Barrubiak: Leire Aranburu

Alaia Martin esatariaren eskutik dator Euskadi Irratiko “Barrubiak” saioa. Bizi ibilbideak kontatuko dituzte gonbidatuek. Gai eta herri desberdinetako pertsonak.

Barrubiak izenaren hitz jokoa bi hitzen nahasketatik dator: barrua eta marrubia. Mokadu batean jateko elkarrizketak dira: txikiak, laburrak eta zaporetsuak. Gutiziak.
Barrubiak saioan entzungo diren elkarrizketetan aniztasuna da nagusi.

Saio honetako protagonista: Leire Aranburu.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Alaia Martin. Donostiako trenbide batean aldamenean elkartu gara. Nor zara? Eta nolakoa zarela esango zenioke entzuten ari denari?  

Leire Aranburu. Ba saiatzen dena ez?, mundu guzia bezala, zera, zeozer lortu nahi duenean ba esfortzua egiten duena, ba horixe, lortzeko. Leire Aranburu naiz, Irungoa, baina Bergaran hartu naute adopzioan.  

Alaia Martin. Bergarara joan bazara izango duzu arrazoiren bat. 

Leire Aranburu. Lanagatik mugitu naiz Bergararantz. Ze, bueno, HUHEZI fakultatean nabil arte hezkuntzako klase batzuk ematen. 

Alaia Martin. Erraza izan zaizu Bergararako pausu hori ematea Irundik?  

Leire Aranburu. Ba bai, egia esan, bai. Beti daukazu buruan etxean nola egongo diren eta hola, baina bueno, azkenean erraza egin zait. Ze ondoan e, jende naturala eduki dut, babestu didatena momentu askotan. Ba pisu-kideak eta oraintxe, orain egindako lagunak eta, egia esan, horrek erraztu egin du asuntoa. 

Alaia Martin. Hasiko gara pixka bat hasieratik. Irundarra zara. Nolako umea izan zara Irunen?  

Leire Aranburu. Mugitua esango nuke. Ez dakit, gauza ezberdinak probatzea gustatzen zaizkiona.  

Alaia Martin. Ikasketak han bukatuko zenituen, Oinarrizko Ikasketak, Irunen. Eta gero, zer ikasi zenuen? 

Leire Aranburu. Lehen Hezkuntzako gradua egin nuen HUHEZIn, Eskoriatzako HUHEZI fakultatean, Lehen Hezkuntzako gradua, atzerriko hizkuntzako ibilbidetik. Baina bueno, azkenean biziak buelta asko ematen dituenez, deskubritzen joaten zara gauzak, probatzen duzun hori gustatzen baldin bazaizu, geratu egiten zara… 

Alaia Martin. Eta zergatik Lehen Hezkuntza eta ez Haur Hezkuntza edo astronomia, edo zoologia, edo… 

Leire Aranburu. Betidanik eduki dut hor, ba ez dakit, hezkuntzarekiko kezka bat edo, batxilergoan, batez ere kontzienteagoa zarenean, hori ez dela ikastea…  Edo gauzak beste modu batean egin litezkeela pentsatzen hasten zara, aukera ona iruditu zitzaidan ba Eskoriatzara joatea ikastea, haurrak ere bai, ba 6-12 urteko etapa hori oso, bueno, etapa guztiak direla garrantzitsuak, ez?, baina bueno ni hor sentitzen naiz gustuen.  

Alaia Martin. Irakasle bezala ikuspegi asko ezagutuko zenituen zure ikasketetan. Eta esperientziak ere zeozer irakatsiko zizun. Zuretzako, haurren heziketaren kasuan, zer da garrantzitsua, edo zer ez da egin behar?; agian errazagoa da 

Leire Aranburu. Garrantzitsuena ba uztea egiten, ez? Ez dakit; nahi baditugu haur beren erabakiak hartzen dakitenak hezi, ez?, beraien pentsamendua propioa edukiko dutenak, hezi. Ba azkenean da uztea egiten eta laguntzea bidean, noski, baina batez ere, uztea. 

