Barrubiak: Mikel

Alaia Martin esatariaren eskutik dator Euskadi Irratiko “Barrubiak” saioa. Bizi ibilbideak kontatuko dituzte gonbidatuek. Gai eta herri desberdinetako pertsonak.

Barrubiak izenaren hitz jokoa bi hitzen nahasketatik dator: barrua eta marrubia. Mokadu batean jateko elkarrizketak dira: txikiak, laburrak eta zaporetsuak. Gutiziak.
Barrubiak saioan entzungo diren elkarrizketetan aniztasuna da nagusi.

Saio honetako protagonista: Mikel.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Alaia Martin. Gernikar batekin nago.

Mikel. Mikel naz (naiz), 23 urte dekodaz (dauzkat). Eta bai, gernikarra naz.

Alaia Martin. Mikel, nolakoa umea izan da? Ume gernikar bat, Gernikako kaleetan jolasean ibili den ume bat? Nolako ume bat?  

Mikel. Ni oso-oso bizia izen naz betidanik. Nerbioek ez doste itxi (ez didate utzi) trankil, ezta gabatan be (ere), ez inoz. Beti ibili naz gauetan be, gora eta behera. Gernikatik zehar beti peloteagaz (pilotarekin) edo lagunekaz (lagunekin) edo dana dalakoa. Beti ibili gara, umetan beti barrabaskerietan eta abar. Eta ezin geldi egon horregaz (horrekin) betidanik.  

Alaia Martin. Eta nerabezaroa nolakoa izan zenuen?

Mikel. Nerabezaroa beste kontu bat izen zan (izan zen), ez? Azken finean, gu beti Gernika aldean, beti egon gara apur bat ingurura egokitute… Bueno, sartu gara edade batean, zeinetan izen zan, bueno ba, mugiduten hasi ginen, gabetan urteten (irteten), egoera politikoagaz be hasi ginen hor apur bat hor sartzen… Bueno, hasi ginen modu batean edo bestera burua lantzen, ez?

Alaia Martin. Esan duzu ume mugitua izan zinela, nerabezaroan ere eduki dituzula zure nolabaiteko interesak eta zure inplikazioa. Zer izan da zure bizitzan, zure bizitza-ibilbidean gehien mantendu duzun konstantea edo ilusioa edo kezka?

Mikel. Nire kasuen, ni kontsideretan naz bastante langilea izan nazela (naizela) beti, jarri dodazan (ditudan) objektiboak beti aurrera eroaten eta lortzen saiatu naz, hara ta hona ibili naz, ez dot inoz jakin zer nahi dodan (dudan), oraindino be ez, uste dot (dut) ez dakitela, ez. Ganera, uste dot hori osasuntsue dala ez? Beti zabilz (zabiltza) aldatzen, proiektuak aldatzen, denporak aldatzen direz eta azken finien ez dakizu hemendik 10 urtera zer izengo dan (den), ze egoeratan egongo garen eta zer nahi izengo dozun (duzun). Orduen ba saiatzen naz, ba ahal dan heinien, momentue bizitzen.

Alaia Martin. Momentua bizitze horretan egunerokotasunak batzuetan harrapatzen gaitu. Zein da zure egunerokotasuna gaur egun?

Mikel. Enpresa-ikasketak ikasi, ikasi nebazan (nituen). Igez amaitu nebazan. Eta, eta eskatzen dabez (dituzte) hainbeste esperientzi eta hainbeste gauze lan-mundure sartzeko. Bueno, nik egin dodana aprobetxau hori esperientzie lortzeko atzerrien, eta mobidu egin naz bai Holandara, bai Irlandara, Eskoziara, Finlandiara, Ingalaterrara… Bueno, leku askotan egon naz eta bai ingelesa ikasten, bai praktikak egiten neure, zera, ikasketa(re)n inguruen… Oso ondo dator, oso ondo dator, ze eskatzen dabe. Gaur egun enpresak eskatzen dabe, edozer edozein lanetarako nahiz eta balio ez daben. Orain, orain 3 aste Eskoziatik etorri naz eta suertea euki dot (dut) astebetera deitu egin dostiela (didatela) lanerako eta topetan naz momentu honetan topera nagoela lanez josite (josita). Hor Durangaldean, Iurretan, hartu dostie (sic) (nabe/naute) zera, Gaursan, orduek, ordu, eguneko orduek topera eta nabil, ba asentetan jentea ezagutzen, eta abar. Oso anbiente euskalduna, oso giro ona dago eta gustura. Denpora gutxigaz (gutxirekin) baina gustura.

