COVID-19aren izurria argitzen: 2. atala.- Mesederik ez

2. atal honetan, Ana Galarragak azalduko digu zein izan diren Science aldizkariak bere editorialean Donald Trumpi zuzendutako hitzak.

COVID-19 koronabirusaren izurria argitzen Elhuyarren informazio-pilulen bigarren atala da hau.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Ana Galarraga.- Science aldizkaria da munduan prestigio handienetakoa daukanaNaturekin batera, badazientzia-aldizkarien artean. Eta krisi hau hasi zenetikbadanabarmena da zientzia-aldizkariak eta komunitate zientifikoa egiten ari den ahalegina politiketan eragiteko eta behintzatikusten dituzten emaitzak eta ondorioakbadairitsi daitezen eragileetara eta erabaki-guneetara. 

Alderdi horretatikadibidezaipatzekoa da Science aldizkariak bere editorialean Donald Trumpi zuzendutako hitzak. Hain zuzen ere, Donald Trumpekorain arte ez bezalaerabaki du zientzian inbertitzeabaina azkar behar ditu emaitzakEskatzen du txertoa garatzea ja, lehenbailehen eta Scienceerantzun egin dio eta esan dio zientziak ez duela horrela funtzionatzenemaitzak ezin direla berehala eskatu. Bere prozesua behar duela eta gaineraurteetan eta mendeetan egin beharreko lanean oinarritzen dela. Beraz, garbi esan diote “ez eskatu zientziari mesede, inbertitu, bada, aldez aurretik ere sinistu zientzian beste gaietan ere: klima-aldaketan, adibidez, eta gero, bada, etorriko dira emaitzak. Lehenbailehen izan daitezela, hori bai. 

B2
2020-04-02
  • Galarraga , Ana
21800431
01:35
255