Barrubiak: Elkarrizketatu anonimoa
Alaia Martin esatariaren eskutik dator Euskadi Irratiko “Barrubiak” saioa. Bizi ibilbideak kontatuko dituzte gonbidatuek. Gai eta herri desberdinetako pertsonak.
Barrubiak izenaren hitz jokoa bi hitzen nahasketatik dator: barrua eta marrubia. Mokadu batean jateko elkarrizketak dira: txikiak, laburrak eta zaporetsuak. Gutiziak.
Barrubiak saioan entzungo diren elkarrizketetan aniztasuna da nagusi.
Alaia Martin. Unamuno plazan gaude. Unamuno plazatik gorako eskaileretan. Zein den zure ogibidea jakin nahiko nuke.
Elkarrizketatua. Bueno, ez da galdera erraza erantzuten hori. Gauza askotaz (askotan) lan egin dut orain arte: monitore, kazetari, publizista, museo batean, arropa-marka batean, modan ere, eta hala…
Alaia Martin. Horietatik identifikatuen zein jarduerarekin sentitu zara?
Elkarrizketatua. Ba segur aski, aipatu ez dudan aktore-lanetan ere ibili naiz eta, beharbada hori da gehien gustatzen zaidana eta horrekin gehiago identifikatzen naiz.
Alaia Martin. Aktore-lanerako nolabait ezinbestekoa da zure baitatik ateratzea eta beste pertsonaia batean sartzea. Hori erraza egiten zaizu, bide hori?
Elkarrizketatua. Niretzat beste pertsonaia batean sartzea baino zu biluztea da, aktore, aktore izatea, nire kasuan behintzat, horrek, hori da laguntzen didana, izan ditudan bizipenak edo gogoratzea eta horrekin lan egitea. Ba testua ikasi eta bueno, sentimenduekin lan egin, zer sentituko nukeen nik pertsonaia horren gorputzean eta hori askatu, azken finean.
Alaia Martin. Esan duzu publizista bezala ere lan egin izan duzula. Publizista-lana askok lotuko du Estatu Batuetako pelikuletako eszenekin, kafez betetako bilerekin, brainstorming edo ideia-zaparradarekin… Benetan, praktikan, horrelakoak dira egunerokoak, eguneroko egunak publizitate-agentzia batean?
Elkarrizketatua. Ba berez izan beharko luke baina nire kasuan ez da horrela izan. Berez, e, bueno, oraindik jarraitzen dut lanean, baina ja orain oporretan nago eta lana utzi dut, ezin nuelako gehiago.
Alaia Martin. Pentsatzen dut lan intentsoa izaten dela eta beti bezeroak, adibidez, beti nahiko duela bere kanpaina edo bere lana atzoko jaso, ezta?
Elkarrizketatua. Bai. Hala da. Eta bueno, gaizki ordaindua dago, ordu asko, eta asko eta asko sartzen dira, eta ez da oso esker onekoa. Ez dut esan nahi ere ez, orain modan dabilen hitz hori, mileniala edo, milenianok pazientzia gutxi dugula esaten dute, segituan nahi dugula errekonozimendu hori, bai lanean, bai edozein arlotan, baina nik uste dut haratago doala. O sea, gaur egun bizi garen gizarteagatik edo dugun… Iraganean gizartea nola (hola) izan delako, lan asko oraindik, atzera begira gabiltza… Bueno, krisiak hori ekarri du, ez?, azken finean, enpresak gutaz, gaztetaz eta ez hain gaztetaz aprobetxatzea, status quo-az aprobetxatzea eta azken finean, langileak esplotatzea.
Alaia Martin. Esan duzu arropa-denda batean ere lan egin izan duzula…
Elkarrizketatua. Marka batean.
Alaia Martin. Arropa-marka batean.
Elkarrizketatua. Bai.
Alaia Martin. Zein zen zure funtzioa?
Elkarrizketatua. Guztia, hola, erraz esanda, guztia polito jartzea gehiago saltzeko. Beti da hori, ez?: gehiago saltzeko, gehiago… Behar ditugun gauzak jendeak erosi ditzan.
Alaia Martin. Sentitu zara inoiz gaizki produkturen bat salarazi behar izanda, berez ez zaizuna beharrezkoa iruditzen edo ez zaizuna ona iruditzen, eta zure lanarengatik behartuta sentitu zara kanpaina egitera horren alde?
