Iratzargailu egokia

Iratzargailu berezi bat asmatu dute, gure loa zaintzen du eta lo mota jakin batzuetan gaudenean bakarrik esnatzen gaitu. Horrela lortzen da esnatze ona izatea.

 

 

 

 

 

 

Irudia: Icons8 team, Pixabay


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Lo sakona izaten dutenentzat primerako asmakizuna izan litekeena egin dute Estatu Batuetan. Iratzargailu bat da, baina berezia pentsatuko duzue. Lo egiterakoan gure burmuinak askatzen dituen uhinak aztertzen ditu aparailu honek noiz esnatu behar dugun erabakitzeko. Helburua da gu gogo txarrez ez esnatzea. Ana Galarraga, Elhuyarreko kidea, arratsalde on.  

Ana Galarraga (Elhuyar). Arratsalde on.  

Esataria. Bueno, hori da helburua, gu gogo txarrez ez esnatzea.  

Ana Galarraga. Bai ba! Nonbait hauek ikusi dute gaizki egotearen arrazoia ez dela ordu-kopurua, ez dela lo gutxiegi egin dugulako, ezta? Batzuetan gertatzen zaigu. Jo du iratzargailuak eta gero, buelta eman ezinik ibiltzen gara egun osoan ba loguratuta… 

Esataria. Bai.  

Ana Galarraga. gogo txarrez. 

Esataria. Bai.  

Ana Galarraga. Ez dugu erabat erne eta adi egotea lortzen. Eta askotan pentsatzen dugu lo gutxiegi egin dugulako dela hori. Ba nonbait ez da horregatik, baizik eta bueno, guk lo egiten dugunean ba hainbat fasetatikan (fasetatik) pasatzen gara. Batzuetan gaude lo sakon eta beste batzuetan arinago da gure loa. Orduan, sakonenean gauden horretan jotzen badu iratzargailuak orduan da gaizki gauden kontu hori, ezta? Eta aldiz, lo arinenean gaudenean esnatzen bagara ba ja gaude adi, erne eta gauzak egiteko prest, eta ez daukagu horrelako arazorik.  

Esataria. Eta tresna honek zer egiten du?  

Ana Galarraga. Klaro, orduan, tresna honek fase horiek aztertzen ditu. Ba fase horiek dira… Bueno, bost fase dira guztira. Ba hasierakoa izaten da laburra, eta da lo hartzen ari gareneko une hori, ba 10 bat minutu edo irauten du. Eta orduan giharrak askatzen joaten dira. Batzuetan hola, dardarizoak eta ere izaten dira. 

Esataria. Bai. Bai.  

Ana Galarraga. Izaten ditu jende askok. Eta orduan giharrak askatzen joaten dira. Arnasa ere aldatu egiten da, sakonagoa eta uniformeagoa bihurtzen da, garunaren jarduera ere gutxitu egiten da. Eta horren ondoren datoz beste hiru fase bata bestearen atzetik lo sakonekoak. Eta hor ez dezagun pentsa ba garuna dagoela lotan. Gu, gure gorputza bai, baina garuna ari da datuak prozesatzen,  oroimena ere hor landu egiten da… 

Esataria. ametsetan… 

Ana Galarraga. Bai, ametsetan… Hurrengo fasean datoz.  

Esataria. A, hurrengo fasea… 

Ana Galarraga. Bai. Bosgarren fasea. Ba REM, gainera, ezaguna egin zaigu izena musika-talde bati jarri ziotelako izen hori, ezta? Eta nahi du esan, begien mugimendu azkarrak. Eta hori ikusten da. Zu norbaiti begira baldin bazaude lotan dagoela, eta fase horretan dagoenean, ba betazalaren azpian antzematen da nola begiak mugitzen ari diren. Eta hori da REM fasean dagoela eta esan nahi du seguru asko ametsetan ari dela. Beti izaten ditugu, e, lotan gaudenean, REM fase horiek, eta gu nahiz eta goizean ez gogoratu ametsekin, fase horretan zaudenean esnarazten baldin bazaituzte seguru gogoratzen zarela baina bueno, egia eta ametsa zer den bereizteko gai ez izateraino, ezta? Eta orduan fase hauek bata bestearen atzetik joaten dira hainbat alditan, holako laupabost ziklo izaten ditugu gauero. Eta fase, ziklo hauen artean pixka bat esnatu egiten gara, 30 segundo edo esna gaude: ez gara gero gogoratzen, berriro hartzen dugu lo. Ume txikiak bai. Hilabetetako haurrak edo urtea bete, bai, normalean bai, konturatzen dira, amari edo aitari deitzen diote, eta orduan aitak eta amak ere badakite esna dagoela, ezta? Orduan ziklo horien arteko etenak [etenek] ba guri gogorarazten digute ba baietz, badituztela. Gero, guk badaukagu nonbait gaitasuna ez esnatzeko erabat. Eta iratzargailu honek ba fase hauek denak aztertzen ditu eta zikloak ere. Gainera, zikloak ez dira uniformeak. Gauaren lehenengo zatian ba lo sakon gehiago izaten dugu eta bigarrengo zatian, ba ja gorputza eta nonbait erlaxatuago dagoenean eta bete direnean hainbat funtzio, REM fase gehiago eta adi egoteko tarte gehixeago izaten ditugu, ezta? 