Alaia Martin. Uztearen bidetik baten heren batek esango lizuke: bai, baina, disziplina behar dute haurrek. 

Leire Aranburu. Bueno, ikuspegi ezberdinak dira. Haurrek esperientziatik ikasten dute, eta azkenean, bizipenetatik, ez? Utzi beraiei bizitzen, utzi pixka bat askatasun horretan gozatzen eta ikasiko dute.  

Alaia Martin. Askatasuna aipatu duzu zuk, eta askatasuna gai zabala da. Niri askatasuna iruditzen zaidana behar bada zuri ez zaizu askatasuna irudituko. Zer askatasun-mota daukazu buruan, edo zerk mugatzen die askatasuna? 

Leire Aranburu. Bueno, azkenean helduek mugatzen diete askatasun hori ez?, ze azkenean helduen ikuspuntutik(an) egiten ditugu gauza guztiak eta saiatzen gara haurren mundu horretan gure perspektiba hori sartzen, utzi beharrean beraiei esperimentatzen, edo probatzen, edo… 

Alaia Martin. Hezkuntzan, adibidez, irakasten den zerbait da, hau da, bultzatzen den zerbait da? Edo kontrakoa, moldeak ipintzen ditugu?  

Leire Aranburu. Bueno, badago denetarik, ez?, esango nuke. Ez dakit, orain bai saiatzen ari direla eskola batzuetan, ba batez ere haur-hezkuntzan ba haurrei espazioan, balore ezberdinak ematen, ba esperimentatzen uzten, ez? Eta nik uste badaudela hola, perla batzuk hortik. 

Alaia Martin. Askatasuna,adibidez, landu dezakegu gure gauzak egunerokoan egiteko moduan. Pixka bat, trenbide ondoan gaudenez, trenbidetik ateratzeko daukagun askatasunaren arabera. Zuk trenbide hori jarraitzen duzu normalean egunerokoan, uste duzu trenbide horretan zoazela edo saiatzen zara pixka bat bide desberdinak hartzen edo trenbide estuagoak aukeratzen? 

Leire Aranburu. Bueno ba, ni saiatzen naiz hori, probatzen., ez? Igual bai ateratzen, baina bueno, dagoena ere ikusten, edo ez dakit. Eta libre izango zara zuk erabakitzen duzunean zer egin nahi duzun eta zer ez duzun egin nahi, ez? Orduan, zure erabakia baldin bada trenbide zera hori jarraitzea, ba bueno, oso ondo. Libre izango zara.  

Alaia Martin. Laguntasun-harremanak ematen du beti libreagoak direla edo, hor ez dela sortzen hainbesteko menpekotasun-harremanik edo… 

Leire Aranburu. Eta askotan ba hori, botere-harremanekin eta askotan nola lagun batek lidergo hori daukan, ez?, eta nola besteok jarraitzen diogun edo, bai, noski gertatzen dela, eta asko mugatzen zaituela askotan ez? Edo nahi izatea zure lagunaren iguala, zu zarenean zaren  bezalakoa, edo ez dakit.  

Alaia Martin. Zuri horrelakoetan zer rol hartzea gustatzen zaizu edo zer rol hartzen duzu nahi gabe? Ze batzuetan konturatzen gara rol bat hartzen dugula, eta hori desaktibatzen saiatzen gara, baina ..  

Leire Aranburu. Bueno, nik uste dut denetik pasa naizela, edo ez dakit. Oraintxe bertan ni saiatzen naiz nirea egiten eta, ze bestela, ez dakit, ez naiz ni izango, ez?  

Alaia Martin. Harremanetan ere eredu asko egonagatik, badira eskema batzuen barruko harremanak normalean. Askatasunaren gaiak horrelako bertigo pixka bat ematen digu normalean edo. Edo kudeatzen zaila egiten zaigu hainbeste askatasun.  