Alaia Martin. Bestetik, esan duzu herrialde askotan ibili zarela. Irlanda aipatu duzu, adibidez. Irlandatik zer gustatzen zaizu eta zer ez?  

Mikel. Irlandan kasu honetan izen zan, Irlandara joan nintzen ingelesa ikasten, ez?, beste barik, familia batera, bertako familia batera. Ze hasi nintzen ingenieritza karrera baten eta ikusi naben (nuen) ba bueno, ez zala nirea. Bueno, eta orduan esan, “orain zer egingo dot?, ba aprobetxauko dot eta atarako dot EGA, atarako dot Firts-a, atarako dodaz (ditut) kotxeko karneta eta abar”. Eta aprobetxau na(u)en Irlandara joateko hiru hiletan; ba bertako familia baten egon, bertako kulturea ikusi, ingelesa ikasi eta lagun barriak egiteko, ez?, bertako akademian. Kuriosoa da. Nik bertan Irlanda osotik ibili nintzen, bai Irlanda moduan ezagutzen doguna zein Ipar-irlanda: jente, zera, umile, edozein problema dekozule (daukazula), edozein, dana dalakoa, dagoz (daude) beti… Tristetxua dala (dela) esango neuke, bai, herria txikitxua, ez dago hola zer eginik… Ni Dublinen egon nintzen, Dublinen, bueno, ba pub-ak eta dagoz, zerbezak… Azkenean kultura hori gustatzen dazte… (jat/zait) Txokantea izan zan (zen) Ipar-Irlandako egoerea momentu horretan …

Alaia Martin. Aldi bat Finlandian pasa zenuela esan duzu?

Mikel. Oso, zera, txokantea egin jatan (zitzaidan) benetan jakitea zelan Finlandian hainbesteko langabezia dagoela. Finlandian be badago, badago, langabezia, bai. Ingalaterran ere Cambrigde bueltan eta ibili naz, bertako unibertsitateak eta abar ikusten, eta zelan funtzionetan daben (funtzionatzen duen) horrek apur bat ikusteko. Betidanik dinogu (diogu): “Cambridge, ez dakit zer!” Azkenean ikusten dozu zelan, Cambridgek zelan funtzionatzen daben, zelan Asia parteko ikasleak bezala, Txinan, zelako subentzionak emoten deutsezan (ematen dizkieten) ikasle txinoei eta abar Cambrigera bideratzeko eta gero jakintza hori bereganatzeko barriro Txinara eta abar. Bueno, horreek gauzak (gauza horiek) gustaten jastez (jataz/zaizkit). Cambridgetik joan eta esango ez bazeunke be (ez bazenuke ere), kaletik joan, eta bat ortozik eta zelan da puntillas edo esango geunkena (genezakeena) ibiltzen: eta honek zer leiduko ete eban (zuen) etxean, ezta? Han oso irakurzaleak eta direz (dira), zer leiduko ete eban holan jartzeko? Eukiko deu bere zeraren bat…

Alaia Martin. Aproba egin zenuen?

Mikel. Ez. Ez. Ez. Ez. Ez. Ez. Keba! Keba!

Alaia Martin. Bidaiatzea beti gustatu izan zaizu?

Mikel. Bai. Bai. Bai.

