Barrubiak: Marian Zestau
Alaia Martin esatariaren eskutik dator Euskadi Irratiko “Barrubiak” saioa. Bizi ibilbideak kontatuko dituzte gonbidatuek. Gai eta herri desberdinetako pertsonak.
Barrubiak izenaren hitz jokoa bi hitzen nahasketatik dator: barrua eta marrubia. Mokadu batean jateko elkarrizketak dira: txikiak, laburrak eta zaporetsuak. Gutiziak.
Barrubiak saioan entzungo diren elkarrizketetan aniztasuna da nagusi.
Saio honetako protagonista: Marian Zestau.
Alaia Martin. Elkartu gara hemen, Iruñean, baina leitzar batekin elkartu naiz gaurkoan. Izena eta abizena esango bazenizkit, mesedez.
Marian Zestau. Bai. Marian Zestau.
Alaia Martin. Eta elkartu gara bulegotxo batean. Bulegotxo honetan zertan diharduzu?
Marian Zestau. Bueno, hementxe coaching-ekin aritzen naiz. Nire, bueno, pues, dauketen (daukadan) pasioetako batekin aritzen naiz hemen.
Alaia Martin. Ez da, beraz, pasio bakarra zuretzako; badauzkazu gehiago? Ze pasio, adibidez?
Marian Zestau. Formakuntza, baina formakuntza modu berezi batean emandako formakuntza.
Alaia Martin. Eta berezitasun hori?
Marian Zestau. Bai ba, erdaraz esaten dena, formakuntza, con técnicas de aprendizaje de alto impacto. Hau da, formakuntzaren edukia esperimentazioen bidez inkorporatua, nolabait esateko, ematen duzun formakuntza.
Alaia Martin. Coacha, beste pasio bat baldin bada… Coaching-a, ez da hain ezaguna kontzeptua…
Marian Zestau. Coach baten lana da, pertsona, talde, edozeini laguntzea, berak ezarri duen helburu bat lortzeko bidean; hasieratik, dagoen puntu horretatik helmugara iristea; bide horretan lagun izatea, baina modu berezi batean. Ze coaching-a ez da ez terapia bat, ez da psikoterapia bat, ez da aholkularitza bat… Coachak ez dio sekula esaten ahal, edo ez lioke esan beharko zer egin behar duen, baizik eta coachak metodologia honen bidez egiten duena da ispilu-lana nolabait esateko. Abiapuntu jakin bat da, ezta?, eta pertsona edo taldea, hortik helmuga horretara iristeko, behar dituen ahuleziak eta baita indar-guneak ere erakutsiz; nolabait ere, gida bat ematen dio, baina beti erantzukizuna bezeroarengan edo pertsonaren gain utziz. Ze azken finean, norberak bakarrik erabakitzen du, zer egin, eta nola egin bere bizian, ez?
Alaia Martin. Eta ispilu-funtzio hori… Ez da erraza, agian norbera bere ispiluaren parean jartzea, kosta egiten zaigu ispilu-aurrean geure isla onartzea?
Marian Zestau. Bai. Erraza baino nik uste ez dela samurra izaten. Ez da goxoa izaten, ez?, askotan, baina bueno, nik uste hori dela coaching-aren funtzio garbienetakoa, berezia hori dela ez?, hain zuzen ere esatea: “hau da zu egiten ari zarena, eta zure pentsamolde horrekin zure jarduteko modu horrekin hau da lortzen ari zaren emaitza, e! Honekin segitu nahi duzu? Honek laguntzen dizu? Zuk markatu duzun edo ezarri duzun helburu hori… Edo zer egin dezakezu?” Zer beste egin dezakezun emaitza ezberdin bat lortu nahi baldin baduzu, ezta? Ze ezin dugu ekintza berdinekin emaitza ezberdinak espero, ez?, hori bai izan daitekeela erokeria bat eta tonteria bat, vaya!
Alaia Martin. Eta gertatu zaizu tarteka norbait etorri, zuk ispilu hori jarri, eta berak ispilu hori hautsita ikustea, hau da, ez onartzea haserre hori edo nolabaiteko…
Marian Zestau. Bai! Bai! Bai! Behin baino gehiagotan. Bai. Bai. Baina bueno, hori nik uste dut nolabait… Nik beti coaching-prozesu bat hasi aurretik, beti izaten dut elkarrizketa bat nahiko sakona pertsona horrekin, non eta azaltzen dioten (diodan) benetan zer den eta zer ez den coaching-prozesua, e? Eta horretan argi uzten diot ez dela lagunarteko elkarrizketa bat, nik ez diodala esango zer egin eta zer ez egin, berak erabaki behar duela, eta batzuetan pasatuko dituela nahiko momentu gogorrak. Nahiz eta ehuneko ehunean ez jakin zertara heldu den, nolabait ere aldez aurretik ere pixka bat prestatzen da, ez?, edo badaki, pues hori, ez dela kafe bat hartzera etortzen. Edo esatea: “a ze gaixoa!, nola ari zen, nola, norekin”. O sea, pena ez ditela emanen (didala emango).
