Barrubiak: Xabier Aierdi

Alaia Martin esatariaren eskutik dator Euskadi Irratiko “Barrubiak” saioa. Bizi ibilbideak kontatuko dituzte gonbidatuek. Gai eta herri desberdinetako pertsonak.

Barrubiak izenaren hitz jokoa bi hitzen nahasketatik dator: barrua eta marrubia. Mokadu batean jateko elkarrizketak dira: txikiak, laburrak eta zaporetsuak. Gutiziak.
Barrubiak saioan entzungo diren elkarrizketetan aniztasuna da nagusi.

Saio honetako protagonista: Xabier Aierdi.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Alaia Martin. Oiartzunen elkartu gara, Altzibar auzoan. Izen-abizenak eskatuko dizkizut. 

Xabier Aierdi. Bueno, bai, ni, ni gizonezko bat naiz, eta 71 urte badauzkat. Nire amona hemengoa zen, Amorazkoa, Oiartzungoa. Eta bueno, etorria ezberdinekoa, baina bueno, Xabi naiz, aita intsisutarra 

Alaia Martin. Zure ibilbidea ezaguna da guretzako, herritarrontzako, eta esango nuke bi zati nagusitan bereizi genezakeela, behintzat kanpotik begiratuta. Bat euskararen aldeko lana, eta beste bat ba sendabelarren aldekoa. Zure bi pasio izan dira bizitzan, zure bi motor dira egunerokoan? 

Xabier Aierdi. Bai. Bai. Bai. Bai. Bai dira, bai, eta zergatik eta zertarako? Borroka leku askotan egin dut. Bai apaizekin umetan, hor sartu nindutelako gurasoek, eta horrela. Gero beste aldera pasa nintzen, materialismora, eta borroka egitera, enpresetan eta, benga, segi eta langabezian eta fuego! Eta hor ere esperientzia kaxkarrak batzuetan, desegite-kontuak eta, harridura bai… Orduan hortik, ja langabetuekin eta ari nintzela eta Bizkaia aldean eta… Etorri zitzaidan pentsamendua. Pentsamenduan etorri zitzaizkidan bi, bi oinarrizko kontuak, eta zen euskara eta herria. Orduan hor egin behar nuen nire lana eta hor erabaki nuen bai euskara eta bai herri-kultura bultzatzea. 

Alaia Martin. Ze bide hartu zenuen hori indartzeko? 

Xabier Aierdi. Langabetuekin, esan bezala, hasi nintzen, ba alfabetatzen eta euskalduntzen jende hori, eta gero bere familiak ere bai. Auzoko jendea, Trapagaran inguru hartan eta Sestao, eta Barakaldo eta hortxe, benga, Santurtzik eta… Hor asko mugitu genuen. Eta kalera ateratzen ginen. Eta metodoa…  Gero ja, enpresa, Barcos Wilcos-en ere ibili nintzen, kalea eta hau eta beste… Gero ja hona etorri ginenean, orduan ja AEK ikusi nuen, hemen, Oiartzunen, ba Oreretan sartu nintzen, eta Orereta, Antxo, leku guztietan, bueltaka eta bueltaka, Trintxerpe, eta hara eta hona eta ibili naiz. Eta orain ere, hemen, egunero, lanean. Euskara-klaseak ematen. Orain ja ez nago AEK-n. AEK-tik bota gintuzten. Neronek sortu nuen Arragoan euskaltegia, baina bueno, 5 urtean sekulako dirutza ordaindu behar zen, eta guk esaten genuen jo, dohainik behar zuela gure hizkuntza delako, eta hori. Baina matrikula joan zen, pum, pum. pum, negoziazioak zirela eta, eta bueno, gu bota gintuzten kalera. Eta hor sortu zen berriro ba segi aurrera. Orain egingo dugu lehen egin, esan eta egiten ez genuena. Eta zer izan zen hori? Ordua 20 euro kobratuko dugu. Eta holaxe. Eta orain ari naiz,.euro bat. Klaro, euroa etorri zen, eta nola edo hala… Jo, ze gutxiago, eta ez dakit zer, eta bueno, hor, hor ari gara. Eta auzokoei debalde, musu-truk.  

Alaia Martin. Eta nola ematen duzu, ze teknikarekin, liburu zalea zara, hizketan, kantuen bitartez? Ze, nola gustatzen zaizu? 

