Barrubiak: Josune Aranburu

Alaia Martin esatariaren eskutik dator Euskadi Irratiko “Barrubiak” saioa. Bizi ibilbideak kontatuko dituzte gonbidatuek. Gai eta herri desberdinetako pertsonak.

Barrubiak izenaren hitz jokoa bi hitzen nahasketatik dator: barrua eta marrubia. Mokadu batean jateko elkarrizketak dira: txikiak, laburrak eta zaporetsuak. Gutiziak.
Barrubiak saioan entzungo diren elkarrizketetan aniztasuna da nagusi.

Saio honetako protagonista: Josune Aranburu.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Alaia Martin. Usurbilen elkartu gara gaur…  

Josune Aranburu. Bueno.

Alaia Martin. …eta usurbildarra zara, ezta?

Josune Aranburu. Bai. Usurbildarra. Bueno, Josune Aranburu naiz, 62 urte egingo ditut oraintxe.  

Alaia Martin. Elkartu gara bizitza berezi bat daukazula badakidalako, jakin. Hasiko gara gaztarotik, edo ume zinenetik. Nolako haurtzaroa izan zenuen, ze oroitzapen dauzkazu, oroitzapen goxoak…?

Josune Aranburu. Oroitzapen, oroitzapen goxoak benetan. Benetan izan nintzen, o sea,  ume, ume garaian behintzat oso, oso, oso zoriontsu, benetan. Eskolan ez ezik (ezik): eskola ez zitzaidan batere gustatzen. Bestela, lagun artean eta familian eta hori dena, oso-oso polita izan zen nire haurtzaroa.  

Alaia Martin. Ez dakit, eskola ez zitzaizun gustatzen irakasleak oso zorrotzak zirelako, ezin zenuelako jolastu, edo zer?

Josune Aranburu. Bueno, niri beti gustatu izan zaidalako ba kantatzea, dantza egitea… Ikaste hori ba bueno, ez zitzaidan ondo, ez zitzaidan gustatzen batere. Zerbait egin gendun (genuen), e, ikasi gendun zerbait.  

Alaia Martin. Dudarik ez daukat horretan. Eta kantatzea ere beti gustatu izan zaizu? Nondik datorkizu zaletasun hori?  

Josune Aranburu. Gure etxean beti kantatu izan da. Aita, ama, korukoak ziren, Gabonetako kantak, eta bueno, herri, herriko kanta zaharrak, eta beti kantatu izan ditugu etxean, txiki-txikitatik(an). Nik  zuzendu ere egiten nien, gainera, zenbait kanta. Asko gustatu izan zait niri zuzendari izatea. Afalondoren beti, beti, beti egunero kantatzen gendun familian.

Alaia Martin. Eta oraindik ere mantentzen duzu kantatzeko ohitura hori? Edo badaukazue familian ohitura hori kanturako eta…

Josune Aranburu. Bai. Bai.  

Alaia Martin. …edozein aukera aprobetxatzeko?

Josune Aranburu. Bai. Bai. Lau senide gara eta laurok oraindik ere biltzen gara kantatzen. Bai. Bai. Bai. Afaltzen, afalondoren edo afalaurretik igual, e!

Alaia Martin. Bizitza osoa pasatu duzu Usurbilen?

Josune Aranburu. Eskola-garaikoak, bueno! Hasi ginen, hemen, Usurbilen noski, Parvulitos-en, hemen, mojekin. Eta gero bai,  gero, 9 urterekin, gure aita-amek pentsatu zuten batxilerra egin behar zela. Usurbilen ez zen batxilerrik, orduan joan ginen Donostiara batxilerra egitera, 9 urterekin, eta gainera interna: Villa Belén. Marianistetan ikasi, ikasi nuen, eta batxilerra atera gendun, 17 urte arte behintzat interna hantxe egon ginen ahizpa eta biok.  

Alaia Martin. Eta Donostiako garai hortaz ze oroitzapen daukazu? Usurbildik alde pixka bat badago Donostiara…

Josune Aranburu. Bai.

Alaia Martin. …nahiz eta kilometrotan hainbeste ez egon, eta gainera, beno, interna joanda ez?, aldaketa handia izango zen…

Josune Aranburu. Bai. Bai. Bai.   

Alaia Martin. Ze oroitzapen daukazu?