Alaia Martin. Zer da tapping-a,adibidez?
Marian Zestau. Tapping-a da oso teknika polita eta erraza, eta ona trabatuta dauzkagun emozioak askatzeko. Eta hori tartekatzen dugu coaching-prozesuetan, ze askotan benetan oztopoa bezeroak aurrera egin dezan bere helburuaren asetze-mailan izaten da emozio bat daukalako trabatua. Emozio bat izaten ahal da beldurra, edo errabia edo edozein. Eta hori askotan nahiz eta modu arrazional batean zaila izaten den, edo luzea, desblokeatzen edo askatzen, tapping-aren bidez, pues momentu batean edo pues, ez dakit, 20 minutu edo ordu-erdi batean lortzen ahal dugu. Eta beste alde batera ere, nahiz eta beti ez duen coaching-arekin zerikusia, tapping-a ere askotan erabiltzen da oinaze fisikoak ere kentzeko. Coaching-ak egiten duena da, lehenago indar-guneekin ez?, pertsona harremanetan jartzen duen moduan ahuleziekin ere, eta hor normalean izaten da pertsonaren nahigabea edo bueno, hor azaltzen den unerik ohikoena.
Alaia Martin. Askok 10-12 sesio (saio) egiten dituzte. Zuk 8 inguru egiten dituzu gehienera. Eta horiek zer izaten dira, era intentsibo batean, ba ni zer dakit, aste batean egunero geratuta izaten da, edo hilabetean behin edo astean behin edo nola?
Marian Zestau. Bai. Pues hori beti adosten dut bezeroarekin, eta hor badaude irizpide batzuek maiztasun hori ere baldintzatzen dutenak, ez? Alde batetik da helburua lortzeko aurre-ikusten den denbora. Beste aldetik, bai coaching, coaching deitzen diogu bezeroari, eta bai nire agendaren araberakoa eta, beño (baina) normalean 15etik behin izaten du saio bat. Nire saioen iraupena ordu eta erdikoa izaten da. Beti grabatzen ditut saio guziak eta gero mp3 formatu batean bidaltzen dizkiot bezeroari berak berriz entzun dezan nondik nora joan den gure elkarrizketa.
Alaia Martin. Eta sorpresak hartuko ditu, ez?
Marian Zestau. Bai. Sorpresak hartuko ditu, eta honek baditu hainbat helburu, ez? Alde batetik, bai bera eta bai ni egoten gara lasai ze ez gaude kezkatuta aber zer esan genuen, zer hitz egin genuen, zer ez. Beste aldetik, ez dago hurrengo saio batean esateko aukera “ez, hori ez genuen esan” edo “horretara ez nintzen ni konprometitu”, “ez, hori nik ez nuen… “ Hor dago grabatua. Eta beste alde batetik hori, ba askotan ez garelako ohartzen benetan guk geure buruari nola hitz egiten diogun. Eta pues hori, elkarrizketa horiek aditzeak ba askotan, hori, mesede handia egiten die, ez?
Alaia Martin. Eta jendeak zein helburu ekartzen ditu, zein erronka izaten ditu oro har hona datorrenean?
Marian Zestau. Ba normalean bere bizitza pertsonaleko erronkak izaten dira. Ze nik gehienbat egiten dotena (dudana) da coaching de vida edo bizitza pertsonalerako coaching-a… Nahiz eta enpresarako edo elkarteetarako ere zeozer egiten doten (dudan), baina gehienbat egiten dut pertsona-mailan. Eta helburuak, ba benetan pues badago denetik, denetik ze non eta pertsonak ez duen inolako traba mentalik horrelako prozesu bat egiteko, jakiten duguna da zer ez dugun gehiago nahi gure bizian, ez? Eta askotan hori izaten da abiapuntu bat gero ja ezartzeko, pues, hau lortu nahi dut, hau, hau eta hau, eta ja ibilbidea ja jorratzen hasteko.
Alaia Martin. Batzuetan jendeak agian nahi du zerbait aldatu, eta kexatzen da, baina benetan ez du nahi eta ez da ausartzen. Jakin nahi du, baina ez du nahi… Oreka-desoreka hori izaten da?
Marian Zestau. Hori gertatzen zaigu, ez? Ba nahi du zerbait lortu, baina akaso horretarako ez dakigula benetan zerk oztopo egiten digun. Askotan pentsatzen du, hau, eta hau eta hau, bestelako hura dela, baina gero segun eta ze konbertsazio-mota edo zer metodologia erabili, ohartzen ga(ra) benetan ez dela hori, baizik eta ezkutuan genuen edo sekula pentsatu ez dugun zerbait, edo akaso ba benetan ikusi ez nahi dugun zerbait, ez? Eta hori da, lehenago esan dizudana, hor guk ispilu-lan hori egiten dugunean hor jartzen du pertsona ja: “aber, hau da gertatzen zaizuna. Honekin orain zer egin nahi duzu? Aurrera segitu nahi duzu honekin edo zerbait lortu nahi duzu?” Edo bueno… Hor benetan hasten da ja aldaketa, ez? Ze aldaketarik gabe ez dugu coaching-ik egingo.
