Auschwitz, Buchenwald... Testigantza

Bigarren Mundu Gerrako alemaniar kontzentrazio-eremuetan egon zen zuberotarraren testigantza. Eremu haiek nolakoak ziren eta zein bizimodua zuten azaltzen digu.

 

 

 

 

 

 

Irudia: Ron Porter, Pixabay


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Arantxa Iturbe esataria. Han geratutako lekuko gutxietatik gehienak desagertzen ari dira. Heriotzarentzat beti dago denbora –esan zuen batek. Beste batzuentzat ez zen denborarik izan: hil egin zituzten. Auschwitz izena segituan lotzen dugu garai batekin eta batez ere egoera batekin. Lortu dute Auschwitz entzute hutsarekin zer edo zer sentiaraztea, baina Auschwitz ez zen bakarra izan. Auschwitz asko izan ziren beste izen batzuekin eta itxuraz interes asko izan zen gerora ere Auschwitz ezagutarazten, eta ez hainbeste beste toki batzuk. Adibidez, Buchenwald. Haren berri eman zigun orain urte batzuk han ez bizitako lagun batek, eta guk bere hitzak atera ditugu oroitzapenen kutxatik. Bera ez da jada gure artean, baina bere lekukotasuna bai, betirako.  

Buchenwald. Beraiek ez zekiten Auschwitz bazenik ere. Beraientzat Buchenwald izan zen Auschwitz. Pierre Intxauspe, Muskildikoa.  

Pierre Intxauspe herritarra. Auschwitz, ???… jakin dugu azken momentuan. Azken momentuan, momentuan zer nola den eta azken igaite hartan. Ordüan jakin giñen, heldu baitziren kanpoetarat rusionoak (errusiarrak) dantzariekin, hango jendeak eta ezarri arazi zituzten barne hon(e)tan. Ordüan nahasten ginen, eta ordüan guk jakin han gehi(ag)o judu bazela. Ordüan jakin ginen. Baina ikusi ez genuen jendea ikusi, bistan dena. Orduan jakin. H(ai)ek ez zekiten gu Buchenwald-en nola pasatzen zen, ez da hala? Alemaneko soldadoek (Alemaniako soldaduak) ez zuten  xehetasunen emaitea. Duda n(a)iz bazekiten zer batere zer zen zuzenik, Auschwitz.  

Hastearekin, 43an arrestatu nindutelarik, izana nintzen lehenik Buchenwalden. Buchenwald. Gero handik, Buchenwald-eko partean da beti, baina Dora egin dut, Elrich eta Archungen. Beti Alemanian, e! Gero, rusianoak jitearekin, hurbiltzearekin, handik, handik atera(tu) gaituzte, eta igorri Hamburge-ko alderdirat. Heldu eta Berben Bergen deitzen zen kontzentrazioner-leku bat. Eta han libratu gaituzte apirilaren 15ean anglesek (ingelesek).  

Buchenwalden, han da kontzentrazioner handi bat. Han banatzen ditu beste 10 bat konzentrazioner ttipi batzuk, Elrich bell, eta  Elrich, Lahora, Dora bestea da, Lahora eta Dora bi badira. Beti haren peko, Buchenwalden peko. Numero batzuk ukan du Buchewalden, eta hura beti atxiki du. Konprenitzen duzia? (al duzu?)  Beste batzuk Elrich, Archungen eta holako batzuk, baina beti, eta Buchenwalden peko. Sobra ere (dirudienez)  Buchenwaldeko partean, nik uste(z), hogeita bizpahiru mila ginen hastearekin, han konparazione, 43a hastearekin. Gero harat-honaka ezartzen baizituzten, ekarri dituzte gero Poloniatik eta kanpo, eta beste toki batzuetatik, rusionak jin direlarik ordüan izan dira seguruenik 30 mila goitik. Aise seguruenik 5etarik 3 rusianoak ziren, rusianoak eta txek(oak), antzemanak izanak gerla hastearekin, badakizu? Eta zerraturik. Gero, haietarik holan frantses, belgikano (belgiar), italiano (italiar)… Biziki guti italianoa, bakar batzuk. Baina frantses eta belgikano. Baina biziki gehi(ag)o gu hil gira (gara) zinez eta hala  sano ziren gu baino edo sufritzen usatuak (ohituak), hala polones (poloniar), hala rusiano eta horiek ez ziren gu bezanbat hiltzen, frantses eta belgikano eta... txitak bezala hiltzen ginen. 

