detalle dokuteka-generico-fitxa

Animalien hozkak

Barriolak bere La medicina popular en el País Vasco liburuan aipatzen ditu hainbat erremedio eta gurera ekarri ditugu. Ea zer iruditzen zaizkizun!

Nekazariek beldur handia zioten piztien eta animalien hozkei. Sugeren batek, batez ere sugegorriak, norbaiti heltzen bazion, berehala zerbait egin beharra zegoen hilko ez bazen. Antzinatean, Ignacio María Barriolak Pliniori irakurrita dioenez, 'caryophyllacea' belarra erabiltzen zuten sugeak heldutakoaren zaurian jartzeko. Segur aski, Celsok aipatzen duen belarra agian 'belar kantabrikoa' izango zen. Barriolak berak, Garcia eta Bellido adituak aipatzen ditu, eta Garciak uste du belar hori Socratesek bere buruaz beste egiteko erabili zuen astaperrexila dela. Gai horren inguruan, Silio Italicok eta San Isidorok haginetik ateratako edena ona dela diote suge-hozkaren zauriak sendatzeko. Hori erabiltzen omen zuten Mons Medullins-eko gailegoak beren burua hiltzeko. Beste erremedio asko erabili izan dira sugearen pozoiak eragindako zauriak sendatzeko. Barriolak bere La medicina popular en el País Vasco liburuan aipatzen du Manuel Labordek erremedio batzuk azaldu zizkiola, Zerainen jasoak. 'Sugeak norbaiti heltzen badio, aizto batez ebakitxo bat egiten dute, eta zauria ordu-erdi batean errekan sartuta eduki. Edo haltzaren azalarekin egindako enplasto bat zaurian jarri. Oso ona omen da beste erremedio hau ere: oilasko bizi baten uzki-puska zaurian aplikatzea, bentosaren funtzioa egiten baitu'. Beste teknika bat ere jasoa du Barriolak bere liburuan: 'Sugeak norbaiti heldu baldin badio, komeni da zauria narrastiaren buruarekin estaltzea, lizar-azalarekin igurztea eta burdina gori batekin erretzea'. Sarako Thalamasen metodo magikoa ere aipatzen du Barriolak. Suge-pozoiaren aurka komeni da, Kredoa atzekoz aurrera errezatzea, etenik eta distrakziorik gabe. Beste hau ere asko erabiltzen zuen Thalamasek 'zazpi Salbe errezatzea, lehenengoan, bosgarrenean eta zazpigarrenean gurutzesantuaren eginez. Biharamunean, ordu berean, horixe bera egiten zuen, baina bigarren gurutzesantuarena laugarren Salbearen bukaeran. Hirugarren egunean, lehenengoan bezala egiten zuen errezoa. Hori bai, egunero-egunero olioarekin, baratxuriarekin eta lizar-zainekin enplastoa egin eta zaurian jarriz bukatzen zituen errezoak'. Metodo hori Sarako Dendaldegi bordako Juan Jose Jorakuriari ikasi omen zion. Antzeko sendabideak erabiltzen ziren Goizuetan. 'Hogei Salbe errezatzen ziren, atzekoz aurrera, bakoitzaren zenbakia ozenki esanez. Sugeak heldu eta berehala egin behar zen. Eta bukaeran, enplasto bat jartzen zen zaurian, baratxuriarekin, olio epelarekin, pasmo-belarrarekin, lizar-zainarekin eta belar beltzarekin egindakoa. Hori guztia idi-kakarekin estaltzen zen, eta den-dena zatar batekin lotuta geratzen zen. Berehala hasten zen zauria purgatzen, metodo 'garbi' horrekin zikina botatzen, eta sendatzen'. Beste gertaera bat ere aipatzen du Barriolak: 'Usurbilgo nekazari bati suge batek heldu eta handik ordu batzuetara hantura ikaragarri gaiztotu zitzaion. Egoera oso larria dela ikusita, haren lagun bat Hernaniko petrikilo famatu batengana joan zen presaka. Herrira heldu zenean, gizon hori, igandea baitzen, elizan zegoen, Bezperetan. Elizatik irten eta etxera joan zen petrikiloa. Gelako armairu batetik San Antonioren irudi bat atera zuen, bi kandela piztu, eta belauniko, errezo batzuk egin zituen, latinez. Otoitzaldia bukatu eta baserrira itzultzeko esan zion. Eta hala egin zuen. Bueltatu zenean, hura ustekabea! Familiakoek arratsaldeko hirurak aldean hasi zela hobetzen esan zioten, hain zuzen ere Hernaniko petrikiloak errezoak egin zituen orduan. Erabili izan dira beste zenbait erremedio ere sugeak eragindako zauriak sendatzeko, botila beltz bat txiki-txiki egin eta zauri-gainean jartzea, adibidez. Belar desberdinekin egindako edabea ere oso ona omen zen horretarako. Azkueri hauxe kontatu zioten Zeanurin: 'Suge hozkaren zauria sendatzeko, eta txakur amorratuarena, ona da malba-ura edatea. Eta gero, tabako-orria pattar bizi batean beratu eta zaurian jartzea. Eta plantain-pixka bat almerizean xehatu eta horren saldaren koilarakadatxo bat gaixoari ematea oso mesedegarria da gaixoarentzat'. Azkenik Erkorekaren aipamena egingo dugu. Bermeon jakin zuen 'sugeren batek norbaiti heltzen badio, ona dela zaurian, ebakitxoa egin eta ahal den odol guztia ateratzea Eta hangoen ustez, erbinudeak ere baduela txakur amorratuaren antzeko pozoi bat. Era berean, zapoak eta beste 'zenbait animaliak' pozoitsuak direla uste dute herri hartan'.

Intsektuen ziztadak eta bestelakoak
Intsektuen ziztadak eragindako handituak sendatzeko, oso erabilia da erremedio hau: 'ur hotzarekin, alkoholarekin, amoniakoarekin edo ozpinarekin handituak igurztea'. Baina erleren batek norbaiti heltzen badio 'komeni da porru gordinen zati zuriarekin igurztea'. Erkorekak Bermeon jaso zuenez, liztor edo erleren batek ziztatzen badu, besterik ezean, 'mesederako da, zauriari pixa egitea'. Baina, ahal izanez gero, komeni da eztena kanporatu eta odol-pixka bat ateratzea'. Eta Erkorekak dioenez, 'askok ez dituzte erleak eta liztorrak bereizten, erleek heltzen dutenean eztena sartuta uzten dute, baina liztorrek ez'. Arrain batzuen hezurrak ere pozoitsuak Erkorekak jasoak ditu horietako zenbait arrain-mota Bermeo aldean: Itsas kabraren familiakoak gehienak. Barriolak arrain pozoitsu ezagun bat aipatzen du bere liburuan: xabiroia. Horren beldur ibiltzen dira orain ere itsasoan bainu-hartzaileak Arrain horien ziztada oso mingarria da. Garai batean burdina goria erabiltzen zuten zauria sendatzeko'. Aditu horrek berak entzun omen zuen behin 'ona dela arrainak oinazpian edo utzi duen duen baba beltza aizto batekin kendu eta aker -adar batekin igurztea.


x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

B2
2001-06-04

x61pRelaContWAR

16527068

x61pViewCountWAR

2318

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR