Barrubiak: Maite Bidarte

Alaia Martin esatariaren eskutik dator Euskadi Irratiko “Barrubiak” saioa. Bizi ibilbideak kontatuko dituzte gonbidatuek. Gai eta herri desberdinetako pertsonak.

Barrubiak izenaren hitz jokoa bi hitzen nahasketatik dator: barrua eta marrubia. Mokadu batean jateko elkarrizketak dira: txikiak, laburrak eta zaporetsuak. Gutiziak.
Barrubiak saioan entzungo diren elkarrizketetan aniztasuna da nagusi.

Saio honetako protagonista: Maite Bidarte.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Alaia Martin. Donostian gaude, Antiguon gaude, baina ez nago antiguotar batekin 

Maite Bidarte. lesakar batekin.  

Alaia Martin. Eta lesakar honek ere badauka izen bat. 

Maite Bidarte. Maite Bidarte. Eta lesakarra naiz baina Donostian bizi naiz. Hemendik urruti. 

Alaia Martin. Lesakan haziko zinela pentsatzen dut. Eta haziera hori, eta hasiera hori, nolakoa izan zen? Nolako umea izan zen Maite, nolakoa izan zinen? 

Maite Bidarte. Ni ez naiz oroitzen hagitz ongi nolakoa nintzen ttikitan. Baina bai amak erraten didala irri aunitz egiten omen nuela. Gero fotoetan eta hola ikusten naiz eta beti, beti nago solasean. Pentsatzen dut anitz solastuko nukeela, eta gero bai oroitzen naiz garai batean egiten nuela negar, aunitz, aunitz, aunitz, baina ni beti… Ni naiz hirutatik ttikiena. Badugu anaia bat, arreba bat (ahizpa) eta ni azkena. Orduan nik erraten dut auto-defentsa. Anaiak jotzen bazidan nik negar, ahizpak ez dakit zer, nik negar. Eta bai. Oroitzen naiz batez ere behin bizilagun batek tinbrea jo zuelako errateko baina zer pasatzen zaio neska honi baina? Teatrera samarra, uste dut.  

 

Gu Lesakan bizi ginen hasieran, hola eraikin batean, lehenengo pisuan, eta gero 7 urte nituenean, Lesakako ferietako egun batean, azaroko hondarrean izango zen, joan ginen etxe berri batera bizitzera. Eta etxe horrek bazuen, eta badu oraindik(an), bakoitzarentzat gela bat eta belardi handi bat eta lur-zakur baten, pastor aleman bat collie-arekin, eta hura eta biok hazi(tu) ginen elkarrekin, ttiki-ttikitatik ekarri genuen etxera. Eta orduan ttikitatik badut oroitzapen hagitz handia. Gainera, hagitz oroitzapena ona dut ere… Bueno, gu Lesakan egiten genuen, bizi ginen, baina ortzirala, lau eta erdiak ailegatu, kotxean sartzen ginen eta joaten ginen Larragara. Nire gurasoak dira Larragakoak. Larraga da da Tafalla-Gares, hor inguruan dagoen herri ttiki bat, eta bai bi aldeko amatxia ditut, aitatxiak ditut horkoak. Eta orduan baditugu lehengusu pila bat. Eta orduan Larragan pasatzen genituen bai asteburuak eta bai uda. Larragan beti egiten zuen  eguraldi ona. Ailegatzen gien Lesakara, eta beti xirimiri eta lainoa. Baina bai, hola orokorrean hagitz oroitzapen onak. Nik uste pixka bat bitxo nintzela.  

Alaia Martin. Ume izan zinen eta, Larragan ere izan zinen ume. Eta han nerabe ere, denok bezala, izango zinen! 

Maite Bidarte. Bai.  

Alaia Martin. Nolako nerabea izan zinen?  

Maite Bidarte. Nik uste dut hiru anaia-arrebetatik txikiena izaki, azalpen gutti. Egiten nuela gogotzen zitzaidana. Hola, isilka-isilka. Hori bai, beti ama hagitz presente, eta aita hagitz presente, eta haiei disgustu handirik ez eman, eta orduan, ttak, gordeka egiten nuen ahal nuen guztia. Eta nik bai pentsatzen dut hagitz nerabezaro luzea izan nuela. Batzuetan erraten dut: ni nolakoa nintzen unibertsitatean eta zer egin nuen unibertsitatean? Eta erraten dut: Ai ama, bai haurra nintzela oraindik unibertsitatean! Eta uste dut heldutu, heldutu edo, ze azkenean ez?,  inseguritate guzi horiek eta joan zitzaizkidan Bartzelonara joan nintzenikan (nintzenean) bizitzera,  hori izan zela karrera bukatu eta gero. Hori da nik sentitzen dudana. Lagunek errango dute: bai zera Maider, zu beti izango zara lotsagabe bat!, baina nik uste dut Bartzelonan erran nuen hau naiz ni, holakoa naiz, eta ya está. 

