Barrubiak: Miren Zubeldia

Alaia Martin esatariaren eskutik dator Euskadi Irratiko “Barrubiak” saioa. Bizi ibilbideak kontatuko dituzte gonbidatuek. Gai eta herri desberdinetako pertsonak.

Barrubiak izenaren hitz jokoa bi hitzen nahasketatik dator: barrua eta marrubia. Mokadu batean jateko elkarrizketak dira: txikiak, laburrak eta zaporetsuak. Gutiziak.
Barrubiak saioan entzungo diren elkarrizketetan aniztasuna da nagusi.

Saio honetako protagonista: Miren Zubeldia.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ALAIA MARTIN. Elkartu gara bi te berde, elkartu gara Oñatiko Zurrust tabernan, eta nortzuk elkartu gara?  

MIREN ZUBELDIA. Egun on, Miren. Miren naiz, Miren Zubeldia, oñatiarra... 

ALAIA MARTIN. Eta Barrubiak-eko elkarrizketatu izateko arrazoi asko okurritzen zaizkit, baina horretarako hasiko gara hasieratik, ez?, gaztetxotatik. Nolako umea zinen zu? Zer gogoratzen duzu? 

MIREN ZUBELDIA. Ba beti kuriosidadadez betetako ume bat, oso aktiboa, galdera askorekin, eta gelditu ez zen jende, ume hori. 

ALAIA MARTIN. Eta oroitzapen goxoak dauzkazu haurtzaro-garai hartakoak?  

MIREN ZUBELDIA. Bai. 

ALAIA MARTIN. Gero handitzen joaten gara normalean. Eta ikasketaren bitartez bide bat hasten da, eta bide bat egiten dugu. Bide hori nondik egin zenuen? Nola gogoratzen duzu? hau da, trenbidetik atera eta momentu batean, zuk erabakitzeko eduki zenuen momentu horretan, zer erabaki hartu zenituen? 

MIREN ZUBELDIA. Ni, batxilerra bukaketan (bukatzen) nenbilela, duda askorekin. Ba hori, esan dudan moduan, beti izan naiz oso aktiboa, beti gustatu izan zait asko kirola eta beti pentsatu dut nik ba gorputza-hezkuntza edo hasiko nebala (nuela), baina era berean, nire kuriosidade horrekin, galdera, matematika, zientzia, beti asko gustatu jat (zait), eta azkenean erabaki neban (nuen) matematikako bidea hartzea, eta joan nintzen Bilbora Matematikako ikasketak egitera.    

ALAIA MARTIN. Nola gogoratzen dituzu urte haiek? Batetik, Matematika ikasten...  

MIREN ZUBELDIA. Bueno, egi(x)a esan ez neban (nuen) deskonektatu guztiz Oñatitik, zeren hemen be (ere) eskubaloiko taldean jolasten neban (nuen)... Orduan, astero etortzen nintzen Oñatira. Bilboko urteak edo ikasketako urteak ba oso gai, oso oroitzapen ona daukat: ez zen izan batere gogorra niretzat. Hasieratik gustatu jatan be bai (zitzaidan ere bai) karrer(e)a, eta egi(x)a esan, ondo ahal neban (nuen) uztartu nire, ez?, bizitza pertsonalarekin edo.  

ALAIA MARTIN. Matematika esan duzu aukeratu zenuela, baina zaletasun asko zeneuzkala. Matematika jendeak lotzen du normalean oso jende karratuarekin edo, edo guztia kontrolpean eduki behar duenarekin, edo guztiarentzako arrazoi bat daukanarekin edo. Hori da kasua edo? Horren bila jo zenuen edo?  

MIREN ZUBELDIA. Ba begiratu, ez dot (dut) pentsatu inoiz hola. Baina bai egi(x)a da inoiz ez nagoela gustura, ez?, eskolan matematika ikasten zan (zen) era horrekin. Eta beti neukan galdera hori: zergatik? Eta beti gura neban (nuen) ulertu, ez?, arrazoiak eta kontzeptuak. Nondik datorren deribatu bat, integral bat, edo bai. Orduan, igual apur bat bai da, dena gura (nahi) nebala (nuela) kontrolatu. Bai.  

ALAIA MARTIN. Imajinatzen zenuen zeure burua matematikalari bezala lanean, edo zertan imajinatzen zenuen?  

MIREN ZUBELDIA. Ba betidanik gustatu izan jat (zait) asko irakaskuntza. Ba ni Matematika ikastera joan nintzen momentuan neure buruan nahi nebana zan (nuena zen) ba karrer(e)a bukatu eta irakasle-moduan jardungo nebala (nuela).  

