M. Carmen Garmendia andrearen agurra

M. Carmen Garmendia Kultura Sailburuak agur esan digu.

Duela gutxi arte Kultura sailburu izan dugun M. Carmen Garmendia andreak agur esan digu. HABE erakundeak helduen euskalduntze eta alfabetatzean egin duen lana eta une honetan bertan egiten ari dena goraipatuz eta langile guztioi eskerrak emanez esan zigun agur uztailaren 23an. Gure aldetik ere, ezin besterik esan: agur eta eskerrik asko egindako lanagatik eta eskaini diguzun arretagatik. Argazkian, HABEren zuzendari nagusia den Jokin Azkuerekin batera, HABEren Donostiako egoitzan.




B1
2001-07-31
16526726
1181