Barrubiak: Zuriñe Solabarrieta
Alaia Martin esatariaren eskutik dator Euskadi Irratiko “Barrubiak” saioa. Bizi ibilbideak kontatuko dituzte gonbidatuek. Gai eta herri desberdinetako pertsonak.
Barrubiak izenaren hitz jokoa bi hitzen nahasketatik dator: barrua eta marrubia. Mokadu batean jateko elkarrizketak dira: txikiak, laburrak eta zaporetsuak. Gutiziak.
Barrubiak saioan entzungo diren elkarrizketetan aniztasuna da nagusi.
Saio honetako protagonista: Zuriñe Solabarrieta.
ALAIA MARTIN. Elkartu gara ilunabar hotz batean. Eta nortzuk elkartu gara. Nor zara zu?
ZURIÑE SOLABARRIETA. Bueno, ni Zuriñe naiz, Zuriñe Solabarrieta eta ondarrutarra naiz. Baina urte asko(a)n Donosti(a)n bizi na(i)z.
ALAIA MARTIN. Donostian bizi zara, baina haurtzaroa, esan bezala, Ondarroan bizitu zenuen. Ze oroitzapen daukazu ume zinenekoa? Nolako umea zinen?
ZURIÑE SOLABARRIETA. Bueno, bai hartzaro(a), klaro, Ondarroan egin neban (nuen). Ba ondo. Ez da(u)kat rekuerdo txarrik, haurtzarokorik. Ba ikastola, eskolan ibili nintzan… Bai akordat(z)e(n) naiz, akordatzen naiz, mojetan ibili nintzan eta hori izan zan piska bat, sufrimendua zen piska bat, eurak, mojak. Baina gero joan nintzan, publikora joan nintzan, eta han gero jada neska-mutilak batzen ginan. Azkenean, mojetan neskagaz (neskekin) bakarrik, eta gero, neska-mutilak batzen, eta ja han 8. maila arte e(g)in neban, eta ondo, ez daukat rekuerdo txarrik. Eta gero ja joan nintzan Mutrikura, hor, ze izen, Formación Profesional (Lanbide Heziketa) egitera, eta hor, ja hormona desberdinekaz (desberdinekin) eta rekuerdo polita da hori. Bai.
ALAIA MARTIN. Lehenengo aldiz Ondarroatik aterata. Pentsatzen dut munduarekin lehenengo kontaktua, ez? Piska bat beste bizimodu bat hasiko zenuela eta askatzen eta zure nortasuna aurkitzen, ez?, izakera…
ZURIÑE SOLABARRIETA. Bai orduan, 12-13 urterekin ba, bai. Ba bai. Asko. Azkene(a)n neska-mutilak, eta gero ja, klaro, 13 urtegaz, ni gainera, gogoa urteteko kalera, eta amak ez eban lagatzen ( ez zuen uzten) eta beti bronkak, bronkak ama(re)kin, eta eskapatzen gen(d)uen Eibarrera, Mutrikura, jai guztietara… Eta akordat(z)en naz, beti kalean nahi egon. Baina klaro, gazte ginan, 14 urte, 15, eta klaro, amak ez deutsu (dizu) lagat(z)en eta beti haserre amarekin, klaro, beti haserretuta. Baina, bueno, azkenean hori dena pasa(t)u e(g)iten da, eta gero 17-18 urte, ba bueno, hortxe, bronka, baina hobeto.