ALAIA MARTIN. Eta karrera bukatu zenuen, ezta? Eta gero? 

MIREN ZUBELDIA. Bueno, ba bukatu neban (nuen) karrer(e)a eta akordatzen naiz, azkenengo urtean, ez nabela (nuela) gura bukaketa (bukatzea), eta oraindik galdera gehi(x)ago neukala neure buruan, eta orduan ikasten gura (nahi) neban (nuen) jarraitu, eta ba suertatu zan (zen) auker(e)a doktoradutza bat egiteko, eta ba hor sartu nintzen, master bat ikasten eta doktoradutza-tesi batean.  

ALAIA MARTIN. Zeri buruz egin zenuen?  

MIREN ZUBELDIA. Bueno ba ekuazio baten inguruan egin neban (nuen), expolinguer magnetikoaren ekuazioaren inguruan, ez? Dela apur bat uhin elektromagnetikoak ba propagazi(ñ)oa deskribatzen daben (duen) ekuazi(ñ)o baten inguruan.  

ALAIA MARTIN. Eta hori ere bukatu egin zenuen. Eta hurrengo urratsa?  

MIREN ZUBELDIA. Ba bukatu neban (nuen) tesia... Hor be (ere) bai, tesian, klaseak emoten (ematen) egon nintzen unibertsitatean, eta hor berriz duda (zalantza) asko aber (ea) zer egin, jarraitu, ez jarraitu... Alde batetik, geldiket(e)a gura (nahi) neban (nuen), baina beste alde batetik be (ere) mundu ikerlari...; mundu horrek asko, atrakzi(ñ)o asko (z)eukan niretzat. Baneukan auker(e)a Helsinkira joateko doktoretza-ondoko  kontratu batekin, post-doc bat egitera, eta Helsinkira joan nintzen. 

ALAIA MARTIN. Eta Helsinki nolakoa da? Hutsetik iristen den norbaitentzako, zer, zerk ematen dio arreta hasiera batean?  

MIREN ZUBELDIA. Ba iluna, isila, lasai(x)a eta hotza. 

ALAIA MARTIN. Eta gustatu zitzaizun? 

MIREN ZUBELDIA. Bai, asko. Bueno, aurretik esan behar dot (dut) egon nintzela jada, zeren doktoradutza, dokoradutza egiten nenbilela eduki neban aukerea (nuen aukera) leku askotara bidaiatzeko eta leku askotan estantziak (egonaldiak) egiteko, ez bizitzeko, baina bai, igual egoten nintzen leku batean bi-hiru hilabete, eta Helsinkin doktoradutzan jada lau hilabete egon nintzen. Jada niretzat be (ere) hiri ezagun bat zan (zen), eta jendea be (ere) ezaguketan neban (ezagutzen nuen), eta orduan... Ez, beste goxotasun hori be (ere) niretzat bai zen, ez?, apur bat... Ez zan (zen) derrepente leku ezezagun batera ailegatzera bi urtetarako edo, osea (hots) jada baneukan lehenengo kontaktu hori.  

ALAIA MARTIN. Eta Helsinkitik bueltan?  

MIREN ZUBELDIA. Egi(x)a esan, saiakera asko egin neban (nuen) buelta egiteko. Momentu batean ailegatu jatan (zitzaidan), sentitu neban (nuen) jada nire lekua ez zela Helsinki, eta etxera gura nebala (nuela) bueltatu, baina buelta egiten nintzenean lekuz kanpo sentitzen nintzen, eta orduan berriz egiten neban (nuen) ihes, ez? Joan nintzen lehenengo aldiz Estatu Batuetara. Joan nintzen, gero berriz etorri nintzen, gero 2000an joan nintzen, berriz etorri nintzen... Bueno ba, zaila berriz be (ere) buelta egitea... Gainera, ba, bizi-aldaketa horrekin... Urte asko egin dituzu kanpoan, asko aldatu zara, ba nik be (ere) hor argi neukan ez nebala (nuela) gura hemengo bizitza konbentzionala edo eroan (eraman). Eta ba zaila, buelta egitea zaila izan zan, egi(x)a esan. 

ALAIA MARTIN. Zergatik Estatu Batuak? Eta zergatik India? 

