Ohe biribila

Umorezko pasarte honetan ohe biribilean sexu-harremanetan ari diren lagun batzuen artean oker bat gertatuko da.

6.zinta /02.26.14


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Emakumea 1.- Geldi, geldi! Ezin dut gehiago!
Gizona 1.- Baina zer duzu?
Emakumea 1.- Nola zer dudan? Galdetzea ere…
Gizona 2.- Baina zer duzue?
Emakumea 1.- Hara bestea ere!
Gizona 2.- Zer?
Emakumea 1.- Hau jasanezina da!
Gizona 1.- Zer, baina?
Emakumea 1.- Ez badakizu ere, nik neure printzipioak dauzkat.
Emakumea 2.- Arrazoia dauka! Egoera hau jasanezina da!
Gizona 2.- Zergatik? Zer dago gaizki?
Emakumea 2.- Ezer ez, ez da zurekin sartzen…
Gizona 1.- Ba! Ez da hainbesterako ere!
Emakumea 1.- Mesedez, inork ez al du zentzu pittin bat ere!
Emakumea 3.- Bai, nik, nik!
Emakumea 1.- Zentzua zuk? Epailea zarelako?
Emakumea 3.- Aja, hasi gara!
Gizona 3.- Aizue, ez al dugu hobe bukatzea eta berriketa geroko uztea?
Emakumea 1.- Ez arauak bete ezean!
Gizona 3.- Ze arau?
Emakumea 1.- Aizu, zera… nola, nola…?
Gizona 3.- Ernesto.
Emakumea 1.- Hori da, Ernesto. Gu oso liberalak gara, oso, baina…
Gizona 3.- Zer?
Emakumea 1.- Galtzerdiak!
Gizona 1.- Galtzerdiekin sartu da!
Emakumea 3.- Baina zer ikusi behar dugu!
Gizona 3.- Horixe, hotzak nago!
Gizona 1.- Baina nork ekarri du horteroa?
Denak batera.- Nik ez, nik ez dakit…
Gizona 3.- Baina… hemen ez dago Karmen?
Emakumea 1.- Karmen Gurbesola.
Emakumea 2.- Hemen ez dago Karmenik!
Gizona 3.- Ez al da ba 206a?
Gizona 1.- 306a!
Gizona 3.- Ui, barkatu, okerreko ohe biribilean sartu naiz, antza! Atsegina izan da zuek ezagutzea, e? Ea berriro ere elkartzen garen, e? Bai, agur.
Denak batera.- Horteroa!
Gizona 1.- Tira, jarrai dezagun.
Denak batera.- Bai.
Antolaketa, antolaketa!!



B1
2000-10-01
  • Tricicle ,
20762254
0:01:32
1237