Esataria. Eta hortaz, honek…  

Ana Galarraga. Bai.  

Esataria. Iratzargailu honek loaren ziklo desberdin horien artean arinena aukeratzen du…  

Ana Galarraga. Bai.  

Esataria. gu esnatzeko.  

Ana Galarraga. Hori da. Guk topea ematen diogu.  

Esataria. Bai.  

Ana Galarraga. Eta esaten diogu: “Gehienetan ere 8etarako jaikita egon behar dut.” 

Esataria. Bai.  

Ana Galarraga. Eta orduan berak erabakitzen du ba ja 8etatik gertu noiz zauden momentu egokian ba berak jotzeko eta… 

Esataria. Hori da lehen komentatzen zenidana mikrofonoz kanpo, alegia, goizeko 6 eta erdietan aukeratzen baldin badu? 

Ana Galarraga. Hori da. 

Esataria. Gero zer egiten duzu? 

Ana Galarraga. Klaro, ze (zeren) honen helburua baldin bada gu gogo txarrez ez esnaraztea… Ba nik ez dakit, baina 6 eta erdietan jaiki, eta jakinda oraindikan (oraindik) beste ordu eta erdi neukala lo egiteko, bale. Igual momentu horretan egia da adi eta erne eta, eta esna nagoela benetan, baina puf. Ez zen nire asmoa artean hain goiz esnatzea.  

Esataria. Bueno, eta iratzargailuaz ari garela hizketan, baina iratzargailu horrek gure loaren berri jakiteko zerbait izan beharko dugu guk ere jarrita. 

Ana Galarraga. Bai. Bai. Beste alde txarra ere horixe ikusten diot. Ba iratzargailu aparatu, tresna arruntaren moduko bat da, programa berezi batekin, eta hola, ba hori, bale, mesilla (mesanotxe) gainean uzten da, eta kito. Baina beste zati bat ere badauka, eta da buruaren inguruan jartzen den xingola bat. Kotoizkoa da, argazkiaren arabera hola, nahiko lodia ematen du, akoltxatua balego bezala, eta hor dauzka sentsoreak garunak igortzen dituen uhinak neurtzeko, ezta? Eta bueno, hori jartzeko prest ere egon behar duzu. Ez dakit, batzuek belarritakoak eta guzti kentzen ditugu, eta… 

Esataria. Bai.  

Ana Galarraga. ez dakit zenbateraino onartuko genukeen xingola hori, ezta? 

Esataria. Enter Sleep Smart izena du iratzargailu honek baina oraindik ez dute salgai jarri enpresak ere balizko erosleei iritzia eskatu nahi dielako.  

Ana Galarraga. Bai. Bai. Interneten gune bat daukate, eta bueno, berak (beraiek) gazteak dira, eta ez dakit horregatik edo konfiantza gehiegi ez daukatelako produktuan, edo, edo benetan nahi dituztelako iritziak eta jaso, ba adibidez, prezioa galdetzen dute. Zenbat diru ordaintzeko prest zaude zu? Eta hiru aukera ematen dituzte. Eta merkeena da 149 dolar, hau da, 100 bat euro edo… 

Esataria. Bai.   

Ana Galarraga. gutxi gorabehera, eta bai, gehixeago uste dut. 

Esataria. Gehixeago izango da. Bai. 

Ana Galarraga. Gehixeago. Gehixeago. Eta bai. Eta gero, hortik gora beste pare bat prezio. Eta bueno,  zuk jarri behar duzu zenbat, hori baino gehiago ez zenukeela ordainduko. Eta horren arabera aterako dute gero merkatura.  Esan behar da iratzargailu pila bat daudela, eta baita ere gozo esnarazteko, edo hola. Argia pizten hasten direnak, eta gero, musika goxo-goxo, eta…  

Esataria. Bai. Zakar askoak ere badaude.  

Ana Galarraga. Bai. Horiek ezagutzen ditugu gehiago.  Baina nahi dut esan, lehenengoa behintzat bada horretan oinarritzen dena, ezta? Eta…  

Esataria. Esan duzu, enpresa gazte baten proiektua da. Horregatik nahi diote erosle potentzial horri galdetu zenbat ordaintzeko prest dagoen, besteak beste. Eta gisa honetako asmakizun gehiago ere badu enpresa honek?              

Ana Galarraga. Asmoa daukate gauza gehiago ateratzeko. Eta bai, batez ere neurozientzietan oinarritutako tresnak nahi dituzte egin. Bai.  

Esataria. Momentuz daukaguna eskuartean, eta oraindik ez, iratzargailu hau, gure lo arinena antzematen duena, eta orduan esnatzen gaituena. Ana Galarraga, eskerrik asko.  

Ana Galarraga. Ba eskerrak zuei. Adio.         

Interesatzen zaizu



B2
2005-05-08
16518391
0:07:15
1684