MIREN ZUBELDIA. Bueno, Estatu Batuak, oraindik matematika-eremuan lanean nenbilen eta nire azkenengo auker(e)a-eremua zan, ez? Nire azkenengo urteetan ez nengoen, ez neukan lehenengo motibazi(ñ)o hori, jada apur bat dena zentzua galtzen doa, niretzat, ez? Ez lanagatik, lana asko gustatzen jatan (zitzaidan), baina bai, azkenean mugitzean badagoen konpetentzia eta jendeak zelan hartzen daben (duen) eta... Ba sistem(e)a, azkenean, sistem(e)agatik gehiago...  

Ba juxtu, ba jada dena ixteko nebala (uzteko nuela) urten zan (irten zen) oso proiektu interesante (interesgarri) bat Estatu Batuetan, Cleeveland-en, eta azkenengo auker(e)a emon neban (nuen), fan nintzan (joan nintzen) ba aber proiektu horretan ikusten nintzen, aber (ea) topatu egiten neban (nuen) berriz ere motibazi(ñ)o hori edo ez, eta ez neban (nuen) bueltatu, ez neban (nuen) topatu. Eta orduan jada erabaki neban (nuen) apur bat matematikak itxi (utzi) eta geldi, geldiket(e)a nire bizitz(e)a eta aber (ea) zer gura naben (nuen) egin, eta ordurako jada urte batzuk hasita nengoen yoga-munduan be (ere) bai, eta Indiara joan nintzen, ba yoga gehi(x)ago ikastera, eta apur bat ba sistema honetatik urten (irten) eta beste errealitate batean bizitzera.  

ALAIA MARTIN. Eta gaur egun loturarik badaukazu yogaren munduarekin?  

MIREN ZUBELDIA. Bai. Bai. Orain jada yoga nire bizitzaren parte da, ba orain hor egiten dot (dut) lan be bai (egiten dut lan ere bai) ez? Izatetik ba nire, egi(x)a esan,ez?, birika bat edo, bihurtu da be (ere) bai nire lanbide.  

Bueno ba, orain momentu honetan, Oñatin zentro bat ere eraiki dabe (dute), ongizate-zentro bat, nire lagun batekin, eta bertan eskeinketan dodazan (eskaintzen ditudan) zerbitzuak dira yoga... Nik yogako irakasle-moduan egiten dot (dut) lan, eta bueno, aparte be (ere) daukagu beste metodo bat, k-estrex dena, horko klasea be emoten dot (ere ematen dut), eta bueno ba, zentroa eroan, ez?, dela be (ere) bai lan bat inork ez dabena (duena) ikusten, atzean dagoena. Baina eroan egin behar dela be (ere) bai.  

ALAIA MARTIN. Eta zer da k-estrex hori, esan duzuna?  

MIREN ZUBELDIA. Ba k-extres da hamaka postural bat, apur bat erakusten deutsuna (dizuna), lagunketan deutsuna (laguntzen dizuna) zure inteligentzia korporala garatzen eta kontzientzia korporala hartzen edo. Ba zure gorputzeko tentsioak eta liberatu egiteko, eta apur bat edukazi(ñ)o posturala emoten deutsun (ematen dizun) metodo bat, hamaka bat da berez.  

ALAIA MARTIN. Eta onurak? Zertan egin dezake onura, edo ze onurak?, plural, dauzka. 

MIREN ZUBELDIA. Bueno ba, zure gorputz fisikoa orekatzen laguntzen deutsu (dizu). Aber, berez atzean dagoen ideia apur bat da estira egitea (estiratzea), estiramenduak, ez? Baina, ba kontzientzia korporal horretatik be (ere) bai, eta arnasketa bat lantzen dozun (duzun) momentutik, oreka fisiko eta emozional bat laguntzen, osea, lortzen lagunketan deutsu (laguntzen dizu). Eta ongizate bat. Azkenean guk, gure zentroan  egiten ditugun aktibitate denak dira, do(i)az pertsonaren ongizatera bideratuta.  

ALAIA MARTIN. Zure lekua ez zenuen hemen aurkitzen. Nolabait zure lekua hemen eraikitzeak lagundu dizu, hemen gehiago sustraitzen? Edo zentro hori? Nolatan hartzen da erabakia?: "zentro honetan egin nahi dut lan".    