Alaia Martin. Txiki geratu zaizu Gernika edo zein da gakoa? Nola…  

Mikel. Ez. Ez. Ezetarako be ez. Bidaiatzea beti gustau izan jat, baina beti denpora labur baterako, esan daigun (dezagun), 3, 6 hilabete, urtebete asko jota… Baina gero beti, gorputzak beti ekartzen doste (dit) barriro bueltan hona, eta neure jentea, neure kulturea, klimea, dana dalakoa. Beti, beti, bihotzak beti diñoste (esaten dit) barriro bueltetako…(bueltatzeko)

Alaia Martin. Eskoziako azken bidaia horretatik zer da atera duzun onena?

Mikel. Eskozian kasu honetan egon naz teteria bat zera, gestionatzen edo kudeatzen. Eta bueno, enpresa txiki bat da, ez? Pareja frantses bat, tean apasionatuak direnak eta abar, Edimburgon asentatu ziren eta start bat edo enpresa barri bat hasi eben, teak eta tearen akzesorioak saltzen eta bueno, enpresa-ikasketak ikasita, ikusi neban zelan ez eukien (zeukaten) metodologi bat enpresa aurrera eroateko, bai kontabilidade zentzuan edo zerga kontuetan, edo dana dalakoetan.  

Eurek badakie, tearen inguruan profesionalak direz, baina falta izan dakie parte hori eta asko, pilo bat ikasi dot, ze kudeatu ahal izan dot enpresa bat jeneralean, enpresa txiki bat… Asko lagundu deustela (didala) uste izan dot. Horregaz lotute (horrekin lotuta) bai hori, bai Eskozian egon ginen beste hainbeste euskaldun, ze pisua konpartitzen egon ginen, aberasgarria izan zan… oso arin pasa jaten be bai beste aldetik. Bueno, edonori aholkatzeko modukoa. Glasqow gustau jat, bere iragan industriala dala-ta ikusten da apur bat da, Berlin eskozesa izatea moduen (bezala) da…  

Alaia Martin. Da Euskal Herriko Bilbo edo…

Mikel. Bai. Baina Bilbok egin d(e)u innobazinora jo d(e)u, eta apur bat metropoli bihurtu da, Glasgow-ek ez d(e)u holakorik egin momentuz.

Alaia Martin. Te-enpresa horretan zer saltzen zuten?

Mikel. Denda bat da. Azkenean denda bi diez Edimburgon zehar… saldu izan dabez mundu osoko artesano txikien te espezialak. Eurek bidaiatu egin dabe pilo bat eta bueno, topau dabe Korean, holako, zera bat, bertako baserritar bat tea produzitzen dabena eta inori, inon saltzen ez dabela, eta bueno, “ze(rgatik) ba ez duzu produzitzen apurtxo bat gehiago eta guk hartzen deutsugu (dizugu)”.

Alaia Martin. Tearen mundua lotzen da apur bat jende mota batekin ez?, hemen behintzat. Zabaltzen ari da pixka bat kultura hori baina han zer dago, askoz integratuago?

Mikel. Beno, kasu honetan…Hau dator azken finean inperialismo britainiarraren eskutik, ez? Zelan tea ekarri eban eta bueno bertan, momentuan, aberatsek eta tea hartzen eben zeozer izango bazen (sic) moduan. Bueno, beti egon da kultura bat ez?, tearen inguruan, beti Britainia Handira beti ekarri dabe tea iskina guztietatik. Esango neuke asko galdu dala, baina mantendu da be bai: zaharrak direz, baina gazteetan be hasi da apur bat barriro erakartzen, ez? te mundu hori, eta bueno, euren nazionaltasun hori edo aldarrikatzeko. Gin, Gin-tea edo ez dakit zelako gauzak egiten dabilz (dabiltza) ez?, ba gin-tonic moduko bat baina teagaz.

Alaia Martin. Te pila bat ezagutuko zenituen, nahiz eta zuk alderdi arrazionalago batetik landu gaia. Teren batek historiak markatu zaitu, edo?