Ba ja 16 urte, 17, ez dakizu, ez dakizu nora jo(a)n, orduan, zer egin… Ez neban nahi ikasi. Eta akordatzen naz pare bat nire lagun, betiko lagunekin hasi ginan kurtsillo bat egiten, eskolako zedozer ikasten, baina hasi ginan jostea, kurtsilloa egiten… Bueno, kurtsilloa ez, ba joaten a(rra)tsaldeetan… ze ez gen(d)uen nahi ikasi, ba, bueno, jostea… Bueno, pare bat urte, edo ez dakit zenbait urte egin genuen, amari egiten geuntsazan (genizkion) gonak, jertseak, txaketak… Azkenean josten ikasi neban, eta oraintxe be (ere) behin edo behin konpontzen dodaz (ditut) gauza batzuk. Azkenean ikasitakoa ikasita da. Eta gero, inprenta batean egin neban lana, 18 urte, 17-18, 18 urterekin inprenta batean, portu(a)n, Ondarruko portuan, aska-aska egin nengoen inprenta bat, goizetan joaten nintzan, eta arratsaldeetan jostera. Eta bueno, piska bat, diru piska bat irabazten neban, eta gero ja, gero ja ez naz akordatzen zer egin neban, baina barai (badakit) gero 25 urterekin, egin eusten (zidaten) entrebista bat optika baterako, Ondarroan, eta hor 25etik 35era egon nintzan optika batean lane(a)n. Urte asko, 10 urte egin neban. Gauza asko ikasten dituzu… Ze hasieran optika bat ez da berdina, denda bat moduan, gauza asko ikasi behar duzu…
Eta 35, 34, burua ja, esaten neban, Ondarroa txikia egiten jat (zait), txikia egiten jat eta nahi neban kanpora urten, eta esaten neban, Donosti(a) edo Bilbo. Eta pentsatu neban: Donostia hobeto, ze plaia dauka. Ondarruk da(u)ka plaia. Eta gu txikitan beti egoten ga(ra), beti egoten ginan plaian. Nire familia guztia, denok hondartzan egon ga(ra) beti, beti. Eta esaten neban: Bilbok ez dauka hondartza(r)ik. Eta bai, lana egongo da, baina nahiago dot Donostia. Hondartza eta itsasoa. Itsasoa ikustea niretzako oso inportantea be bai.
Eta begiratu. Topa(t)u neban lagun bat, beharra, inmobiliaria, eta egin neban urtebete eszedentzia hartu optikan 35 urtegaz, eta joan nintzan Donostiara, joan nintzan lanera. Etorri nintzan. Eta gero egin neban beste entrebista bat optika batean, eta sei hilabete egin neban optika batean, Donostian. Hortik optikatik (optika horretatik), hartu ninduten klinika batean, begiko klinika batean. Ba atendituteko jendea ere bai, eta hor egin neban beste bost urte. Gero laga egin neban, baina 40 urtegaz edo. Beste behar batzuk egiten egon naz, eta orain naz, 5 urte daroat orain lanean “control de plagas”, izurriteak kontroletako (kontrolatzeko) enpresa batean. O sea que, piska bat rekorridu dodaz lan batzuk. Orain behintzat hementxe naz, bihar ez dakit non egongo nazen.
ALAIA MARTIN. Begiak begiko izan dituzu, eta begietan pentsatzen dut orain fijatuko zarela asko, lehen baino gehiago, orain dela urte batzuk baino gehiago. Baina izurriteen kontrolean zabiltza lanean, adibidez, orain, ezta?
ZURIÑE SOLABARRIETA. Bai.
ALAIA MARTIN. Zer da egiten duzuna edo duzuena?
ZURIÑE SOLABARRIETA. Ba bueno, ja bost urte daroat. Eta hori be (ere) ikasi egin behar da. Hasieran izurriteetako kontrola, niretzako da, txino. Orduan ba bueno, azkenean ikasten duzu. Egoten naz bulego batean, papeleoa piska bat, aurrekontuak eta teknikoari, teknikoari esan zer, nora joan behar daben tratamendua egitera, baina bueno, eta denbora asko jarrita. Azkenean, bueno, ez da neure lana, lana, ze niri gehiago gustatzen jat tratua jendeagaz. Beti esaten dot hori. Baina bueno, hor ondo naz, pozik naz. Ordutegi polita daukat, eta bueno ondo naz, eta gainera beharra egin behar dot, eta azkenean, baina bueno. Baina bai botatzen dot faltan jendeagaz gehixeago, tratu gehixeago edukitzea.
ALAIA MARTIN. Ez dakit, lanbiderik edo badaukazun buruan begiz jota.
ZURIÑE SOLABARRIETA. Faltan botatzen dot optikako lana. Niri gustatzen jat, eta da gainera, oso pertsonala da. Azkenean, betaurrekoak dira gauza bat pertsonala. Orduan botatzen dot horixe faltan. Bai gustatuko litzaidake edukitzea hori lana (lan hori). Orain, beste zedozer, ba ez dakit, be (ere) bai egin izan dot tabernetan lana, taberna, gaueko tabernetan eta ibili naz. Baina hori ez dot botatzen hainbeste faltan.
