AHT justifikatu nahian

Ekonomilariaren artikulua. Abiadura handiko trenaren inguruko arrazoi ekonomikoak aztertzen ditu.

Abiadura Handiko Trena pentsamolde ekonomiko zein eredu sozioekonomiko ezberdinetatik da arbuiagarria Euskal Herrian. Garapen jasangarriaren ikuspuntutik erraz irudika daiteke egingo duen txikizioa. Mapsgoogle.com orrian sartzea besterik ez dago. Bertan Madril-Sevilla eta Madril-Lleida lineak aurkitzea erraza da. Satelite argazkiak erabiliz ikusten diren arrasto zuzenenak dira AHTak. 300 km orduko abiadurak ia maldarik  eta kurbarik ez egoteak eskatzen baitu. Orain imajinatu hori bera gure orografian eta gure dentsitate urbanoan txertatzea.
Demagun ingurugiroak bost axola digula. Bost axola azpiegiturak sortzen duen 33 milioi metro  kubo lur lekuz aldatzeak, porlanaz hornitzeko ireki beharko diren harrobiek, energia kontsumo izugarriak, zaratak, tentsio altuko sare elektrikoek sor ditzaketen osasun-kalteek eta abarrek. Progresoak horrelako sakrifizioak eskatzen ditu.
Jarrera hau hartuta has gaitezen hariketa xinplea egiten:AHT ez da Bilboko metroa. Abiadura handiak lortzeko eta denbora murrizteko ezin da herrietan geratzen egon. MadriletikSevillara bi geraldi besterik ez dago. Berdin Madriletik Lleidara. Argi dago hiriburuen konexioa soilik egiteko erabiliko dela. Tolosa, Bergara, Eigoibarretik AHTz Bilbora joateko lehenik Donostiara gerturatu beharko dugu. Altsasutik Bilbora joateko,trena Iruñean hartu behar. Baina zenbat jende dabil egunero hiriburuen artean? Eustat-eko datuen arabera 25.000 pertsona, %95ak lan edo ikasketengatik. Iturri berdinaren arabera egunero 3 mihoi desplazamendu motorizatu dago eta horietarik 97a eskualdeen artekoa. Ondorioz AHTak eguneroko bidaien ehuneko barregarrian ematen dio erantzuna.
RENFEko tarifak aplikatuz 14-19 euro bitartean egon daiteke Donostia-Bilbo ibilbidea. Nork ordainduko du erregularki 11 euro gehiago 30 minutu aurrezteko? Goi-ertain errenta dunek bai. Langile eta ikasle gehienek nekez. Erabilera zabala duen Bilboko metroan bidai txartelak kostuaren %80a soilik estaltzen badu, AHTren kasuan txartela subentzionatua izango dela ziur. Hortaz defizitarioa izango da. Sustapen Ministerioko txostenek hala diote.
Laburbilduz progresoaren izenean 6.000 milioi euro, bilioi bat pezeta gastatuko da. Biztanle bakoitzeko -berdin haur ala heldu-2.400euro. Gizartearen gehiengoak apenas erabiliko duen azpiegitura eraikitzeko. Eta urtero sortuko duen defizita denon zergekin ordainduko dugu, bidaien portzentaia marjinala xurgatuko duen azpiegitura yuppia mantentzeko.
Agian ekonomiari ona zaio merkantziak garraiatuko dituelako. Edo ez. Frantzia eta Espaimako AHTek ez dituzte merkantziak eroaten. Bidaiarientzat 300 kilometro orduko abiadura lortzeko segurtasun neurriak zorroztu behar dira eta tona-kopuru handiko garraioak trenbideari kalte egiten dio. Hala ere, Jaurlaritzak errepideetatik 1.000 kamioiaterako dituela dio, guztien %l0a baino gutxiago. Zifra hauek ez dute justifikatzen 6.000 milioi euro gastatzea. Gutxiegi erabiltzen den tren konbentzionala egokiagoa eta merkeagoa da.
ETBn bi eztabaida ikusi ditut gai honi buruz eta sentsazio arraroa izan dut. Progresoari beti aurpegiratu zaio ideia edo utopia abstraktuetan zentratzen duela eztabaida eta aldiz, pragmatismoaren banderadunak egitasmo eta zifra zehatzetan. Bi eztabaida horietan AHTren aurkakoak ziren kritika, datu eta alternatiba zehatzak luzatu zituztenak eta AHTren defendatzaileak kontzeptu abstraktuen fetitxismoan -garapena, aurrerapena, estrategikoa- babestu zirenak.
Duela bi urte Roberto Bermejo irakasleak AHTren errentagarritasun ekonomiko eta soziala ezeztatzen zuen txostena argitaratu zuen.www.bakeaz.org/CB63.pdf jaitsi daiteke. Gaur da eguna AHTren defendatzaileetatik inork ez duela kontrainformerik aurkeztu. AHTri baY esaten spotak egitera mugatu dira.




C2
2006-07-04
  • Barandiaran , Joseba
16512952
4703