Elkarrizketatua. Bai. Hala da. Publizitatean gainera, etengabe zabiltza nahi, behar ez dituzun gauzak saltzen. Ba jendeari nolabait, kakots artean “gezurretan”, ez? Eta gainera, niri asko kostatzen zait sinisten ez dudan gauza batean denbora eta pasioa eta, eta gogoa jartzea. Eta hori nabaritzen da.
Alaia Martin. Lan guztietan nabaritzen dela esango nuke, sormen-lanetan oraindik gehiago… Esan duzu nekatuta zeundela eta horregatik utziko duzula orain lan hau, bueno, oporretan zaude orain baina…
Elkarrizketatua. Baina esan dut lanean banoala, eta banoa. Bueno, ez da erabaki erraza izan, ondo hausnartutako erabakia izan da, ez da egun batetik besterako gauza izan: banoa! Ez. Aukera paregabea jarri zait bidean eta hurrengo hilabetean Hego Amerikara noa, Perura, guztia utzita eta kooperante moduan.
Alaia Martin. Uste dut momenturen batean bizitzan denok esan dugula edo pentsatu dugula, dena utzi, dena haizea hartzera bidali eta “ez dakit nora joango naizen”…
Elkarrizketatua. …hondartza paradisiako batera, txiringito bat montatu eta bertan egunak bizitzera ez?, pultserak saltzen hondartza batean edo…
Alaia Martin. Horretan ere imajinatu zaitzakegu. Hamarkada bat ixteko era bat dela esan duzu bidaia hori, Peruko bidaia hori. Zergatik hamarkada hau ixteko behar hori?
Elkarrizketatua. 20 urte bete nituenean Erasmusen (Erasmusera) joan nintzen, hainbat gazte-moduan, nire kasuan Portugalera… Argi esanda, bizitza aldatu zidan esperientzia bat izan zen, eta oso intentsoki bizi nuen. Niretzat ez zen nire bizitzako, ez dakit, parentesi bat edo izan, bizitzaren jarraipen bat izan zen, ba neu pertsona moduan hazteko eta nitaz ikasteko azken finean. Bueno, gero, hara eta hona ibili naiz hamarkada honetan eta uste dut egingo dudan bidaia hau hamarkada ixteko ba gauza polita dela, ez?, poetikoa kasik.
Alaia Martin. Portugalen ibili izan zara bizitzen, denbora batean. Zer gustatzen zaizu portugaldarrengandik?
Elkarrizketatua. Ez dakit. Beraien lasaitasuna edo bizitza ikusteko modua, nostalgia puntu hori, nola iragana begiratzen duten, ez? saudadea delakoa, herri-mina… Iragana deseatzea edo malenkonia hori edo, eta lortu ezin ez izatea ez? Iragana hor dago, baina pasatu da, eta ezin gara atzera buelta(tu); eta horrekin bizitzea. Eta gero ere, ba bertako gastronomia, oso gozo eta merke jaten da. Eta gero, duen kultura guztia. Lisboako hirian, adibidez, pila bat ekitaldi kultural daude, egunero-egunero pila bat eta gainera, horietariko asko doan, free, gratis. Eta bueno, egunero planen bat nuen, han ere independentzia batekin bizi nintzen, ba nitaz ikasten, lagun berriak egiten, hizkuntza ikasten…
Alaia Martin. Bizi izan zara Portugalen, eta bizi izan zara Londresen ere…
Elkarrizketatua. Ez zen oso idilikoa izan nire kasuan; lehenengo aldiz joan nintzenean bai segituan jakin nuen etorkizunean etapa bat bertan bizitzea gustatuko litzaidakeela, hilabete batzuk edo hala, eta urteen buruan ba hala izan zen, Lisboa utzi eta maitasunagatik Londresera bizitzera joan nintzen. Nire abentura ez zen oso idilikoa izan, baina bueno, ba pasa zen.
Alaia Martin. Eta Londresen lanen bat egiten zenuen?
Elkarrizketatua. Bai. Hasieran freelance moduan egon nintzen komunikazioan lan egiten, eta gerora praktika batzuk lortu nituen aldizkari batean, moda- aldizkari batean, eta hala ibili nintzen, moda desfileak eta argazki-sesioak (argazki-saioak) eta halako gauzak egiten.