MIREN ZUBELDIA. Bueno ba, ni bai sentitzen neban (nuen) fuerte hola gura nabela (nuela) bueltatu. Nire zuztarrak hemen dagoz (daude) eta hona gura nebala (nuela) buelta egitea be (ere) bai: famili(x)aren ondoan, gurasoen ondoan gura neban (nuen) egon, lagunak... Etorri nintzen momentuan be (ere) bai, nik yoga, yoga ikasi, ikasten egon naizen momentutik, eta niretzat izan da, ez?, mundu magiko bat, gauza asko aportatu deusdana (didana), eta hasieratik eduki izan dot be bai(dut ere bai) gogo hori konpartit(z)eko, ba nik ikasi dodana (dudana), eta zentroa egiteko erabaki(x)a oso samurra izan zan; zerbait gura neban (nuen) egin, ez?, era batean gura neban (nuen) nik neukan hori zabaldu eta ba izan zan (zen), hola, kafe bat hartzen lagun batekin: "Bueno, zergatik ez dogu (dugu) zabaltzen zentro bat?" Bera be (ere) antzeko egoera batean (z)egoen eta, eta bi(x)on, bi(x)on artean hiru-lau hilabetetan zentroa zabaldu... Egi(x)a esan, ni, guztiz ondo pentsatu barik (gabe), ze apur bat nire entusiasmo horretatik ba, ba egiten.  

Momentu honetan bai da niretzat arrazoi bat hemen egoteko, osea, bai lagunketan deust (laguntzen dit) apur bat gehi(x)eago erroketan (errotzen) herri(x)an... Ez dakit, zentzu bat emoten deutso be bai (ematen dio ere bai)...  

ALAIA MARTIN. Zuk yoga entzuten duzunean, zer etortzen zaizu burura?  

MIREN ZUBELDIA. Ba niretzat yoga da, bueno, zure, zure (zeure) burua hobeto ezaguketako (ezagutzeko) erreminta bat, eta kontzientzia, ez?, konsziente izateko era bat, bai zuregan pasa egiten dabilena, eta zure inguru denean zer dabilen pasa egiten... Ba nik uste dot (dut) yogak gehi(x)en aportatu deudana (didana) izan dela kontzientzia. Kontzientzia, eta errespetua, tolerantzia eta gauzak, gauzak ikusteko beste ikuspuntu bat edo, ez?; flexibilitate, ikuspegi, osea, zure ikuspegi orokor hori edo aldaket(e)a.  

ALAIA MARTIN. Eta Barrubiak elkarrizketa hauetan, normalean, pixka bat transzendental jartzen gara. Eta bueno, bi galdera. Lehenengo, zer proiektu, aurrera begira zer egingo nahiko zenukeen, badaukazun hola zeozer buruan bueltaka... 

MIREN ZUBELDIA. Ez. Bueno ez, ba gustatuko jatan (zitzaidan) proiektu honekin jarraiketa (jarraitzea) ez?, ba apur bat be (ere) bai kontzientzia hori zabalketa (zabaltzea) mundu hobe baten bila joateko, zeren uste dot (dut) hortik hasten dela konsziente izaten behintzat, zeren hor bizi gara itsututa... Bueno, bidaiatzea da nire pasi(ñ)etako bat be (ere) bai, gustatuko jatan jarraiketa (gustatuko zitzaidan jarraitzea) bidaiatzen eta ikasten eta ez?, hazten azkenean...                     

ALAIA MARTIN. Eta bueno, bukatzeko, beti egiten dudan galdera da. Zaila, baina gustatzen zaidana egitea, zuretzako zoriontsua izatea zer den edo nola lortzen den zure iritziz zoriontsu izatea?  

MIREN ZUBELDIA. Ba nire ustez, pertsona zoriontsu izateko bere, zure barruko egia horretatik bizitzen, ez? Zarena ba izaten, lagun denen onarketan (lagun denak onartzen), eta zure egiatik bizitzen, eta ez gezur batetik edo aparientzia batetik.  

ALAIA MARTIN. Ba eskerrik asko, eta jarraitu dezazula zure bidea egiten. Zerbait gehiago gehitu nahi bazenu?  

MIREN ZUBELDIA. Eskerrik asko zue(r)i, eta bueno, hemendik be (ere) bai gura neban (nuen) garbi egitea, ba proiektu hau, ez dodala (dudala) izenik esan be (ere) ez, Hazi ongizate-zentroa dela, Oñatin dagoena, eta bi garela. 

ALAIA MARTIN. Zein da zure kidea?  

MIREN ZUBELDIA. Ainhoa Unamuno. Eta hori, berari hemendik musu handi bat.  

ALAIA MARTIN. Eskerrik asko, eta jarraitu hazten eta hazten laguntzen baita ere.  

MIREN ZUBELDIA. Bale ba, eskerrik asko zue(r)i. 

ALAIA MARTIN. Mila esker.  

B2
2018-04-06
  • Alaia Martin
21860258
12:18
1095