Josune Aranburu. Ba begira. Lehendabiziko urtea txarra, txarra benetan izan zen, gogorra. Ze nik 9 urterekin oraindik(an) ez nekien ezta, zer, zertara noan hara. O sea: “Ze, ze egiten dut nik hemen”, ez? Eta, noski, aita… Astebete pasatzen gendun, larunbatetan etortzen ginen, igandean berriro joan. Eta bestaldetik,  klaro, gogorra izan zen, ze erdara ere ez gendun gehiegi dominatzen. Orduan, alde batetik ikasketak gustu, gustukoak ez ziren, beste aldetik, erdara ez nuen nik behintzat gehiegi menderatzen, eta gainetik, frantsesa sartu zuten. Eta bueno, “Un cacao maravillado” izan zen hura. Eta beste aldetik, ba aita-amagandik aparte egote hori, kurtso hori, gogorra izan zen niretzat. Baina bueno, hala behar zuen nonbait, eta pasa gendun. Bigarren kurtsotik aurrera ja beterania pixka bat hartzen duzu, eta bueno, ja hobeto. Internak ere dezente ginen, probintziakoak, eta giro ona gendun gure artean. Ondo pasatzen gendun, batez ere hola, jolas-garaian eta afaltzeko orduan, ondoren, koartotan, eta hor ibiltzen ginen jolasten,  ja hasi ginen hobetoxeago, ni behintzat hobetoxeago ja… Baina bai, lehendabiziko kurtsoa,hori gogorra. Oso gogorra egiten zitzaidan, baita ere, klaro, larunbatean etxera etorri, igande-arratsaldean joan beharra. Hor ere ez nuen batere ondo pasatzen. Igande-arratsaldeak ez… Eta oraindik(an) ere igande-arratsalde horietan halako zera sartzen zait… Eta nik uste dut hori daukadala barneratuta.  

Alaia Martin. Igande-arratsaldeak bereziki pozik pasatzea ematen du meritu bat dela, zailtasun bat dela. Gaur egun zer egiten duzu zuk, adibidez,  zure bizitza gaur egun igandetan nolakoa da, zer egiten duzu?

Josune Aranburu. Igandetan segun. Lanean baldin banaiz, ze ospitalean lan egiten dut eta gaueko erreleboan ba zer egiten dut?, siesta galanta lanera joan behar baldin badut. Eta bestela, bueno ba, ba kafe bat hartu, lagunekin egon, edo biloba, bilobekin ibili atzera eta aurrera herrian. Ardo batzuk hartu. Zazpiak aldera edo hola, ya está, horixe,  

Alaia Martin. Ez da modurik txarrena igandea goxatzeko.

Josune Aranburu. Bai.  

Alaia Martin. Eta esan duzu ospitalean ere lan egiten duzula? Zerk bultzatuta?  

Josune Aranburu. Batxilerra bukatu ondoren azterketa pasa nuen, ospitalean lan egin nahi nuen, eta azterketa pasa nuen ba enfermeritza ikasteko. Eta ez nuen aprobatu; orduan gelditu nintzen hor pixka bat zintzilik. Eta nire izeba bat banuen Frantzian lan egiten zuena, Parisen, eta orduan esan zidaten gurasoek, eta izebarekin  aber joango ote nintzen ba Parisa. Parisa. Parisa ere ez, Lille, handik 200 kilometrora gorago, pues  lana, lana egitera. Pues baietz! Ilusioa handia hartu nuen, eta bai, baietz. Hartara nolabait ere urte hori pasa behar zen, eta 17 urterekin ba joan nintzen, Lille, lanera. 7 hilabete egin nituen lanean, jota su portzierto, han ikasi nuen, nik esaten dudan bezala,  garbiketak eta bueno ostalaritzako mundu hori pixka bat zeratu nuen, ikasi nuen eta holaxe 7 hilabete pasa nituen Frantzian. Etorri nintzenean,  ja 18 urterekin, berriro presentatu nintzen enfermeritzako azterketan. Ez nuen gainditu eta orduan esan nuen: “pues  aunque sea auxiliar (ba gutxienez laguntzaile)” bezalaxe hasiko nintzateke, hasiko nintzen lanean. Bueno ba auxiliar bezala 18 urte behar zenituen; ba 18 urterekin ospitalean sartu nintzen, gustura. Oso gustura.