Mikel. Bai. Bai. Bueno, daukot (daukat) anekdotatxo bat kontat(z)eko. Eta hemen, Europa mailan, Parisen dago te, zer bat, te-denda bat, oso famatua dena bere te batengatik, ez? Eta daukielako (daukatelako) ba ez dakit nongo produktore txiki bat, ba oso te ona dekona, eta deko zarratute (dauka itxita) berentzako kontratu bat produktore horregaz. Eta kasualidadez pareja honek lortu eban bidaia batean zer hori, produktore hori, ze bueno, honek probe eben tea, tea bertan, eta esan eben: “hau tea badakigu zein dan”. “hau tea (te hau) badakizu zein dan?”. Berak mutilak edo produktoreak esan eutsen “Bai. Hau e, nik hau zabaltzen dot zerera”. Bertan zeozer, kontraturen bat edo zeozer ahal dabe lortu. Nik probau n(a)uen nik te hori, hain famatue danez Europa mailan, ez dakit ospetsue dalako edo gustatu jatelako (zaidalako)… Baina bai esango ne(u)ke te horrek markeu egin deustela (sic) (nauela). Igual ez, esango baztien (sic) (esan balidate): “bueno, hau tea, beste barik, horko iskinan, ez dakit, ez da beste munduko ezer edo…”, igual ez dazten (zitzaidan) hain ondo sartungo (sartuko) ezta? Baina izan zanez hain zera, kristoren suertea eduki dogu hau tea (te hau) lortzen, ez dakit zer, Britainia Handian dagoen te bakarra da momentu honetan ez dakit zer, igual horregatik be bai, ez dakit. Baina bai, horrek markatu eustan (sic) (ninduen).  

Alaia Martin. Egunerokoan hartzen duzu terik orain, ohitura hartu duzu?

Mikel. Ba teen ohitura badekot, teen, te-kultura hori badekot, baina ja Irlandatik, ja badira urte batzuk… Hona ekarri nahi izan dot, ibili naiz topetan be (topatzen ere) bai te espezial batzuk bertotik (bertatik). Ez dut lortu holan benetako artesanalik edo, esango dot, etxeko te onik… Bueno, azkenean, hemen azken finean dekozuz honek (dauzkazu hauek), paperezko teak eta abar, ez jatez gustetan ezebez (ez zaizkit gustatzen ezer ere ez). Naz anti total, produktu horren anti total…

Alaia Martin. Eta gaur egun aukeratu behar bazenu kafearen eta tearen artean?  

Mikel. Bueno, ni kafezale naz ez? Tearen aurretik beti kafea hartzen dot, eta esango ne(u)ke ga(i)nera, nik arazoren bat badekodala kafeagaz. Goizetan hartzen dot bat, ez banaz (banaiz) ondo geratzen igual bigarrena hartzen dot momentuan, izertu eta segiduen (segituan), gero lanera joan eta lanean beste bat hartzen dot, etxera heldu, bazkaldu, beste bat… Eta ja hor geratzen naz, ez? Ja nahikoa dalako, sobran dagoelako ja 3-4 taza hartunde (hartuta)… Eta hartzen, ez dot hartzen, ze gero osterantzean gauez ez dot lorik egiten.

Alaia Martin. Esan duzu umetan ere kosta egiten zitzaizula lo egitea, mugitua zinela?  

Mikel. Bai. Bai. Bai. Beti izan naz oso mugitua. Klasean be (ere) egoten nintzen silleagaz gora eta behera, klan, klin, klan, klin, klan… Eta andereño, maistrak edo maisuak esaten eusten: “… geldi egon, mahaia aurrera eta atzera”. Bastante hiperraktiboa izan naz beti, bai.

Alaia Martin. Eta kasualitatea bukatzea tearen eta kafearen munduan gainera. Eta zer erronka dauzkazu aurrera begira; orain Durangaldean zabiltza lanean. Ze gehiago egitea gustatuko litzaizuke?  

Mikel. Nik nire misioa bastante epe laburrera dekot; epe labur-ertainera da ba bueno, enpresa honetan segidu, hazi pertsonal zein profesionalki, enpresa hazi ahal badot be bai, ba horretan be topera… Eta etorkizun luze batean bai badekot intentzinoa neuk neure kontura zeozer hasteko, benetan apasionatzen nauen zeozer hasteko…

Alaia Martin. Zer izan daiteke?