Leire Aranburu. Nik uste bai(etz), probatzea da, baina gero ez baldin bazara eroso sentitzen gauza batekin edo bestearekin, edo ez dakit, azkenean, bikote-harremanean nahiz eta erlazio itxi bat izan zu gustura sentitzen baldin bazara eta zu izaten jarraitzen baduzu eta zu arazoekin joaten baldin bazara, zu azkenean aske izango zara, ez?, ez dakit, iruditzen zait. 

Alaia Martin. Eta hala ez baldin bada, hau da, sentitzen baduzu bikote-egitura horrek mugatzen zaituela edo zure zatia preso hartzen duela… 

Leire Aranburu. Ba utzi. Utzi. 

Alaia Martin. Eta beste bideak?  

Leire Aranburu. Ba hitz egitea, noski! Bai. Bai. Hitz egitea, mahai gainean jartzea gertatzen dena, ez dena gertatzen, eta konpontzen saiatzea. Bai. Bai. Ba hori, garrantzitsuena uste dut dela seguru egotea zeure buruarekin, zure bikotearekin (bikotekidearekin) eroso sentitzea eta ez dakit, eman behar zaion garrantzia ematea gauzei, eta aurrera egitea, ez? 

Alaia Martin. Askatasuna entzuten duzunean zuri zer etortzen zaizu burura, zer gauza, ze kontu? 

Leire Aranburu. Bueno, lehenengo gauza bat izango litzateke igual kaleetan ikusten ditugun pintada horiek, askatasuna edo askatu eta hemen, gure herrian, askotan ikusi behar izan ditugunak, eta gero, beste alde batetik, oraintxe, askatasuna lotzen dut sorkuntzarekin zuzenean, ez? Oraintxe hasi gara Bergaran fanzine bat sortzen, bueno, atera dugu lehenengo alea, Turtukiña fanzinea izena du. Eta adibidez, gaur egun horrek ematen dit niri askatasuna, ez? O sea, nahi dudana sortzea, nahi dudan gaiaren inguruan, pentsatzeko, hausnartzeko, eta hor sentitzen naiz ni libre. Collage-ak egiten ditut, beste neska batzuek idatzi egiten dute… Zuk nahi duzuna egin dezakezu fanzinean bertan, ez?, eta horixe, ni horretara dedikatzen naiz.  

Alaia Martin. Hainbat gauza, hainbat kolore ikusi ditut. Testuak, hitzak, collage-ak esan duzun bezala, argazkiak… Denek badaukate zerbait, hari bat, komuna? 

Leire Aranburu. Bueno, hari komuna izango litzateke denok emakumeak garela eta, azkenean, bakoitzaren esperientziatik atera diren sorkuntzak dira, baina, bueno, lotzen gaituen haria hori izango zen…  

Alaia Martin. Emakumeek, normalean, askatasunaren bila dagoen bide horretan oztopo gehiago izaten dituztela esango zenuke, edo?  

Leire Aranburu. Bai. Bai. Noski, eta gainera, juxtu fanzineen mundu hau oso, oso, oso gizonena dela esan daiteke eta bueno, guk edukitzea gure espazio bat, ez? ze azkenean fanzinea izatea da testuinguru bat ba guk sortzeko gure perspektibatik… 

Alaia Martin. Eta formatua beti antzekoa da? Nolakoa da? Deskribatu behar baldin bazenu estetikoki, esan nahi dut, kanpotik? 

Leire Aranburu. Bueno, estetikoki niri oso polita iruditzen zait. Koloretan dago, papera, errebistako, aldizkarietako paper-antzekoa da… 

Alaia Martin. Lehenengo alea denez, hasieran “Kaixo!!!” bat dauka, hiru harridura-ikurrekin, indartsu hasten dena, eta testutxo txiki bat… 

Leire Aranburu. Andrea andrea denak belaunak junto, eta turtukiña tapauta. Gu belaunak zabaltzera gatoz, turtukiña erakustera, ikutzen sentitzen delako, egiten dugu paperean. Espazio propioa, konpartitua eta konektatua. Betaurreko moreekin. Irakurri. Gozatu. Plazera gurea da. 

