuke lan hori. Gaur egun, orain derrepentean 20 urte banitu lan hori egingo nuke berriz. Oso positiboa izan da.  

ALAIA MARTIN. Zer eman dizu gehien lan horrek?  

MARIA JESUS BERROTARAN. Lan horrek eman dit asetasuna. Zergatik edozein, garai batean, pentsatu ezazu, anbulantziarik ez zen, anbulantzia etortzen zenean minez zegoenari jaisten lagundu.. Pertsona zahar bat etxean bakarrik dago, balkoira atera eta ohera eraman... Nik zer dakit. Ume batzuk igual ez direla eskolara joan, piper egiten dutela, haien kontrola, gurasoekin hitz egin, edo andereñoarekin... Ez dakit. Kristoren harremana duzu herriko jendearekin. Gero, orain, gaur egunean ate bat, giltzak barrenean uzten badituzu deitzen diozu (a)seguruari, baina garai batean geuk irekitzen genituen, eta kotxeak ere bai. Bueno, ez dakit. Nire karakterrarekin (izaerarekin) oso ondo joan da lan hori. Eta oso, oso polita izan da.  

ALAIA MARTIN. Esan duzu lan horretan ez duzula jarraitzen, erretiroa hartu zenuen. Penaz hartu zenuen erretiroa edo gogoa zeneukan denbora gehiago izateko zuretzako?  

MARIA JESUS BERROTARAN. Gogoz hartu nuen erretiroa. Oso gustura nago erretiroan. Baina bai, batzuetan nire lankideei begira egoten naizela gustura ere. Haiei begira, edo haiekin konpartitzen ditut gauzak. Eta bai... Oso, oso... Bi gauzak. Baina orain nire gorputzaren mugekin gogorra egingo  litzaidake lan egitea. Baina gustura nago, baina gustura egingo nuke ere, ondo banengo, gaztea banintz.  

ALAIA MARTIN. Egunerokoa orain nola osatzen duzu, betetzen esatea ez zait gustatzen. Nola osatzen duzu zure egunerokoa? 

MARIA JESUS BERROTARAN. Egunerokoa ba, astean hirutan egiten ditugu 20 kilometro bizikletaz.  Asteazken, ostirala aquagym egiten dut, gimnasia uretan. Kontzertuak Kursaalen, edo zinera... Bidaiatzea gustatzen zait pila bat, eta jubilatu naizenetik ba egin dut... Bost bidaia egin ditut. Egin dut Etiopia, egin dut Sri Lanka, egin dut Txina, egin dut Nepal, egin dut Errusia, eta gero, hemen Europan, ba gauza edo Espainian, gauza txikiak. Eta orduan, oso pozik nago. Ez dakit. Aseta nago, gustura.  

ALAIA MARTIN. Eta hala sumatzen zaizu gainera. Esan dugu elkarrizketaren hasieran, Barrubiak-en hasieran, Puntalen gaudela, Hondarribian, Emekiren elkartean... Elkarte honetan ere baduzu zeresana, Emekin. 

MARIA JESUS BERROTARAN. Ba Emeki izan zan, lanean ari ginela ba jendea hurbiltzen zitzaizun, batez ere emakumea, esanez ba Irunen bai zeudela. Hola. Eta bat-batean, behin, Emakunde etorri zen Hondarrabira hitzaldi bat ematera eta hor ikusi genuen Hondarribian ere bai zela aukera elkarte bat izateko, emakumeek, Hondarrabiko emakumeek izateko topagune bat, leku bat. Eta hor hasi ginen montatzen. Eta hor egin ditut urte batzuk. Gero atseden bat hartu dut. Eta orain berriz ere ari naiz bueltatzen. Eta asko eman dit. Zergatik ikusten dut emakume askok beldurrak dituztela. Nik ere baditut beldurrak, baina besteek igual handiagoak. Eta horiek herritik kanpora ateratzea... Nik kotxea hartzen dut eta banoa Donostiara. Baina asko ez dira... Orduan, hemen topatzen dira, hemen gustura daude, pozik dabiltza. Eta hori da eman didana niri. Niri eman dit poza. Borroka egin duzu? Bai. Ados naiz, baina poza eman dit ere handia. 

ALAIA MARTIN. Elkargune bat daukazue hemen, eta elkar ahalduntzeko eta ondo pasatzeko tarte bat, ez? Ekintzak ere antolatzen direlako. 

MARIA JESUS BERROTARAN. Bai. Bai. Egiten dira kurtso pila bat eta hitzaldiak ere bai, eta Emakumearen Astea... Gauza asko egiten dira. Eta urteetan gauza asko egin ditugu ere. Eta beste elkarteekin pare gaude udaletxean. Eta ez dakit: herrian badaukagu izen bat. Eta gustura.  