Mikel. Ba ez dakit. Ez dakit. Ideia batzuk euki dodaz hortik, baina benetan gustatu egin behar jatzu (zaizu) sartzeko holako historia batean, ez? Ze ez da bakarrik, jartzen dozun dirua, jartzen dozu denporea, jartzen dozuz hainbeste energia, eta klaro, gero, ga(i)nera, txarto urten ahal dau be (du ere) bai, hori kontuan eduki behar da. Orduan, bueno, kontuan eduki behar da, baina ez deutsu (sic) frenatu (zaitu frenatu) behar horrek, e! Kontuan euki bai, baina aurrera egin behar da zure pasinoa segiduz, azkenean. Zeozer izango da, ondo pentsatu behar da ze gura dot benetan zeozer izatea definitiboa, ez?  

Alaia Martin. Enpresaritza jende askok lotzen du diruarekin edo oso pertsona karratuekin, agian. Zure kasuan hala da?

Mikel. Bueno. Ni langile xume bat naz. Kasu honetan enpresa-ikasketak ikasi dodaz baina ez deu esan gure, azkenean, da gestinoa, da kudeaketea da, ez? Ze sistema kapitalista baten, azken finean, lotzen dugu horregaz, ez? Bueno, enpresa-ikasketak ikasi dozu ba dirua lortzeko eta abar. Ez. Azken finean gestinoa danean dago, bai familian, bai lagunen artean, bai enpresetan, edo edozein enpresa publikotan be bai.  

Alaia Martin. Pertsona kudeatzea ere tokatzen da enpresetan? Hori, alde hori zer moduz ematen zaizu edo gustatzen zaizu edo?  

Mikel. Oso delikatua da, ze pertsonak dira. Azkenean pertsonakaz jolasten gabilz. Eta ez jat askorik sartzea gustetan (gustatzen) ze, bueno, beste sentimendu batzuk eta beste mundu batzutan sartzen gara. Nahiago dot zentzu teknikoagoetan edo numeroetan sartunde (sartuta) egon.

Alaia Martin. Ze aholku emango zenioke hasteko dagoenari eta bidegurutze batean aurkitzen duenari bere burua.

Mikel. Ez da erraza, eske danok, nik uste danok gagozela (denok gaudela) bizitzaren momenturen batean galdute. Denporea emon behar jako, apur bat erreflexionatu egin behar da, burua askorik ez da jan behar be, ez ezta? Ez dakit. Nik egingo ne(u)ke(e)na da autokritika bat, edo autoerreflexino bat ikusita: “aber, nik zer nahi dot edo?” Baza bat egon behar da hor zeure pertsonarekiko koherente eta kohesionatua izan behar dana. Eta hortik hasi, eta askorik zertu barik, askorik liatu barik trankil hartu, aholku eskatu hurbilari, hurbilen dekozunari, eta aurrera. Aurrera begiratu.

Alaia Martin. Eta bizitzan inportanteena zuretzako zer da?

Mikel. Ba bizitzan hainbeste gauza inportante dagoz, ez? Esango ne(u)ke(e)na da lehenengo eta behin familixa, lagunek, osasuna batez be… Bai. Ez. Bai pertsonala, ez?, Osasuna, zein ingurukoena. Oso sartunda (sartuta) nago be bai munduari dagokion osasunean; benetan, gaur egun asko, asko ardure doste ez? Uf, hau, hau doa modu batean oso, ez dakit hau nora helduko dan baina 50 urtetan aldatu dogu mundua ez dakit zenbat milioi urtetan aldatu behar dabena, ez? Edo ez dauen aldatu behar, ez dakigu. Orduan ba, horrek bai, horrek bai egiten deustela (didala) barruak nahastu apur bat.

Alaia Martin. Ba ea honi esker jende gehiagori nahasten zaizkion barruak, eta eskerrik asko, Mikel.

Mikel. Eskerrik asko zeuri, Alaia. 

B2
2017-08-11
  • Alaia Martin
21667314
12:24
807