Xabier Aierdi. Bai. Bai. Bai. Gustatzen zait inprobisazioa, oso polita, eta bertso zaharrak eta kontuak, Xuberokoak, edo hemengoak, edo hangoak eta… Oso politak da entzutea barruan sentitzeko, ulertzen, eta Euskal Herria zer den eta euskara zer den, eta hola. Ba bueno, berdin zait Suitzakoa baldin bada edo Afrikakoa, ni ateratzen naiz hemen auzoan eta pi-pa-ra-pa-pa, kantatzen dugu, euskara, euskara jalgi hadi, kalera. Eta beraiek ere bai. Eta benga! Poliki-poliki sentiarazi behar da hori bizia dela, gure herria bizia dela. Eta kultura ere, ez da, kultura ez da asko jakitea, ez, ez, ez. Kultura da behar duguna, bizitzeko behar duguna, o sea, bizia izateko, bizia libre izateko, Euskal Herria libre izateko behar duguna jakitea eta ikastea. Eta hor dago osasun-bidea. Osasun-bide herrikoia, eta hor nola, nola bideratu hori? Ba 20. urtea egin dugu aurten. Nola egiten dugu hori? Ba amonekin. Amonek ez digute ziria sartuko. Beste horiek bai. Beste horiek, multinazionalek eta, beste horiek ari dira beti, beti gure, gure zera, txanpon eskasak xurgatu eta xurgatu. Denak gezurretan, dena hantxe, moztu. Ez dakite besterik. Tornilloa jartzen eta historia, besterik ez dakite. Ez dakite zer den mina, min luzea, zer den ezintasuna, nola, nola bideratu hori, hori ez dakite… Horiek beti, beti patrika xurgatzen. Hor, hori da dakitena. Eta orduan amonekin, amonekin, amonekin, amonekin oso dotorea da hori. Oso dotorea, oso bidaia dotorea da. Eta hortxe: herri kultura eta euskararekin. Benga!  

Alaia Martin. Eta amona horiek nola identifikatzen dituzu?  

Xabier Aierdi. Bueno, ba identifikatzea da, baia ala eza. Hori da, inbento zaharra da. Baina ez esaten badizute, ba ez da. Baina bai esaten badizute, bai da.  

Alaia Martin. Oiartzunen oso ezagunak dira, batetik pankarta batzuk, jartzen dutenak, esan dugun bezala lehen, euskara klaseak euro batean.  

Xabier Aierdi. Bai. 

Alaia Martin. Eta bestetik(an) sendabelarrena. Uste dut ezagutzen ez duenarentzako oso deigarria izango litzatekeela ikustea nola jartzen dituzun batzuetan pankartetan belar ezberdinak eta euren izenak.  

Xabier Aierdi. Bai.  

Alaia Martin. Sendabelarrak… 

Xabier Aierdi. Bai. Bai. Bai.  

Alaia Martin. Pixka bat ikusgarritasuna emateko edo. Ideia hori nondik etorri zitzaizun, edo zertarako da?  

Xabier Aierdi. Euskal Herriko kultura zaharrean animalien arrastoak eta kobazuloetan, eta hau, eta margoak eta, gauza horiek… Eta orduan horiei zergatik ez bizi berria eman? Zergatik ez biziberritu? Eta orduan ideiak pum-pum… Edo landareak. Landare fresko bat ikusten baduzu hor, koño, hori, hori ez da enpresa batena, gurea ez da enpresa, gurea herria da. Eta hortxe orduan iniziatiba hori, eta sormen-lan hori. Bai? Eta jartzen dituzu. Baina jartzen dituzu, gainera, jendeak jakiteko zein diren. Eta tak. Nik baserrian, esate baterako, mihura jarrita daukat. 

Sendabelarrak,  

Buztina, pixa  eta ura 

Hau da gure arbasoen 

Osasun-ohitura,  

Urte osoan bada ta 

Denetik eskura,  

Kasu egin amonei ta 

Jaso ezazu mihura.  