17an sortua n(a)uzu,  ordüan 70 bat urte egiten. Eta osagarri (osasun) onean, txanza (zortea) ukan dut, biziki zendako franko jende hiltzen zitien (zen) tifus horrekin. Eta nik besteek bezala zorriak banitien (banituen) gainean, eta zendako… badakizu zorriek ematen dituztela [dutela] tifus hura. Eta zenbaitek akabo zitien (ziren), ez zuten, hil arteko apetitua eta joana zuten, ez zuten igaiten ahal. Eta beste batzuk ..., txanza ukan dut pasatzea. Mehetu nintzen, bistan dena, besteak bezala biziki mehetu, ez bainuen gauza onik jateko. Hiruretan hogeita zortzi (68) edo banitien partitzearekin. Eta ordüan 51 kilorekin sartu n(a)iz etxean. Jateko eta, bistan dena, ez zela gauza handirik. Bueno, hartako (horregatik) zen, hainbeste jende hil dira. Baginen edo partitzearekin lanerat edo jitearekin, eta pinta bat zopa. Gero, zopa ukan bazunuen, konparazione eguerdietan, egun, gauerditan sartzearekin, ukan zinen ogi puska bat margarinarekin. Eta zenbat aldiz saucisson puska (saltxitxoi puska) barnean, margarinarekin. Eta gero, haatik, nola ohi zen, ber gauza (gauza bera) ber, beste astean, partitzearekin ukaiten beti zopakoa, eta bi hilabetekoan ukan zinen ogia, ogi beltz batzuk, hona: maite genien (genuen), bistan dena.  

Lanean ahalegintzean, bistan dena, kusina (sukalde) batzuk egin, egin ahal zituzten tunel batzuen barnean, lurpean. Kusina h(ai)ek abionek (hegazkinek) eta ez hunkitzeko (ukitzeko) gisan. Hartako handik Buchenwald-en ari gintian (ginen)… Konparazione Dora, Dora ondo-ondoan da, Lahora ere ez da urrun, eta han lurpean, aldiz,  han gau eta egun e, hastean Doran ez zen, ez zen barrakarik kanpoan, lurpean bizirik egon gira (gara) sei hilabete. Eta pentsa, arroka ateratzen zen, gu martxetan kanporat ateratzen, eta ene, handitzearekin, beti handitzearekin, milaka bizi ginen haatik, lanean ari han. 12 oren (ordu) egunean ari gintian (ginen). Aste batean ari n(a)iz, konparazione gauerdietarik eta eguerdi artio (arte) eta beste astean eguerditik eta gauera artio. Hango, eta lan manera hola zen. Arren, biziki denbora ematen gintien (genuen) kontatzeko denborak, hala partitzeko hala berriki jateko, lan egitetik jatekoa Eta gero jatera emaiten dute, ... oren bat bederen emaiten nien, edo gehi(ag)o jatekoa hunkitzeko, eta gero, alegia, lo egiteko kotxea bistan dena.  Denbora ere galtzen genuen biziki zorri hiltzen. Zorri, zorriz betia (betea) bizi  gintian, zorri hiltzen ari gintian (ginen). Zorrien (zorriak) eta ateratzeko, vaporizateur, badakizu? Halako errauts zuri bat emaiten zuten, pika egiten den-denak, arrunt pika bai, eta zorrien eta aterazteko. Zuri-zuriak gintien (genituen) denak. Baina gero gaineratikoak ikusten gintien (genituen) ahal den bezala. Ez pentsa ..., deus ere, bistan dena.  

Bizarrak eta egiten gintien (genituen), ... behar zuten ... eta ... arras egiten gintien, eta ilea motz-motz. Hori. Gero izan dira zenbat aldiz dutxak, zenbat aldiz, baina zendako momentu bat ukaitzen ahal  orain, gero bi hilabetez ez zinen ikusiko. Ez zen deusik zuzenik, e! Beste mundu bat zen, beste mundu bat.    