Alaia Martin. Eta zertara joan zinen Bilbora, zer ikastera? Eta zertara Bartzelonara gero?  

Maite Bidarte. Nik ikasi nuen publizitatea eta harreman publikoak. Egia erran, ez zitzaidan aunitz gustatu. Ez dut uste ez nuenik(an) asmatu, ze komunikazioa eta gustatzen zait aunitz. Adibidez, ez naiz ikusten ez biologian, ez medikuntzan, baina ai, publizitatea bera ez dakit, ai, ai, ai, ai! Beharko zen izan zerbait zabalagoa, komunikazioa bezala. Orduan Bilbora joan nintzen hori ikastera. Karreratik atera nuen hoberena izan zen, dudarik gabe, lagunak, o sea, unibertsitateko lagunak edo: hemendik ilargira joan eta buelta lau aldiz. Eta orduan joan nintzen Erasmusen Dinamarkara (Erasmusekin Danimarkara), Orus izena duen herri batera. Bueno, Dinamarka da penintsula bat eta dauka gero irla bat, hor dagoela Kopenhage , zoragarria dela, denok nahi dugula joan harat. Baina niri tokatu zitzaidan Orusera joatea eta han  bai ikasi nuela komunikazioa. Eta tokatu zitzaigun, nik uste dut, Dinamarkako kazetaritza edo komunikazio-eskola onena. Zen eskola pribatu bat, hantxe gu, mutrikuarrak, Naiara, Uranga eta ni, hantxe derrepente; kristoren eskola ona! Erraten nuena: Zer gara gu hemen? Orduan hartu behar izan genituen ingeleseko klaseak, bla, bla, bla, blaAunitz, aunitz, aunitz ikasi genuen, baina kristoren hotza pasa genuen. Eta ni ja nintzela kurtsoa bukatzera erran nuen, bueno hau ez da posible, orain beroa pasa nahi dut, eta ja egin nuen matrikula Bartzelonarako. Orduan master bat egin nuen zinea, zine-marketigna eta banaketari buruz.   

Alaia Martin. Eta Bartzelonak utzi dizuna eta gaur egun ere geratzen zaizuna Bartzelona entzunda, zer da? 

Maite Bidarte. Jaiki eta ez jakitea zer pasa behar zaizun. Gu Bartzelonan bizi ginen Sants auzoan, bizi ginen Vigur kalean eta gu ginen vigurinak. Eta etxe horretatik pasa(tu) diren guziak dira vigurinak. Vigurinak zer ginen? Babes bat, edozer gauza egiten zenuena, baina edozer, (txalo-hotsak), txalo. Hanka sartu duzula, eta ez duzula? Dena hagitz ongi. Gaur atera zara bestaz (festara) eta bukatu duzula ezagutzen ez duzun ez dakit noren etxean, eta liatu zarela batekin eta bertzearekin ez dakit zer, (txalo-hotsak), txalo, dena hagitz ongi. 

Alaia Martin. Babesa. 

Maite Bidarte. Bai. Bai. Bai. Eta horrek ematen dizu… Zaintza. Hor ere praktikatu genuen eta bizi(tu) genuen zer den zaintzea, zer den familia ez? Ba begira orain probestuko dut eskerrak emateko Usuri, lekeitiarra. Bere aita arrantzalea zen,eta  txipiroiak hartzen zituen, eramaten zituen etxera, Usuren amak sukaldatzen zituen eta MRVz bidaltzen zizkigun Bartzelonara  zuzenean. Eta hori ja izaten zen kristoren besta. Besta bat: Bartzelona zen besta!  

Alaia Martin. Eta bestatik beste kontuetara pasa zinen. Zinea ikasi zenuela, bueno, masterra egin zenuela esan duzu.  

Maite Bidarte. Bai.  

Alaia Martin. Nik ezagutu dut zuk egindako dokumental eder bat karta astralei buruz. Nola iritsi zinen zu karta astralei buruzko interesa izatera edo dokumental hori egitera? 