Han egin nituen traumatologian eta medizina internan ere bai, egin nituen bi urte. Eta gero pentsatu nuen, ba akaso, puerikultura egitea ere. Donostian ez zegoen puerikultura kurtsorik eta orduan esan nuen, bueno, ba Bilbora joango naiz. Orduan eszedentzia eskatu nuen eta Bilbora joan nintzen kurtso hori egitea. Kurtso hori bukatu nuen, oso ondo. Eta hasi nintzen Usurbilgo haurtzaindegian lanean. Ondoren, deitu zidaten Lasarteko Landaberri ikastolakoak eta hasi nintzen Landaberrin lanean, bi urte, bi kurtso egin nituen. Eta gero ja handik, 24 urte nituen ja, eta esan nuen, “bueno, un poco de aventura” pentsatu nuen. Orduan ba aukera izan nuen, Venezuelako neska bat ezagutu nuen hemen, Orion, eta pentsatu nuen Venezuelara joatea. Maletak egin nituen eta joan nintzen. Urtarrila 1ean joan nintzen Venezuelara, bere etxera joan nintzen eta bueno, hantxe ibili nintzen Venezuelan atzera eta aurrera nolabait ere. Lan egin behar izan(du) nuen baita ere, noski. Eta 6, 7 hilabete pasa nituen Venezuelan. Ondo. Oso esperientzia polita izan zen hura. Gosea ere pasa nuen pixka bat baina. Baina ondo. Ondo. Oso jende jatorra ezagutu nuen, euskal etxean ere ibili nintzen, baita ere ezagutu nuen. Gainera hori 80, 1980 urtean, bueno, orduan izan zen baita ere ETAko jende asko joan zen harantz(a) eta jende interesantea eta, asko ezagutu nituen. Bertakoak ere bai e, venezolanoak, kolonbianoak, argentinoak… Jende pila bat biltzen da Caracasen: denetik dago, ez? Eta ba, oso jende interesantea ezagutu nuen. Bai.

Alaia Martin. Eta handik honako itzulera nola gogoratzen duzu? Berriz ere deskoloke handia edo…

Josune Aranburu. Bai.

Alaia Martin. Erraz egin zitzaizun edo zergatik itzuli zinen?  

Josune Aranburu. Ba etorri nintzen ba etorri behar nuelako. Ni Honbre, hara ez nintzen ni joan  bertan gelditzeko. Eta bueno, ja tope egin nuenean, esan nuen: “bueno, ja garaia da etxera bueltatzeko”. Gainera,  esango dizut izugarrizko herri-mina sentitzen dela kanpoan zaudenean, e! Herri-mina, etxe-mina, bueno, izugarria. Orduan bueno, pues bueltatu nintzen. Ekaina izango zen, ekaina-uztaila bueltatu nintzen, eta berriro, klaro, lanik gabe gertatu nintzen, eta orduan pentsatu nuen, “bueno, pues eszedentziarekin nola nagoen ospitalean berriro harantz joango naiz”. Eta orduan ba bueno, sarrera berriro ba ospitalera, eta ja geroztik ospitalean nago lanean.

Alaia Martin. Eta beno, bizitza bada bestela ere nahiko abentura. Eta ospitalean ere urte asko eginagatik bizitza asko aldatuko zitzaizun urte hauetan guztietan…

Josune Aranburu. Bai!

Alaia Martin. Familia bat ere badaukazu.

Josune Aranburu. Baita!

Alaia Martin. Hori dena, nola gogoratzen duzu garai hori?

Josune Aranburu. Bueltatu nintzen ospitalera. Handik 3, 4 urtera ezkondu nintzen eta hementxe, Usurbilen, segitzen dugu. Bi seme izan ditut zein baino zein. Bueno, gorabehera batzuk ere pasa ditut tartean, noski. Ezkondu eta handik urtebetera minbizia, bularreko minbizia bilatu zidaten. Eta bueno  hori izan zen, uf, hori bai izan zen oso gogorra. Bilatu zidatenean, minbizia nuela esan zidatenean artean ez nekien ezta haurdun, haurdun  nengoenik ere, eta ekografia bat egin zidaten, eta pentsatzen zuten kimioterapia eta radioterapiarekin hasi eta abar. Eta ekografia bat egin zidaten eta non esaten didaten 7 asteko haurdunaldian nengoela, ez?  