Han ez zen izenik izan, numero bat zinen, eta hura begiratzen zenuen. Buchembaleko numeroa da, KLB Concentration La Guérre, Buchenwald, 20359. (alemanezko hitzak). Alemanez behar zen, behar ginen. Ez zuten sekula frantsesez edo hitz bat emaiten, bista dena. Zu behar zinen konprenitu ..., eta gero ikasten da. Alemanian konprenitzen ginen, segur izan z(a)ite. Nahi duzia (al duzu) ikusi kostuma (jantzia)? 

Kazetaria. Bai. Hemen al daukazu? 

Pierre Intxauspe. Libera, liberatu gintuztelarik ene kostumarekin jina n(a)iz.  

Kazetaria. A, bai. Gustatuko litzaiguke, pentsatzekoa da… 

Pierre Intxauspe. Plazer baldin baduzu ikustea, hemen dau(ka)zu.  

Kazetaria. A, hori al da? Arraiaduna da.   

Pierre Intxauspe. Arraiaduna 

Kazetaria. Pelikuletan ikusi dugun bezala… 

Pierre Intxauspe. Hala…  

Kazetaria. Zuria eta urdina.  

Pierre Intxauspe. Eta bizkarrean KLB, Konzentration La Guérre Buchenwald 

Kazetaria. KLB. Eta aurrekaldean zenbakia, ezta?, numeroa. 

Pierre Intxauspe. Hala. 

Kazetaria. Hemen dago oraindik borratu gabe. 

Pierre Intxauspe. Hori gordea delarik deporte politik erraiten  da. Beste batzuk, h(ai)ek, alemanak erliji(ñ)oa ez bazuten berdina, bazuten violet, beste batzuk rosse. H(ai)ek erran nahi zuten pedofilia. H(ai)ek ez zuten, ezpainean…  Han, pedofiloa zen, preso hartzen zuten. Hala zen. H(ai)ek, eta gero, eskalapoi batzuk bagenituen, zurez. Zurezko eskalapoinak, ahal zen zapatarik ez beste... han geratzen baitira hok (hauek) eta gaineratikoak. Ikusten zinelarik nor biziki hiltzen, zernahi, hainbeste dira hil han, jartzen ziren hilari hoberenak , eta zuri erakusten, numeroa behar zinen (zenuen) ezarri, e!     

 Zutut eta konparazione, Buchemwalden, ontsa aurrera izaten ziren, han bazitien Le four crematoire. Eta Elrich-era joan ginelarik, Elrichen, beste, nola erran dut, Koliseoa bezala, zen, badakizu, desafecter, eta Koliseo hartan ezarri, etzanaratzeko eta jateko, eta denak han. Eta ... han, four crematoire ezarri, halako lur eta… zulo batzuk egin z(it)uzten, eta errail batzuk ezarri, eta errail horien gainean hilak ezartzen zintien   eta hola, arrabosaturik, eta su emaiten. Berdin zen, hala erretzen ... zitian 

Konparazione, zera, makur (kalte) egiten bazenien, hau edo hura orain, kontraka, ebatsi, edo gero zera, arrapostu (erantzun) asko emanik, gero, ordüan, zintzilikatzen du in pendu. Hala hil z(it)uzten, hamaika ikusi ditut egiten, ze oroitzapen artian (artean) badut.  

Bon (bueno) betikoa, ja begiratu dut. Orain, nik uste(z), sinisteak , zenbaitek ez dute sinisten, ez deusik, ondo direla, laket: irudi (dirudienez). Zernahi duda. Ikusten nitian besteak txitak bezala hiltzen. Eta zendako? Orain artian egon n(a)iz hola, irudi ona, oren bat ontsa nintzela, kasu eginez. Txanza ukan dut izugarrizko estomaka (estomagoa) ukaitea. Asunak eta jaten genitian (genituen), eta zenbaitek, jota ... beherakoa ema(i)ten, eta beherakoa bazinen, adio. Bizpalau egun barne joana zinen. Ez nintzaten (ninduten) deus egiten, txanza ukan dut, txanza ukan dut.     



C2
2005-01-27
  • Intxauspe , Pierre
16521508
0:10:13
2678