Eta mihura, esate baterako, bai? Ba mihura, 24 mihura ezberdin baditut, eta hola orduan zergatik, ba erreguladore izugarri ona delako,. Tentsioa, goiko tentsioa jaitsi egiten du. Pom, pom, pom, zalaparta dagoenean, bihotza eta zera, martxa, edo oso, oso, ño, oso bizia, makaldu egiten du. Jaitsi egin behar. Eta gero, behekoa, makal-makal dagoena, eta ezin. A, a ,a ,a… Ez aurrera eta ez atzera, eta fundamenturik gabe dabilenean, berriz ere altxatu egin behar da. Dauzka baliabide, ez, gaitasun ikaragarriak Txorta jo, eta txorta jotzeko ere ez gara kapaz. Edo ama izateko. Aiba la marka! Hilerokoaren gaitasun hori ere galduta, tarteka izaten dira gorabehera franko. Orduan, zer dagoen beste alde horretan, etsaiek inposatzen diguten sistema horretan? Eta nondik datozen gure gaitzak eta zein diren naturalak, zein diren hotzetik berora. Udaberria dator, negutik udaberria dator. Orduan hor behar du, egokitu behar da gorputza. Eta da tenperatura. Tenperatura hutsa da. Baina haize txar batek edo urak edo hotzak edo beherakoak ja aldatzen gaitu barrutik. Eta gero, udazkena ere. Berotik hotzera. Udaberri, uda eta udazkena. Hiru dira uda, eguzkia. Bat hotza. Eta hori, proportzio horretan ba gorputza ere benga, aupa! Orduan gorputzaldiak ere oso ezberdinak dira. Batzuetan tonoa polita daukagu, besteetan tono makaltxagoa edo ño!, eta beltza iristen denean, konfiantza-falta eta horrelako gauzak, nola begiratu gure barrura eta ikusi hor, hor dagoela altxorra, behar duguna. Hortxe dago. Eta orduan, nola tratatu eta hori.  

Eta horregatik mihura esaten dut, ba izugarri ona delako, ba, ba antsietateak eta urduritasunak eta mila historia lasaitzeko.  

Alaia Martin. Zuk askatasuna bizitzako esparru askotan aldarrikatzen duzu, eta praktikatzen duzu. Zuretzako, bukatzen joateko, askatasuna lortzeko sendabelar hori zein da? Norberaren, norberarengan eguneroko bizitzan?  

Xabier Aierdi. Bai. 

Alaia Martin. Zu eredu bat zara zentzu horretan ze etxe batean bizi zara zeuk okupatua  

Xabier Aierdi. Bai. 

Alaia Martin. Zeuk zure eskuz landua.  

Xabier Aierdi. Bai. Da, da 

Alaia Martin. Lurretik bizi zara… 

Xabier Aierdi. Bai bihotza, bihotza eta burua. Nik uste dut bihotza eta burua dela. Eta zintzoa izatea. Ekitea. Egin. Egin. Ez. Ez, ez geratu hau, zein polita den hura eta ez dakit zer. Ez. Ez. Barneratu hori, eta benga! Ez duzu den-dena sortu behar. Ba besteek ere badute. O sea, poz handia… gauza… Amona Anastasiaren, zera, lana, esate baterako… Bua! 

Alaia Martin. Nor zen amona Anastasia? Edo nor da? 

Xabier Aierdi. Amona Anastasia da Albizturren jaioa, eta gero, zera, Hernanira etorri zena bizitzera, eta han bi seme izan zituen eta bat hil zen, eta gero gizona, artzai(n)a zen. Orduan berak, berak esku, eskulan oso politak egiten zituen artilearekin eta koloreak, eta hau eta beste, eta jantziak, eta denetik, denetik. Kondoiak, za, tanga, denetik, denetik... Orduan zen umore onekoa, oso argia, hitz gutxikoa, eta ibilbide, alperrikako ibilbiderik gabekoa, eta beti ari zen, tak-tak, puntua egiten zuen bitartean, ba begiratzen, ondoko zuhaitzen haziak, frutuak, edo tas, tas, eta haiekin koilareak, koilareak edo, edo belarritakoak edo hori egiten. Eta gero plastiko txar bart, inor makurtuko ez zen hura jasotzea, eta hark jaso. Eta tipula-poltsa, poltsa, 4… harrapatu, eta gero, sekulako bixerak, txanoak, kapelak, bueno, bueno, sekulako pultserak, plastikozkoak eta egin. Hor, hor dago. Hor dago artea, eta dirurik gabeko artea, gainera. O sea, sormen garbi- garbi-garbia. Eta bueno, hori ez da baloratzen. Instituzioetan eta daudenek ez dute balore handirik ematen. Ba bueno, guk bai. Eta holaxe. Ba kaleratu, kaleratu hori eta… Nik ere hor ikusten dut, barruan daukagula behar dugun nortasun hori, bai gorputza fisikoki, eta bai, bai burua ere, eta bai eguneroko lanerako gida edo. Bai.  