Alaia Martin. Ederra. Hemen ikusten dut, adibidez, negarti baten, kantu baten aipamena, hau da, lloronarena, Chavela Vargas-ena… Collage hauek zureak dira? 

Leire Aranburu. Ez. Ez. Hauek fanzineko neskak gara; nola lehenengo alea zen, eta iruditu zitzaigun agertu behar ginela, ez? baina bueno, agertu, ikusten duzun bezala… Guk, bakoitzak bere izena asmatu egin dugu ere bai, ezizen bat daukagu bakoitzak, pixka bat anonimo, anonimato horretan lan egitea errazago izaten delako askotan. Edo ez dakit. 

Alaia Martin. Zurea esango diguzu edo sekretua da? 

Leire Aranburu. Ez. Sekretua da.  

Alaia Martin. Sekretua da.  

Leire Aranburu. Aber asmatzen duzun. 

Alaia Martin. Hemen, adibidez, zapi batekin estalita dauka partaide batek aurpegia, beste batek buruko estalki osoa dauka, galde-ikur askoko emakume bat ere ikusten dugu, hain juxtu bi orrien arteko mugak apurtzen duen pertsona bat ere bai erlijioaz hizketan, takoiak altxata eta argia dariela dagoen emakume bat, begiak eskuetan dauzkan beste norbait… Hemen ikusten dut dantza debekatua, baina debekatuari de-kenduta, hau da, bekatua, eta bestelako txakurkeriak izeneko artikulu bat ere bada 

Leire Aranburu. Bueno, artikulu hau oso interesgarria da. Kide batek egin zuen. Ba hori, gehienbat komentatuz nola orain dela 100 urte agarraoa debekatzeko erabiltzen zen diskurtso antzekoa erabiltzen den gaur egun, reggaeton-ari kontra egiteko, edo bueno… eta bueno, irakurtzen baduzue, benetan, gustatuko zaizue seguru aski. Bueno, edo ez.  

Alaia Martin. Edo ezerako aukera ere ondo dago. 

Leire Aranburu. Hori da.  

Alaia Martin. Eta zuri gustatzen zaizu reggaetona? 

Leire Aranburu. Bai. Niri bai. Aldarrikatzailea denean batez ere, bai. 

Alaia Martin. Badago talderik, bereziki gustatzen zaizunik? 

Leire. Azkenaldi honetan, adibidez, Tremenda jauria hola, sona asko hartzen ari da aparte, baina bai, gustatzen zait eta bai Chocolate remix eta bueno, entzuteko dira.  

Alaia Martin. Poemak ere badauzkazue, beraz; argazkiak ere oso ederrak… 

Leire Aranburu. Juxtu korapiloen hau kolaborazio bat da… Eta guk fanzinean ere bai nahi duguna da izatea toki bat sartu eta irten ahal zarena. Orduan ba, edozeinek edozein modutara kolaboratu nahi badu, bai ba hori, poesia bat eginez, edo irudiak sortuz edo beste edozer, buruan daukana eginez, bai, oso ongi etorria izango dela… 

Alaia Martin. Azaltzen da baita ere garbi ikusten ez den zerbait, baina azal baten antzeko lur bat ikusten da nolabait, eta ur-tantak, ezta? Badauka hola, hari sugerente bat, sotil bat, etengabe, fanzineak, ez?  

Leire Aranburu. Bai. Bai. Hori bai. Bai. Oso-oso sutilak gara, egia esan. 

Alaia Martin. Gero umorerako ere badago tartea. Hemen ikusten dira emakume batzuk barrez lehertzen, eta galdera bat airean, ez? 

Leire Aranburu. Hori da. Ea behar dudana zu zaren ez? Lehen hitz egin duguna, harremanekin lotuta, igual. 

Alaia Martin. Hau da, pixka bat objektu izatetik subjektu izaterako pausua dago aldizkari hau egitearen ideian edo… 

Leire Aranburu. Bai. Bai. Bai. Bai. Argi eta garbi. Nik uste dut baietz. 

Alaia Martin. Ikusi ditugu alu-diseinu desberdinak ere badaudela hemen. Bai? Chavela aipatu dugu… Hau bertso bat da?   