Alaia Martin. Argazki-sesioak, moda-desfileak… Beti sormenaren jiran eta beti gauza desberdinetan ibili zara… Argazkigintza izan da agian zure konstanteetako bat. Zer ematen dizu argazkigintzak, zergatik gustatzen zaizu hainbeste?
Elkarrizketatua. Ez dakit. Momentua kapturatzea (harrapatzea), ez? Argia edo, ez dakit, argiarekin obsesio bat, moduan, daukat. Begira, lehen ahaztu egin zait esatea zer den Lisboatik gehien gustatzen zaidana, eta hori da, berez argia da, bertako argia da gehien gustatzen zaidan gauza.
Alaia Martin. Esan duzu maitasunak bultzatuta egin duzula bidaiaren bat, apusturen bat… Maitasunari zenbaterainoko garrantzia eman diozu zure bizitzan?
Elkarrizketatua. Ba orain kasik 30 urterekin uste dut garrantzia larregi eman diodala, gauza asko egin ditudala eta beste gauza asko egiteari utzi diodala maitasunagatik. Ez dakit maitasuna edo lokokeria izan den, baina bueno. Hala izan da, eta gerora ba ikusi dut eta ikasi dut hola izan behar ez dela edo uste dudala hola ez dela izan behar…
Alaia Martin. Lehenengo aldiz poliamor hitza zuri entzun nizun. Zer da entzule berri batentzat, lehenengo aldiz entzuten duen norbaitentzat, zer da poliamor delako hori?
Elkarrizketatua. Ba nik ere ez dakit ondo zer den, baina nire ustez, edo niretzako ba aldi berean pertsona bat baino gehiago maitatzeko kapazitatea izango litzateke. Edo hori uste dut nik behintzat.
Alaia Martin. Esaten dugunean pertsona desberdinak pentsatzen dut ez duzula kasu honetan aipatu nahi ba gurasoak edo, edo gure txakurra, edo gure lehengusuak, edo lagun bat… Beste maitasun mota batetaz ari zara.
Elkarrizketatua. Bai. Maitasun erromantikoa edo sexuala izan daiteke.
Alaia Martin. Eta uste duzu horretan aldaketa emango dela urteekin?
Elkarrizketatua. Ba ez dakit, baina gaur ez dut monogamian edo sinesten. Oso, asko, ez dakit, norberekoia izatea den edo ez, ze azkenean pertsona bat maitatzea esklusiboki edo, edo pertsona batekin esklusibitatean egotea edo ba posible dela, baina baita ere ba sakrifizio batzuk egin behar dituzula, nahi izanez gero, ez? Gaur egun ez nago… Nire kasuan ez dela pertsona batekin egotea eta beste batekin ezkutuka ibiltzea ez?, infidela izatea; ze nahiz pertsona batekin egon eta beste batekin sexu-harremanak izan niretzat hori ez litzateke berez infidelitatea izango, niretzako pertsona biren arteko konexioa sexuaz haratago doa, eta uste dut guztiz barkatuko nuela halako deslizen bat edo beste batetaz maitemintzea edo beste bi edo hirurekin denbora berean elkarrekin ibiltzea, ze azkenean pertsona batekin duzun konexioa edo berarekin bakarrik daukazu.
Alaia Martin. Orain dela 10 urte ez zenuen berdina esaten, ezta?
Elkarrizketatua. Ez. Ez. Ez. Ez. Ez. Ez.
Alaia Martin. Auskalo 10 urte barru zer esango duzun!
Elkarrizketatua. Hori da. Ez dakit 10 urte barru nola pentsatuko dudan, baina bueno, nik uste dut ere eboluzio natural bat izan dela, esperientziak eta ikasitakoak, denboran zehar ikasitakoak emandakoa. 10 urte barru ez dut uste oso ezberdin pentsatuko dudanik, baina horrek ez du esan nahi 10 urte barru, ba nire maitasuna hortik zehar konpartitzen ibiliko naizela, edo bai. Ez dakit. Ez dakit.
Alaia Martin. 10 urte barru ez dakigu nola pentsatuko duzun, nola jokatuko duzun, baina bitartean bideaz gozatu eta ea Perun ze ikasteko aukera daukazun.
Elkarrizketatua. Mila esker. Ziur naiz Perutik bueltatzean eta, ez beste pertsona bat izango naizela, baina bai pertsonago izango naizela eta niago izango naizela.
Alaia Martin. Eskerrik asko.