ALAIA MARTIN. Eta pentsatzen dut horrelako pertsona bizia izanik, ibili zara lanean, etxean, sukaldean... Ibili zara udaltzain, ibli zara saltsan; kirolaria zara, bidaiaria. Badago zerbait egin ez duzuna eta oraintxe gogo handia daukazuna hasteko edo probatzeko edo?  

MARIA JESUS BERROTARAN. Ez. Momentu honetan egiten ditut gauzak. Gustatuko litzaidake bi edo hiru hilabete pasatzera joatea Hego Amerikara, herri ezberdinetara. Baina laguna, ez dut laguna bilatzen, eta bakarrik joateko gogorik ez daukat orain. Eta orduan normalean bidaietan joaten naiz, bidaia antolatuetan. Gertatzen dena da bidaia antolatuetan nahi badituzu egin, adibidez, nik egingo nituzte Argentina, Peru, Bolivia... Eta orduan, nola... Hori ari naiz pentsatzen, nola lotu hegazkinez bidaia bat bakarra egin, eta han, gero lotu. Hori gustatuko litzaidake. Hori da amets bat. Egingo dudan edo ez? Ez dakit. Baina amets bat da. Bai.  

ALAIA MARTIN. Seguru baietz, zu ikusita. Eta zergatik Hego Amerika?  

MARIA JESUS BERROTARAN. Hego-Amerika. Ez dakit. Niri Etiopiak inpresionatu ninduen. Inpresionatu, baina on, onera. Nola  esplikatuko  nuke? Nire haurtzaroko garaiak ikusi nituen han. Eta jendea ikusten nuen zoriontsu. Eta hemen badaukagu dena, eta ez gaude zoriontsu. Eta hark markatu ninduen, eta orduan nik uste dut Hego Ameriketan hori bilatuko nukeela, hurbiltasun hori jendearengana, beraien etxera joan, han lo egin haiekin... Ez dakit. Hori da halako amets bat bezala. Bai. Baina hori da.  

ALAIA MARTIN. Eta betetzeko daude amets horiek, dudarik gabe. Zoriontasuna aipatu duzu, kontzeptu handi samarra. Baina denok astintzen, kezkatzen edo motibatzen gaituena. Zuretzako, zoriona zer da? Zuk pentsatzen duzunean zoriontasunean, lehenengo burura etortzen zaizkizun hitzak, gauzak, sentsazioak zeintzuk dira?  

MARIA JESUS BERROTARAN. Zoriona ematen du duzunarekin konformatzeak. Eta horrek poza ematen dizu. Besteak, lagundu bai, baina ez pentsatu, gero haiek lagunduko dizutenik, baizik lagundu, gogoa duzulako laguntzeko, eta ez bestetaz preokupatu. Zuk egin, ahal baduzu besteekin sartu gabe, zure bizia. Eta hori, konformatu zaudenarekin. Zergatik badira jende batzuk, dute dena, eta egun guzian daude, gauza txarra balitz dena. Eta informazioa ere irakurtzen baldin baduzu, edo telebistan edo, dena da txarra, txarra, txarra. Nik esaten dut: "Ez ote da gaur farre egiteko zerbait gertatu?" Ez. Orduan hori da. Eta niretzat poza hori da, konformatzea honekin. Gaur zurekin nago: pozik nago.  

ALAIA MARTIN. Baita ni ere. Eta bukatzen joan behar dugu, tamalez. Baina bueno, behintzat grabatuta geratuko da momentu hau zuri eskerrak. Esan duzu zoriona zer den. Antza piska bat daukan galdera desberdin bat. Bizitzan, zuretzako, gaur egun eta prespektiba piska bat edukita, zer den garrantzitsuena. Zuretzako, oinarrizkoa, bizitzan zer da? 

MARIA JESUS BERROTARAN. Osasuna. Osasuna baldin baduzu, beste gauzak lortuko dituzu. Baina osasunik ez baduzu... Ni beti fijatzen naiz, eta igual hau ez nuke esan behar, baina esango dizut. Begira, Rocío Jurado. Bale. Rocío Juradok zuen kristoren dirua eta nahi duzun guztia, baina osasuna galdu zuen, joan zen Ameriketara eta alde guztietara, eta nik beti hura daukat erreferente. Dirua bazeukan, baina gaitz txar bat etorri zitzaion, eta hil. Eta niretzat inportanteena, osasuna. Eta gero lagunak, familia eta gauza horiek denak osatzen dutenak zure poza, ez? Baina hori da oso garrantzitsua niretzako.  

ALAIA MARTIN. Eskerrik asko benetan tarte hau hartu izanagatik, eta Barrubiak aipatuz barrua irekitzeagatik. Eta jarraitu dezazula indar horrekin! 

MARIA JESUS BERROTARAN. Bale. Mila esker, eta jarraitu pozez zu ere. Bai.           

B2
2018-04-05
  • Alaia Martin
21877359
13:17
773