Klaro, alde batetik, minbizia nuela, garai hartan gainera, nik 30 urte izango nituen…  Klaro, gogorra! O sea, gero esan zidatenean derrepente haurdun nengoela, ba ze esango dizut, halako poza hartu nuen, minbizia ere beste, beste maila batera pasa zen, esan nahi dut, o sea… Gogorra zen baina era berean halako poza eman zidaten, baina, klaro, zer egin? Medikuak esan zidan. “Aber, haurdun zaude, ezin dizugu tratamendua eman. Orduan, hiru aukera ematen dizkizugu. 1, abortatu eta radioterapiarekin hasi, edota bularra kendu, eta haurrarekin segi. Edo ezer, ezer egin gabe utzi haurra izan arte”. Haurra izan arte utziz gero, minbiziak ere abaila handia hartzen du.  Beste aldetik, haurraren bila joan ginen, berez ez gendun ba haurra galdu nahi. Orduan, senarra eta biok erabaki  gendun, “begira, bularra kenduko dugu, eta listo. Ea zer gertatzen den”. Orduan medikuak, esan nion medikuari bueno ba, bularra kentzea pentsatu dugula eta berak esaten zidan, “baina beno, aber, gerta liteke bularra kendu eta gero gerta liteke edozer gauza eta haurra ere galtzea, galtzea, eta orduan gelditzen zara ez haurrik eta ez bularrik. Eta ondo pentsatu”. “Ez. Ez. Ez. Haurra izan nahi dugu, aurrera, o sea, niri bularra kendu eta kito”. Orduan 3 hilabeteko haurdunaldian nengoenean, ja koskortuta zegoenean txikia, kirofanora joan nintzen, bularra kendu zidaten ganglioak eta guzti, eta abar, eta gertatu zen den-dena garbi-garbi egotea, bularra; o sea, ez zegoen ezer. Orduan bueno, handik aurrera ez zen beste ezer egin behar, orduan haurdunaldia majo-majo, oso ondo.  

Minbizia nuela esan zidatenetik operatze-bitarte horretan, hiru hilabete tarte horretan, bueno horiek oso gogorrak izan ziren, ze klaro, hasten zara pentsatzen, “nola ote dago txikia?”, batez ere gauean. Gauak izaten ziren. “Beharbada hilko naiz”. Eta beldur horiek denak sartzen zaizkizu. Hiru hilabete horiek izan ziren gogorrak. Orain, gero ja operatu eta esan zidatenean ja garbi nengoela eta ez zela ezer egin behar. Bueno, orduan ja haurdunaldia zoragarria izan nuen. Eta gero gure Isaac etorri zen ba, zesarea izan behar zuela. Bueno, eske nire bizitzan ez dakit zenbat kirofano ja, 13-14. kirofano-aldia edo ez dakit zenbatgarrena daramakidan. Noski, bularrik gabe nengoen, aber, medikuak hasi ziren: “gaztea zara, benga, jarri ezazu bular-protesi bat”. Berriro kirofanora joan nintzen, protesia jarri zidaten, puntuak kendu zizkidatenean protesia kanpora atera zen. Bueno, kendu egin behar zela. Handik bi hilabete batzuetara berriro beste protesi bat jarri behar zela; bueno! Tarte horretan bigarren haurdunaldia. Orduan bueno, hura ere zesarearekin jaioa. Protesi hori jarri zidaten ondoren. Eta hura ere gaizki atera zen. Berriz ere, animatu nintzen berriro. Beste protesi bat jartzea, eta hark bai, hark iraun zidan, iraun zidan 20 bat urte, eta orain dela 4 urte, 5 urte, ez dakit, kontua ere galdu egiten zait, hura kendu egin behar zen, zahartu egin zelako, beste bat jarri zidaten, eta hura ere gaizki atera zen, eta begira, esan nuen: “se acabó, hemen bukatzen da”. Kendu zidaten azkeneko hau. Eta listo. Begira, bere horretan gelditzeko erabakia hartu dut, eta hementxe nago.  

Gero, orain dela 10 urte, 12 urte, izan nuen beste minbizi bat, matrizeko minbizia izan nuen baita ere, eta orduan berriro ere kendu behar izan zidaten dena, dena hustu eta suerte ona ze oso zentratuta zegoen matriza eta bueno, dena, gainerantzeko guztia garbi zegoela. Eta orduan ez zidaten ez tratamendurik eman eta ezer ere, así que halaxe nago…

Alaia Martin. Pozik.  

Josune Aranburu. Pozik, ze begira, azken finean, hainbeste pasatuta gero ere, ba bueno, zortearekin, ez?  Suertea, suerte ona izan dut: bai.

Alaia Martin. Eskerrik asko.  

Josune Aranburu. Bai. Bai. Bai. Zuei. Hurrena ere nahi duzuenean ere hemen nago. 

B2
2017-08-22
  • Alaia Martin
21676919
13:26
521