BAGOAZ! B1-45-Baldarraren barkamen-eskea

Josu ingelesa praktikatzen ari da. Izaro ari zaio laguntzen.

Badirudi Josuk garbi daukala atzerrira joan nahi duela.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

DISKOA.— Can you lend me 5 euros?
JOSU.—Can you lend me 5 euros?
DISKOA.— Mark is borrowing money from Sarah.
JOSU.— Mark is borrowing money from Sarah.
DISKOA.— David is lending Jane a pen.
JOSU.— David is lending Jane a pen.
DISKOA.— Mark is doing a computing course at University.
JOSU.—Mark is doing a computing course at University.
JOSU.— Ondo ari zara, Josu, laster bukatuko dira ingeles-eskolak!
IZARO.— Ai! Barkatu, Josu, telefonoz deitu didate.
JOSU.— Lasai, neska!
IZARO.— Zer, moldatzen ari zara?
JOSU.— Bai, azken aste honetan asko aurreratu dut. Oso eskertuta nago, Izaro.
IZARO.— Nik lagundu besterik ez dut egin. Zure ahaleginari esker hobetzen joan zara.

ETENA

JOSU.— Barkamena ere eskatu nahi nizuke.
IZARO.— Egon lasai.
JOSU.— Honetaz ez dugu hitz egin, eta ez nuke argitu gabe utzi nahi. Oso lotsatuta nago orain aste batzuk hementxe bertan esan nizunaz. Nire erruagatik, oso egoera deserosoan egon zinen.
IZARO.— Halako ezulertuak gertatzen dira, Josu.
JOSU.— Bai, baina ez da egokia. Ni oso nahastuta egon nintzen, eta sentimenduak ere nahastu nituen. Estima handia dizut, Izaro; eta hala segitzea nahi nuke, lagun moduan.
IZARO.— Niregatik, ez dago batere arazorik. Plan dezente egiten ari gara kuadrillan azkeneko boladan. Eta gauzak argitu ditugula jakinda, askoz hobeto pasatuko dugu.
JOSU.— Pozten naiz.
IZARO.— Ni ere bai.
JOSU.— Hala ere, ez dut uste plan asko egingo ditugunik. Bi aste barru joango naiz Ingalaterrara.
IZARO.— Ziur zaude, beraz?
JOSU.— Bai. Hainbeste buelta eman ondoren, probatu beharra daukat.
IZARO.— Egia esateko, zure arloan lan egin nahi baduzu, onena saiatzea duzu. Ni joan nintzenean ere zalantzaz beteta nengoen, ez nekien nola aterako zen. Baina sekulako esperientzia izan zen, oso gomendagarria.
JOSU.— Ona zara animoak ematen.
IZARO.— Tira, dena ez zen ona izan, hasiera gogorra baita. Baina segituan egokituko zara.
JOSU.— Egokitzeaz ari zarela, badago gauza bat erakutsi ez didazuna, eta derrigor ikasi beharra daukadana: ezkerretik gidatzen.
IZARO.— Baboa! Tira, Josu, zorte on, bai?
JOSU.— Mila esker. Beharko dut.


 

B1
2019-02-18
20762916
02:54
816