Bat, Bartzelonan ikaragarri ongi bizi nintzela, hola ahaldundua, enpoderatua… Derrepente deitu zidaten lanerako, Bilbora. Zine-banatzaile batekin, zer egin behar dut, zer egin behar dut, han gelditu Bartzelonan nire lagun eta zorion eta nire zera guztiarekin edo bueltatu lanerako?  Erraten duzu. Ez nekiela zer egin, eta erosi nituen karta batzuk, tarot-eko karta batzuk, total, ez nituela hitzak ere ongi entenditu, baina oroitzen naiz tokatu zitzaidala Salto al vacío, eta erran nuen, Bilbora eta hantxe joan nintzen Bilbora lanera. Eta Bilbon zer pasa zitzaidan? Ba Bilbon irabazten nuela Bartzelonaren laukoitza. Bilbon egiten nituela lan 10-11 ordu. Bilbon ez nuela lagunik. Eta bueno, , lana, lana, lana, eta oroitzen naiz etxean erraten zidatela: baina neska, hau ez da bizia Maite. Hau zer da? Orduan hor egin nuen lan, mutil batekin hasi nintzen, ez? eta, eta derrepente mutil horrekin moztu nuen, lana ere utzi nuen: egin nintzen pixka bat desilusionatu ordura arte kontatu ziguten guztiarekin, ez? Ni mutiko honekin hasi nintzelarik(an) pareta xehatzen nituen. Bagenuen maitasun eta bagenuen poztasun guzti horrekin eta. Lana eta, oroitzen naiz goizak zirela ernatu eta erran: berriz ere? Gaur ere lanera? Gaur ere hau?. Erran dut:  Gaur ere ez dut arrazoirik altxatzeko ohatzetik. Eta orduan pixka bat bajoia eman zidan. Eta gero ere bai etxeko rolak, ez? Zu beti izan zara etxean rol bat izan duena, beti hala ibili, eta derrepente gaizki zaude. Eta hori ere asumitu beharra duzu, eta familiako bertzeek ere: Joder, Maite, beti hain alai, beti hain autonomo, beti nahi duena egiten  Pues, orain derrepenteEta orduan ba nire krisi horretan erran nuen: bueno, ni ezin naiz izan mundu honetan hola gaizki, galdua, eta hola gorabeheraka dagoena. Nor egon behar da ni bezain gaizki? Orduan ba pentsatzen baduzu razionalki, edo ez dakit, emozio… ez da hain erraza!  Gure amak jaio ginelarik egin zigun seme-alaboi karta astral bat. Karta astrala da: jartzen duzu noiz jaio zaren, non, ze ordutan, eta omen hola daudela izarrak eta izar horiek erraten dute zu izan behar zarela halakoa edo behintzat bizi-ziklo batzuk bizi behar dituzula. 

Nire ondoan, denboratik hain hurbil jaio zena, karta, karta astrala igual izango du, eta ni bezain izorratua egongo da, eta orduan egingo dit entenditu, eta errango dit pues bueno, Maite,  lasai, Maite, pasatzen da  , edo Maite, lasai, ni hola nago, edo behintzat ez zara mundu mundial honetan bakarra hola dagoena. Eta hola hasi zen nire buruan karta astrala: hori zen nire esperantza. Pentsatzea bertze norbait ni bezain izorratua zegoela eta bertze norbaitek entendituko zituela nire gora, gorabehera guztiak. Eta orduan, mutilak utzi ninduenean, Donostian bizi nintzen. Eta zer egiten duzu, pues, holako bihotz-min bati aurrera egiteko? Bakoitzak bere estrategiak ditu. Nik egin nuen Donostia Kulturan baziren kurtso guztietan apuntatu. Bertzeak bertze apuntatu nintzen Larrotxene eskolako dokumental-ikastaro batean. Ba erran ziguten. Ba ekarri dokumental bat egiteko ideia bat. Klaro, orduan erran nuen: karta astrala hemen dago.  Eta aparte, orain hasten bazara pentsatzen, igual pixka bat kuriositatea edo duzu, ez?: nor jaio zen nire ospitalean? Ba zen hor neska edo mutiko bat nire ondoan,ez?,  nola joango zitzaion bizia edo zer, zer egingo du edo? Ze?. Eta horrek bultzatuta hasi nintzen ja karta astralari tiraka, baina egia da dokumentala egiteko, ikastaro hori hagitz inportantea izan zela.  