ALAIA MARTIN. Zure egunerokoa nolakoa izaten da?
ZURIÑE SOLABARRIETA. Lanera joan, eta ordutegi ona daukadanetik, eta ez daukadanetik umerik, eta aise, hola errespontsabilitaterik… holako… ba azkenean deportea egiten dot, kirola. Kirola egiten dot, pila bat, ze denborea daukat eta urte askoan egin izan dot kirola. Gaztetatik egin izan dot kirola. Dena, igeri. Igeri egiten neban pila bat. Eta azkenean Donostiara, 13 urte daroat Donostian, eta kirola jarraitu egin dot egiten. Eta benetan esanda, kirolak emon deust (eman dit) aukera handia jendeagaz egoteko, jendea ezagutzeko, eta hortik, ateratzeko lagunak. Kirolak asko emon deust. Batzuetan egiten dot kirola, beste batzuetan egiten dot, padela egiten dot be (ere) bai. Ba 40 urtegaz hasi nintzan padelaz, zedozer egiten dot. Korrikan eta hori ez, ezin dot. Azkenean bizkarra fastidiatzen da. Baina bai, gimnasiako, gimnasioko kirola, ba spining, edo eliptikoarekin, edo piska bat pesak. Ba ja sasoi bategaz, sasoi bat daukagu-eta, zaindu be (ere) egin behar da, baina bai, esan dizut, beti egin izan dot. 49 daukat, baina 40 urtegaz hasi nintzan hemen padelarekin, eta emon deust aukera handia jendea ezagutzeko, asko eta … Esaten dizut, entorno (inguru) desberdina, edo edozein momentutan “goazen afaltzera hara”, eta ez dakit zer. Beti da zedozer, aukera handia emon deust kirolak niri. Ni Donostian jendea ezagutzen dodana, kiroletik ezagutzen dot.
Bai, egunero izaten da, kirola edo lagunekin egotea. Edo be bai paseatzea. Nik hartzen dot, joaten naz Ondarretara eta Ondarretatik igual joaten naz Zurriolara, eta buelta. Ze niri asko gustatzen jata paseatzea, bakarrik joaten naz, kaskoekin edo kasko barik, paisajea ikusteko. Ze Donostiak dauka, paseo guztia, Kontxako paseo guztia, kristoren paisajea. Eta hori ja, horixe ikustearren bakarrik, haraxe, joaten naiz paseatzera. Eta gero, lagunekin asko egoten gara, edo batzen gara. Benetan esanda, azkenean hemen, bakarrik egoneran, nire lagunak dira nire familia. Azkenean, nik ez daukat hemen familiarik; orduan, lagunekin. Orduan, denbora daukadanean, ba lagunekin egoten naz, eta gero, domeka, barikua be bai. Ahal dotenean (dudanean) asko egoten naz.
ALAIA MARTIN. Eta faltan botatzen duzu Ondarroa edo?
ZURIÑE SOLABARRIETA. Bai. Eta ez naz joaten asko, eske, lana eta azkenean, dena ezin leike. Kotxea hartu behar duzu egunero, huelga?? Ba domekan joan nintzan azkenengo, nire urtebetetzea familiagaz ospatzera, eta nire, 3 iloba daukat, anaia batenak. Ba ospatu neban. Baina bai, botatzen dot faltan. Eta gero, gurasoak, ba bai. Ba bai, faltan botatzen dira, eta joaten naz hilean behin edo bi, neguan, gero udan pare bat egun hartzen dot, egunero egoteko, baina bai, botatzen dot, eta lagunak be bai badauzkat. Ba betiko lagunak, betiko koadrilla… Eta beti hartzen dot denboraren bat, arratsaldea, bueno, gaur bisitan noa, lagun batengana, gero joango naz egoena (zegoenarengana); denekin egon nahi egon. Eta bueno, denborak ez deust emoten dena egiten. Baina gustatzen jat egitea, bai. Faltan botatzen dot. Bai, asko.
ALAIA MARTIN. Ez duzu pentsatzen askok ahaztu egiten duela momentu batean lagunekin egote hori?
