Rosetta Tharpe, rock-and-rollaren sortzailea

Rock-and-rolla Elvis Presley-rekin lotzen dute askok, baina haren aurretik aritu ziren beste batzuk: Rosetta Tharpe, aitzindaria izan zen.

Rosetta Tharpe, Sister Rosetta izenez zen ezaguna. Gitarra ederki jotzen zuen, eta haren eragina agerikoa izan zen rock-and-rollaren sorreran. Euskadi Irratiko audioan bere biografia entzun dezakegu.

Rosetta Tharpe. Argazkia, azalekoa eta hau: Argia (CC BY-SA 3.0)


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Igotz Alkorta, esataria. ....urte bete dira aste honetan rock and rollaren sortzailea jaio zela, Ameriketako Estatu Batuetako Arkansasen, bai. Rock-and-rollaren aitzindaria  Arkansasen sortu eta Chicagon hazi zen, Emakume beltza izan zen bere izena, Rosetta Tharpe. Marijo Deogracias.

Miren Narbaiza. Ikusi neban (nuen), interneteko argazki baten bitartez, agertzen zen neska gazte bat halako pankarta handi batekin eta pankartan jartzen zuen rock-and-rolla ez zuela Elvisek asmatu, emakume beltz batek baino, eta hamarkada batzuk lehenago gainera.

Marijo Deogracias, esataria. Sister Rosettaz ari da Miren Narbaiza, MICE izenarekin aritzen den musikaria.  

Miren Narbaiza. Oso, oso txikitatik, itxura denez, erakutsi zuen ba hori, izugarrizko abilezia zuen gitarra jotzeko, eta oker ez banago 6 urte zituela hasi zen ja gitarra aldean zuela amarekin batera elizaz eliza kantuan, eta birak egiten.  

Marijo Deogracias. Sortzez Rossi Atkins; diotenez, Elvis Presleyk izugarri miresten zuen. Bai, orden horretan, Elvisek Rosetta.  

Miren Narbaiza. Esaten dutenagatik, ba hogeita hamar eta berrogeiko hamarraldi haietan musika elizkoiaren ospe handienetakoa lortu zuen musikaria izan omen zen. Gero gainera, Chicagora bizitzera joan zenean ba hiriko, hiri hartako bluesarekin ere harremanetan jarri zen. Eta esaten dutenez, ba bere eragina oso erabakiorra izango zen gero sortuko zen rock-and-rollaren sorreran ere.

Miren Narbaiza. Emakume elizkoia izan zen, eta beraz, ba bere musika ere elizkoia zen. Eta batez ere hortik edaten zuen musika egiten zuen. Hazi bera musikari bezala ere, eta ikasi zuen guztia elizan bertan ikasiko zuen, nahiz eta gero, esaten dugun bezala, kaletik ere asko ikasiko zuen, kaleko musiketatik. Baina bere hitzek etengabe egiten zioten erreferentzia ba Jainkoari eta espiritualitate horri, ez?  

Marijo Deogracias. Jaungoikoa geratzeko etorri delako abesten zigun Sister Rosettak.  

Miren Narbaiza. Sarean dauden bideoetan ere, ba ikusten da nola maiz begiratzen zuen zerura, abesten zuen bitartean, Jainkoari berari begietara begiratuko balio bezala.

Marijo Deogracias. Gospel musikaren izarra izan zen Sister Rosetta, 1945 eta 1960 bitartean.  

Marijo Deogracias. Baina Ameriketako Estatu Batuetako moralitatearen defendatzaileei gehiegizkoa irudituko zitzaien Rosseta Tharperen bizimodua.  

Miren Narbaiza. Elizkoia izan arren, egia da bizitza oso askea bizi izan zuela. Eta nahiz eta hiru bider ezkondu zen, jakina omen zen bera bisexuala zela, eta esate baterako, Marie Knight kantariarekin bikote-harremana izan zuela ere gauza jakina da.  

Marijo Deogracias. Izango da jakina hori, baina baita gitarra elektrikoarekin sortzen ere bikain konpontzen zela ere.  

Mien Narbaiza. Oso ikusgarria da bera Gibson FG gitarra, egiten zituen punteoak eta ikustea, erritmoa nola eramaten zuen edo nola astintzen zuen gitarra, eta esan daiteke gitarrak berak ere nola astintzen zuen.  

Marijo Deogracias. Punteoa diozu, Miren? Ea, entzun dezagun

Marijo Deogracias. Baduelako gitarra elektrikoak zer berezi bat, baietz Miren?

Miren Narbaiza. Badauka halako indar bat gitarra elektrikoak. Gero, gainera, anplifikagailu baten hotsa entzun, beti atzean eszenatokian, eta hori, hori sentitzea, indar edo uhin horiek behintzat, izugarria da niretzako. Eta bai, ez dakit, botere handia ematen duen instrumentu bat da, eta eszenatokian egoteko ere beste, beste modu bat ahalbidetzen du, eta niretzako oso, oso ederra.

Miren Narbaiza. Esan daiteke, berak berez egiten zuena zen rock-and-roll elizkoia, ez? Eta horregatik ere agian ba ez zuela beltz komunitate guztiaren onespena izan. Batzuek bizkarra eman zioten infernuko musika egiten zuela eta abar esanez.  

Marijo Deogracias. Aizue, ba, biba infernua! Entzun dadila infernuko musika! 

B2
2020-03-24
21746308
00:04:42
687