Alaia Martin. Eta zuk kaleratu duzu Anastasiaren lana, adibidez. Bukatu beharra daukagu, tamalez. Eta galdetuko dizudana da, galdera zabal bezain estu bat, zuretzako, entzuten ari den edozeinentzako, bizitzarentzako aholkurik ederrena zein den. Bizitzeko dagoen aholkurik onena, jarraibiderik onena zein den. 

Xabier Aierdi. Jakitea. Jakitea. Ze jakin gabe ezin dugu aurrera, aurrerapenik egin. Orduan, nik hau, gauza txiki hauek, sentimendu hauek, eta ikuspegi hau, barrura begirako ikuspegi hau eta baloratzen baldin badut, benetan balorea daukala, daukalako da, baina gero daukagu denon herria eta mundua. Mundu, mundu zabala. Astroak eta hor daude, eta denak bueltaka eta… Eta hor eragina badago guregan eta orduan, gu behintzat, beste herriekin, munduko herriekin batera, ba zaindu behar dugu gure, gure nortasuna. Euskara zaindu behar dugu. Eta gure lurra ere zaindu behar dugu. Orduan, historia jakitea; oso inportantea da historia jakitea. Ez urrutiko historia, e? Ni oraintxe bertan, hau da, eta emango dizut bat, hau da musika. Bai. Heldu dira sorginak. Eta da talde bat. Nik ez dut ezagutzen. Ez dut traturik beraiekin. Baina oso, oso abesti egokiak dira.  

Eta beste aldetik hau esan nahi dut. Hau da, Pedro José Francés, da zera, gizon bat Nafarroako zera, Tuteratik beherako zera, herri txiki, Buñuel, herri, herri txiki batekoa. Eta orduan berak kontatzen du sarraskia nola egin zuten faxistek, nola egin zuten 1936an. Frente Popularrak otsailean irabazi hauteskundeak eta handik bost hilabetera ja muntatu zituzten ja, muntatu zuten altxamendu militarra, eta klaro, ni bizi naizen horretan ere ba Molak bidali zituen Gipuzkoa harrapatzeko, Iparraldekoak bidali zituen, juxtu, frontera edo muga ixtera. Baina klaro, zer gertatu zen? Ba, ze gertatu zen? Zer gertatu zen Endarlatzan? Zubia, astindu zuten eta orduan mendiz egin behar zuten eta klaro, mendiz, Lesakatik gora Aiako harria, Aiako harria nondik, eskubitik edo ezkerretik. Erlaitz eta han zeuden, errepublikarrak han zeuden firme, eta orduan ezkerretik hartu zuten, eta hori, Aritxulegitik eta pasa ziren, goitik goitik, goitik, eta etorri ziren azkenean Aierdira, gure, gure baserrira. Eta han egon ziren. Eta orduan, hango maistraren semeak, 6 urte zituen. Orain 86 baditu. Eta 6 urteko horrek ikusi zuen dena. Non, nola ibili ziren militarrak, non egiten zuten lo honek eta besteak eta hurrengoak. Hortik desagertu eta… Beorlegi ziren nagusiak. Eta orduan nik historia horiek berarengandik jaso ditut. Han bizi naiz, eta sentitzen dut guzti hori ondo. Orduan, jakin behar dugu zertan ari garen, eta aktiboki eragin. Eta honek, esate baterako, Buñuelen jaiak egiten dituztenean, bera, bere taldearekin joaten da. hemen hau bizi zen, eta hau fusilatu zuten. Hemen hau, eta hau, hola fusilatu zituzten eta hemen gau batean 25 fusilatu zituzten. Eta hau, eta hau, eta hau eta bestea. Orduan hori da jende zintzoa. Hori da. Ez gorde, ez gorde. Ireki, ireki ondo liburua, eta ikusi, eta pentsatu eta egin. Horixe da. Oso polita da bizia. Oso. Oso ederra da. 

Alaia Martin. Eskerrik asko benetan. 

Xabier Aierdi. Bai. Aupa zuei.  

B2
2017-08-10
  • Alaia Martin
21667171
12:38
560