ZURIÑE SOLABARRIETA. Harreman desberdinak… bai. Orain dira lagun batzuk bidean gelditu direzenak (direnak), ba denok daukagu hori bizitzea, bidean gelditu direzenak, eta beste batzuk ba ordu, zeugaz, badaukat lagun bat, ba igual 13 urte ezagutzen ditudanak, eta atzo bertan egon nintzen beragaz. Zenbat denbora! Hori gozatu egin behar da, bai, hola, landu… Beste batzuk bidean gelditzen dira, eta beste batzuk pika bat igual berriagoak direzenak, gustatzen jat edukitzea lagunak eta zaintzea lagunak. Baina bestela, ondo.
ALAIA MARTIN. Oso pertsona alaia zara, hola ikusita, indar askokoa ez?, energia askokoa. Zein da zure era ba goibelago zaudenean, tristeago zaudenean, zerk pizten zaitu zu?
ZURIÑE SOLABARRIETA. Bakarrik bizi naz, eta egun tristeak badagoz, klaro. Hori landu egin behar da. Egon naz beti pertsonekin alokairuan bizitzen. Orduan, ba bueno… Eta beti daukazu hor zedozer. Baina gero, bakarrik hasten zarenean bizitzen, ba landu egin behar da, eta ikasi egin behar da bizitzen bakarrik. Niri gustatu egiten jat bakarrik egoten, ikasi dudalako. Gustatu egin jat. Bai jendeagaz eta bai bakarrik. Eta triste nagoenean familiaz pentsatzen dot, eta lagunekin: zer daukadan. Eta ni azkenean horregaz ja konformatzen naz: pasako da. Tristezak (tristurak) pasa egin behar dira, aurrera egin behar da. Pentsatzen dot nire familian: nik familia eta lagunak dauzkat, eta horretaz pentsa(tu)ta, pasa egiten da. Eta negar egin behar bada, ba negar egiten dot. Baina bueno, negar egin behar da, ze egun tristeak eduki egin behar ditugu: eske. Pertsonak gara. Baina bueno, ez da, bi egun, egun bat, bi, ea nahiko. Listo. Hala. Aurrera! Bihar ere lagunak, urten piska bat, kirol piska bat, eta paseatzera; listo!
ALAIA MARTIN. Ze amets edo helburu dauzkazu aurrera begira? Badaukazu ilusio handiren bat?
ZURIÑE SOLABARRIETA. Ez daukat gauza handirik be (ere) proiektatzeko. Baina bueno, azkenean, niri pozten nau ba hemendik hiru hilabetera opor txiki batzuk hartuko ditut, lagun bategaz joango naz oporretara. Oraintxe egon naz, opor txiki batzuk hartu ditut, bost egunekoak. Ba hemendik, hemendik ekainera beste opor batzuk… Edo abuztuan, horrexek egiten deust, ba bueno, horixe da. Neuk ez daukat proiektu handirik. Horrek poztasuna emoten du. Baina ni bihar ez dakit non egongo nazen. O sea que, nahiago dot gaurkoa aprobetxa, eta bihar pentsa zer egin behar dodan, eta hemendik bost egunera, ba ikusiko dogu, eta holanxe. Eta azkenean bizitzea egunerokoa be bai. Proiektu txikiak ba bai. Bidaia batzuk ba ondo da, ze azkenean horrek piztu egiten zaitu, baina bestela ez daukat… Día a día (egunean egunekoa) esaten dena. Eta bueno.
ALAIA MARTIN. Ohi dudan galdera bat Barrubietan. Zuriñe, zuretzako, zuretzako bizitzan zer den garrantzitsua edo garrantzitsuena?
ZURIÑE SOLABARRIETA. Zugaz ondo egotea. Ondo egotea, ekilibrio bat edukitzea, emozionala, eta lan bat, lan bat badaukazu ekilibratuta zagoz hor. Emozionalki ez bazara ekilibratuta, ez dozu bizitza onik edukiko. Eta hori niretzako oso garrantzitsua da. Ekilibrio bat zure buruaz eta zeure inguruarekin. Zure inguruagaz ondo egotea.
ALAIA MARTIN. Ba eskerrak eman nahi dizkizut ba Barrubietan barrua azaltzeagatik.
ZURIÑE SOLABARRIETA. Ba bueno, eskerrik asko zeuei.
ALAIA MARTIN. Mila esker zuri.