Alaia Martin. Gaur egun alineatuagoak dauzkazu izarrak edo astroak, edo sateliteak, edo alineatuago sumatzen duzu zeure burua edo? Krisi horiei edo garai horiei buruz zer ikuspegi daukazu?  

Maite Bidarte. Jo, nik orain begiratzen dut gibelera eta pues hori, erran dizudana, ze haurra edo zer nerabea edo ze! Uste dut pasa behar direla krisiak. Ez baduzu pasatzen, seinale txarra. Niri aunitz gustatzen zait jende horri, erraten duzu: zer moduz zaude?, izorratuta nago. Bien! Bien! Hala delako. Hemen ez da dena ze ongi, ze polita… Gainera, batzuetan kontatzen dizute, eta erraten duzu: ez dizut sinesten. Ez da posible. Orduan jende hori, kontatzen duena ze ongi edo ze gaizki, edo begira, hau pasatzen zait edo. Gustatzen zait aunitz ze iruditzen zait dela, dela gardena. Eta ze ikasi dut nik guzi honetaz? Ba hurrengoa heldu denean ikusiko dutela etortzen eta ja, regate bat egingo dut edo, ez dakit. Gero, erran beharra da, karta astrala egiten nuen bitartean ere psikologa zoragarri bat ezagutu nuela eta batzuetan hor badago, jendea hagitz ezkorra da: zertarako psikologoa, zertarako ez dakit zer? Bueno, ni naiz, Amaia zuen izena nire psikologoak eta hagitz-hagitz fana naiz. Ez dakit zenbat denbora egon nintzen. Eta ez uste hor  kristoren iraultza egin zuenik nirekin. Ikasi dudan, ikasi nuen bakarra, eta nire ustez, oinarrizkoa, eta bizi guzirako balioko didana da ez dela… berak erraten zidan: bueno, normala da, ez da, ez da deus pasatzen, onartu. Batez ere berak , ez zara mundu makar hau pasatzen duena. O sea, lasai egon, kendu garrantzia, eta kendu batez ere kulpa, kulpa, kulpa. Hori ikasi nuen berarekin, eta orduan ja, kulpa kentzen baduzu, ja lan-erdiak eginak dituzu. 

Karta astrala hasi ginenean (genuenean) lagun batzuek ja erraten zuten: baina ze erokeria da edo hori? Edo Maite, nola ??? . Eta aunitz, aunitz, aunitz, aunitz kosta zitzaidan egitea. Bidean Koldo, nire pisukide zena eta zuzendari, kamera-lanetan ere egon zenarekin,  kristoren eztabaidak izan genituen: hau bai, hau ez, ez dakit zer. Eta azkenean bi urte eta gero bukatu genuen eta jarri genuen Antzoki Zaharrean. Joan ziren nire gurasoak, joan ziren… anaia ere etorri, etorri zen, ahizpak ezin zuen. Eta lagun pila bat. Eta gustatu zitzaien. Horrek ematen dizun satisfazioa! Ez gustatzeagatik, baizik egin duzulako zerbait behin arratsalde batez gogotu zitzaizuna, ez dagoela ez bide-orri baten idatzia, zuk erabili duzu zure denbora hori bukatzeko, eta horrek ematen du kristoren satisfazioa, ez? Ze denek espero dute gauza, zerbait zutaz, ez?: ikastea, lana, ez dakit zer. Orduan egitea zerbait inori, inongo kurrikulumean, bide-orrian ez dena heldu, horrek ematen du kristoren poza. 

Alaia Martin. Bukatzeko, eta esan behar bazenio zerbait krisian dagoen norbaiti, oraintxe bertan? Ba adibidez, zuk esaten duzu, 30en bueltan izan zenuen krisi hori…  

Maite Bidarte. Zerbait, aholku praktiko bat. Bat, denborarekin dena pasatzen da, beraz, pentsatu nola pasako duzun denbora hori: etxean, bakarrik, mugikorrarekin, behin eta berriz zeure arazoari bueltak ematen ez duzu deus egiten. Inbertitu denbora hori, ze denbora behar da bai ala bai, bertze zerbaitetan. 

Alaia Martin. Mila-mila esker, Maite. 

Maite Bidarte. Ez da deus. Mila esker zuri.         

B2
2017-08-19
  • Alaia Martin
21676833
12:12
612