Alaia Martin. Aldaketa ezinbestekoa da beraz.
Marian Zestau. Bai.
Alaia Martin. Eta zuk ez dakit bizitzan aldaketa handirik izan duzun coaching izatera ailegatzeko. Nola erabaki zenuen?
Marian Zestau. Txiki-txikitan izan nahi nuen matematikako irakaslea eta egia da joan nintzela Zaragozara Ciencias Exactas ikastera. Baina bueno, gero gure etxeko, pues arazo bat izan(du) zen arraroa, amaren gaixotasun batengatik eta, utzi nituen ikasketak eta gelditu nintzen bera zaintzen. Gero, berrartu nituen ikasketak, eta ja hor erabat aldatu nuen hautaketa akademikoa, eta ja Ciencias Exactas utzi eta egin nuen Gizarte-lana. Gero espezializazioa gerontologian eta hirugarren adineko gizatalde horretan, ezta? Eta hor egin ditut hainbat urte.
Baina gero ikusten nuen ba zela beti bai arazoak dauzkan edo izaten ahal ditugun pertsonen artean, bai profesionaletan eta bai zaintzaileetan, bazegoela nolabaiteko eza handi bat. Eta eza hori hain zuzen ere da, nik uste dut, hezkuntza emozionala, ez? Eta gure emozioen kudeaketa. Eta nik uste dut, eta nire etxean ere ikusi nuelako, hortik hasi nintzen nolabait hori, arreta beste modu batera jartzen. Eta bueno, hortik pixka bat hasi nuen coaching…
Azken finean ikusten nuen hemen, pues edozein gauza gertatuta ere, norberak erabakitzen duela gauza horren aurrean zer jarrera hartu. Horretarako ere badaudela hainbat teknika, hainbat metodologia eta hainbat gauza ikasten ahal ditugunak, ez? Nik uste dut sinistu dotela benetan pertsona aldatzen ahal dela, ez dela, askotan esaten dugu: “es que yo soy así y no puedo cambiar”. “¡Qué va!” Hori ja ez da hola. Ez. Gainera, neurozientziak ere hori behin eta berriz argi uzten digu, ez? Eta borondatea baldin bada eta motibazio nahikoa baldin bada aldaketa bat egiteko, egiten ahal da.
Gehienbat alde horretatik, eta gero, bueno, pues aldaketak zenbat izan(du) diren, pues, pila bat. Ikasketari jarraituz, pues hortik gero egin nuen landa-garapenerako ere, landa-garapenen gestioan ere master bat Zaragozan, bueno, doktorado (doktorego) bat, eta gero, Brasilen egon(du) naiz baita ere 3 urtez lanean, eta gero handik etorrita, hasi nintzen ja coaching-arekin modu profesional batean. Eta bueno, orain uztartzen dut caoching-a eta formakuntza Baztan-Urdazubi-Zugarramurdiko eskualdean garapen-agente lanetan.
Alaia Martin. Hara-hona datorren eta dabilen jendea etortzen da zuregana. Eta uste dut baduzula ohitura eta aholkatzeko bilatu dezaten beraien zertarako edo beraien funtzioa, beraien zer bilatzeko aholkatzen diezu pertsonei?
Marian Zestau. Nire bezeroekin egongo bazina, zuk galdetuko bazenie: “ze ezaugarri aipatuko zenuke Marianena?” “Bere galderarik preziatuena da, zertarako?” Eta benetan uste dut galdera oso polita dela. Askotan nik galdetzen dut zertarako, eta jendeak erantzuten du zergatik, zergatik batekin. Eta nik uste dut aitzinean aipatu nahi izan doten bezala, zertarako potente bat izatea benetan erabakiorra dela gure helburuak lortzeko bidean jartzeko, ez?, eta segitzeko. Ze gure zertarako hori ahula baldin bada, saiatzen ahal ga(ra), hasten ahal ga(ra), baina segituan geldituko ga(ra) bertan behera, ez?
Alaia Martin. Bukatzeko, zuk aholku orokorrik emango zenuke jendearen bizitza eta egunerokoa hobetzeko, zerbait?
Marian Zestau. Ezberdindu nahi dut baita ere, coaching batek ez duela aholkurik ematen. Bale? Baina bueno aholku bat eskatuta, benetan, gure nahiei kasu egitea, baina benetan bakoitzanari, ze pertsona bakoitzak ez du berekin bezainbeste inorekin denbora pasatu behar. 24 ordu gurekin bakarrik egiten ditugu. Nik uste gure barne-dialogo edo hizketa hori ba benetan gure mesederako eta gure alde izan behar duela, eta hor arreta jartzeko, ez? Hori esango nuke.
Alaia Martin. Eskerrik asko tarte eder honengatik eta jarraituko dugu zertarakoak zabaltzen, beraz.
Marian Zestau. Oso ongi. Eskerrik asko zuri, Alaia.