Leire Aranburu Bai. Bertso bat da. Beste kide batek sortu zuen beste gai baten harira, eta bueno… 

Alaia Martin. Aldizkaria, zure baimenarekin poltsan hartuko dut. Opari bezala oso gustura irakurriko dut.  

Leire Aranburu. Bai. 

Alaia Martin. Esan didazu irundarra zarela, Bergaran bizi zarela gaur egun. Ikasi zenuela Lehen Hezkuntza, eta master bat egin duzula ere jakin, badakit.  

Leire Aranburu. Bai. Hori da. Unibertsitatean lanean hasi baino lehenago ba ikerketako master bat egin nuen Euskal Herriko Unibertsitatean… 

Alaia Martin. Eta artearen eta hezkuntzaren artean ze lotura egon daiteke? 

Leire Aranburu. Ze, zerikusia daukate bai, denean. Azkenean arteak ematen dizuna da hezkuntza ulertzeko beste perspektiba bat.  

Alaia Martin. Eta perspektiba hori aplikatzeko, sistema osoa aldatu beharko litzateke, hezkuntza-sistema osoa, edo norberak egin ditzake bere ahaleginak?  

Leire Aranburu. Ez. Nik sinisten dut norberak egin ditzakeela bere ahaleginak eta lortu dezakegula, ez? Ezin dugu espero, ezta ere, egun batetik bestera mundu guztia aldatzea, sistema guztia aldatzea, baina bakoitzak bere neurrian eragiten baldin badu, hori ja ikaragarria da, ez? 

Alaia Martin. Eta HUEZIN zabiltza irakasle. Nola trebatzen dituzu zuk zure ikasleak horretarako? 

Leire Aranburu. Beraiei jartzea ez?, tesitura horretan edo ba hori, askatasun hori ematea beraien erabaki propioak hartzeko… Ba hori, proiektu bat egin behar dute, adibidez, eta proiektu horretan beraiek erabakitzen dute norabidea, gaia, ez? Eta ba hori. Gogorra izaten da, ze askotan ez dakigu zeintzuk diren gure beharrak, zeintzuk diren gure gogoak… Bueno ba gu hori predikatzen baldin bagoaz, igual lehenengo bizi(tu) egin beharko dugu ez?, gero inplantatu ahal izateko.  

Alaia Martin. Eta nola da posible, eta askotan gertatzen dela uste dut, e?, nola da posible guk ez jakitea guk zer nahi dugun edo zer behar dugun? 

Leire Aranburu. Ez garelako gure buruagan pentsatzen jartzen, beti gaudelako entretenituta edo beti gaudelako besteengatik gauzak egiten edo beti daudelako ez dakit… Ez dugu gugan pentsatzen. Nik uste dut horregatik dela. 

Alaia Martin. HUEZIN klaseak ematen ari zara. Zer egiten ikusten duzu zeure burua hemendik denboratxo batera?  

Leire Aranburu. Ez dakit. Ez dakit. Ez dakit non egongo naizen. Baina bueno, oraingoz badauzkat bizitzeko gogoak, gauzak egiteko gogoak, ikasteko gogoak, eta bueno, ni momentuan saiatuko naiz gauza horiei erantzuten eta aber zer pasatzen den. Ez dakit.  

Alaia Martin. Badakit galdera zaila dela, baina bueno, hortxe utziko dizut. Jendeari bizitzaz gozatzeko edo bizitzeko emango zeniokeen aholku bat edo zuk buruan izaten duzuna egoera zailenetan…  

Leire Aranburu. Badago Evaristoren liburuan esaldi bat esaten duena que la alegría de hoy no vale para mañana. Orduan ba, saiatu gaur aprobetxatzen gaurko alaitasuna, eta biharkoari berriz heldu.  

Alaia Martin. Eskerrik asko, Leire. 

Leire Aranburu. Bai. Zuri, Alaia.  

B2
2017-08-14
  • Alaia Martin
21674274
13:16
622